2,568,653 views • 12:51

Ba al dakizu telefonia mugikorraren 1,4 milioi antena ditugula mundu osoan zehar jarrita? Eta horiek base-estazioak dira. Eta badaukagu ere bai horrelako 5.000 milioi gailu baino gehiago hemen. Hauek telefono mugikorrak dira. Eta telefono mugikor horiekin, 600 terabite datu baino gehiago igortzen ditugu hilero. Hau da 6 gehi 14 zero — oso zenbaki handia, benetan. Eta haririk gabeko komunikazioak zerbitzu publiko bihurtu dira elektrizitatea eta ura bezala. Egun guztietan erabiltzen ditugu. Baita eguneroko bizitzetan ere gaur egun — bizitza pribatuetan, gure negozioetan. Eta noizean behin eskatu behar gaituzte mesedez gure telefono mugikorrak amatatzeko honelako gertakizunetan arrazoi on batzuk direla eta. Eta garrantzi hau kontuan hartuta nik erabaki nuen aztertzea teknologia honen inguruan, gure bizitzarako funtsezkoa delako.

Eta esparru horietako arazo bat ahalmena da. Haririk gabeko datuak igortzeko era da uhin elektromagnetikoen zehar — zehazki, irrati-uhinen zehar. Eta irrati-uhin mugatuak dauzkagu. Urriak dira, garestiak dira, eta tarte zehatz bat besterik ez dugu. Eta mugaketa hau ez dator bat haririk gabeko datu-igorketaren eskaerarekin eta hilero igortzen diren datuekin eta byte-kopuruekin. Eta espektrotik kanpo gaude oraintxe bertan. Badago beste arazo bat. Eraginkortasuna da. Telefonia mugikorraren 1,4 milioi antena horiek edo base-estazioek energia asko xahutzen dute. Eta, aizue, energia horien gehiengoa ez da erabiltzen irrati-uhinak igortzeko baizik eta base-estazioak hozteko. Orduan base-estazio bakoitzaren eraginkortasuna %5a da soilik. Eta horrek arazo handia sortzen du. Gero badago beste arazo bat eta uste dut jakitun zaretela. Telefono mugikorrak amatatu behar dituzue hegazkinetan ospitaletan, segurtasun arrazoiak direla eta. Eta segurtasuna beste arazo bat da. Irrati-uhinek hormak zeharkatzen dituzte. Norbaitek geldiarazi ditzake, eta gizaki batek zuen sarea erabil dezake intentzio txarrekoa bada.

Orduan hauexek dira lau arazo handienak. Baina beste aldetik, 14.000 milioi foku gori dauzkagu, argia. Eta argia espektro elektromagnetikoaren zatia da. Orduan hau ikus dezagun espektro elektromagnetikoaren inguru osoan, non gamma izpiak dauden. Ez da komenigarria gamma izpien ondoan egotea, arriskutsua izan liteke. X-izpiak, oso erabilgarriak ospitaletan. Eta argi ultramorea ona da beltzaran kolorea hartzeko, baina arriskutsua gizakiaren gorputzerako. Infragorriak — begien segurtasun arauak direla eta, behe potentzian erabil daitezke soilik. Eta, amaitzeko, irrati-uhinak dauzkagu, arestian aipatu ditudan arazoekin. Eta hor erdian, argi ikusgaiaren espektroa daukagu. Argia da eta argia urte askotan zehar existitu egin da. Eta, egia esanda, berak sortu gaitu, bizitza sortu egin du, bizitzaren materia osoa sortu egin du. Beraz berezko segurtasuna du. Eta ez litzateke miragarririk izango haririk gabeko komunikazioetarako erabiltzea?

Hori ez ezik, espektro osoarekin konparaketa egiten dut. Irrati-uhinen espektroarekin konparatu nuen — bere tamaina — argi ikusgaiaren espektroaren tamainarekin. Eta ezetz asmatu, espektro horren 10.000 mila aldiz gehiago daukagu, hortxe eskuragarri dagoena. Eta espektro kantitate handia izan ez ezik, konpara dezagun arestian aipatutako zenbakiarekin. Badaukagu 1,4 milioi base-estazio modu garestian kokatuak, eraginkor ez diren zelula-irratien base-estazioak. Eta egin 1,4 milioi bider 10.000, emaitza da 14.000 milioi. 14.000 milioi da jadanik jarritako foku gorien zenbakia. Orduan badaukagu azpiegitura han. Begira ezazue sabaia, foku gori guzti horiek ikus daitezke. Zoazte solairu printzipalera, foku gori horiek ikusten dira.

Komunikatzeko erabil al ditzakegu? Bai. Zer egin behar dugu? Egin behar dugun gauza bakarra da foku gori ez eraginkor horiek aldatu, argi fluoreszenteak, LED teknologia berri honekin, LED foku goriak. LED erdieroalea da. Gailu elektronikoa da. Eta LEDek oso ezaugarri polita du. Bere intentsitatea mendera daiteke abiadura azkarrean, eta amatatu daiteke abiadura azkarrean ere bai. Eta hau da oso funtsezko eta garrantzizko ezaugarria guk baliatzen duguna gure teknologiarekin. Orduan erakutsiko dizuegu nola egiten dugun hori. Joan gaitezen argi-ikusgaiaren espektroaren auzokide gertuenera, — joan gaitezen urrutiko kontrolera. Zuek badakizue urrutiko kontrolek badaukatela LED infragorri bat — funtsean, zuek LED pizten duzue eta amatuta badago, berriro piztu. Eta berak behe-abiadurako data-fluxu soila sortzen du 10.000 bits segundoko, 20.000 bits segundoko. Ez da batere erabilgarria YouTubeko bideo baterako.

Guk egin duguna teknologia garatzea besterik ez da zeinekin guk, gainera, aldatu ahal izango dugun gure foku goriaren urrutiko kontrola. Guk gure teknologiarekin igortzen dugu, datu-fluxu soila ez ezik, baita mila data-fluxu ere paraleloan, eta abiadura azkarragoan. Eta guk garatu dugun teknologia — SIM OFDM deitzen da. Eta espazioko modulatzea da — termino teknikoak dira, ez dut xehetasun zehatzik azalduko — baina horrela lortu genuen argi iturriek datuak igortzea.

Zuek esango duzue: "Aizu, hau oso polita da— 10 minututan sortutako aurkezpena." Baina ez da hau bakarrik. Guk egin duguna da prototipo bat garatzea. Eta lehenengo aldiz publikoki erakusten ari naiz argi ikusgaiaren igorpenaren prototipoa. Eta hemen daukaguna ez da idazmahaiko argi arrunta. LED fokua jartzen dugu, 3$ balio duen fokua, eta gure datu-prozesatzeen teknologiari konektatzen diogu. Eta gero hemen daukaguna zulo txiki bat da. Eta argiak zulo hori zeharkatzen du. Hargailu bat dago. Hargailuak bihurtuko ditu guk anplitudean sortutako aldaketa txiki eta mehe horiek seinale elektriko. Eta seinale elektriko hori bihurtzen da bueltan abiadura-handiko datu-fluxu. Gerorako espero dugu zulo txiki hau integratu ahal izatea smartphone hauetan. Eta fotoi detektagailu integratzea ez ezik, baita kamara integratua erabiltzea ere.

Eta zer gertatzen da nik argia pizten dudanean? Espero genuen bezala, argia da, idazmahaiko argia. Jar ezazue liburua azpian eta irakurri ahal izango duzue. Espazioa argitzen ari da. Baina aldi berean, bideoa ikusten ari zarete hemen. Eta bereizmen handiko bideoa da argi-izpi horien zehar igorrita. Eszeptikoak zarete. Pentsatzen ari zarete: "Ja, ja, ja. Hemen daukagu akademiko azkar bat trikimailuak egiten." Baina hau egiten badut.

(Txaloak)

Berriro. Oraindik ez duzue sinesten? Argia da bereizmen-handiko bideoa igortzen duena banandutako fluxuan. Eta begiratzen badiozue argiari, argitzen ari da zuek espero zenuten bezala. Ezin da nabaritu zuen begiekin. Ezin dira nabaritu aldaketa meheak anplitudean zeintzuk guk inprimatzen ditugun foku gorian. Argitzeko baliagarria da, baina aldi berean, datuak ere igor ditzakegu. Eta ikusten duzuen bezala, baita sabaiko argia ere hargailura heltzen da. Berak argi iraunkor hori baztertzen du, hargailuari interesatzen zaiona dira aldaketa meheak. Noizean behin galdera kritikoak egiten dizkidate, eta diote: "Bale, argia piztuta mantendu behar dut denbora osoan hau ibiltzeko?" Eta erantzuna da baietz. Baina, argia moteldu daiteke maila batera non amatuta dagoela dirudi. Eta baldintza horiekin datuak igor daitezke — posiblea da.

Beraz, lau erronkak aipatu dizkizuet. Ahalmena: 10.000 mila aldiz baino espektro handiagoa daukagu. 10.00 aldiz baino LED gehiago azpiegituran jadanik jarrita. Espero dut nirekin ados izango zaretela, ez da inondik inora ahalmen arazorik izango. Eraginkortasuna: Argiztapenaren bidez igorritako datuak dira — lehenengo eta behin argiztapen gailua da. Eta energia-kostua kontuan hartzen baduzue, datu-igorpena dohainik da — energia-eraginkortasun handia. Ez dut LEDen energia-eraginkortasun aipatu nahi LED foku goriena, hain zuzen ere. Mundu osoan jarriko balira, indar planta asko aurreztu genitzake. Hori aparte da.

Eta gero erabilgarritasuna aipatu dut. Ados egongo zarete ospitaletan argiak dauzkagula. Beharrezkoa da zer egin ikusi ahal izatea. Hegazkinetan argiak daude. Leku guztietan argiak daude. Zuen inguruan. Leku guztietan. Begira ezazue zuen smartphonetan. Flash bat dago, LED flash bat. Hori guztiak abiadura handiko datu-igorpenerako iturria izan daitezke.

Eta gero, segurtasuna. Nirekin ados egongo zarete argiak ez dituela hormak zeharkatzen. Orduan argi bat badaukat hemen, segurtasun handiko datuak baditut, gela honetaz bestalde inork ezin du datu horiek irakurri hormaren zehar. Eta datuak daude argia piztuta dagoenean soilik. Orduan ez badut nahi hargailuak datuak igortzerik, egin dezakedana da horrela mugitzea. Datuak harantz doaz, ez hona. Orain ikus dezakegu nora doazen datuak.

Orduan, niretzat teknologia honen erabilerek irudimena gainditzen dute oraintxe bertan. Mende oso bat izan dugu zentzuzko aplikazioen garatzaileekin. Eta orain konturatu behar dugu non dagoen argia, badago datuak igortzeko ahalmena. Adibide batzuk eman diezazkizueket. Agian, ikus dezakezue eragina jadanik. Hau da urrutiko kontrolaz burututako ibilgailua itsaspekoa. Eta argia erabiltzen dut hango espazioa argitzeko. Eta argi hori haririk gabeko datuak igortzeko erabil daiteke ibilgailuen elkarrekiko komunikazioak errazteko.

Berezko ingurugiro seguruak instalazio petrokimika hau bezala — ezin da irrati frekuentziarik erabili, antenetan txinpartak sor litezkeelako, baina argia erabil daiteke — argi asko ikusten da han. Ospitaletan, medikuntzaren gailu berrietarako; kaleetan trafikoa kontrolatzeko. Kotxeek badituzte LED argiak aurrean eta atzean, eta kotxeek elkarrekiko komunikazioa izan dezakete eta istripuak saihets ditzakete haien arteko informazioa trukatzen. Semaforoek kotxeari informazioa eman ahal diote, eta abar. Eta badago kaleko milioika argi mundu osoan zehar jarrita. Eta kaleko argi bakoitza doaneko sarbide-puntu bat izan liteke. Egiatan Li-Fi deitzen dugu, argi-fidelitatea. Eta badaude hegazkinen kabina horiek. Ehunka argi daude hegazkinaren kabina batean, eta argi bakoitz hori haririk gabeko datuen igorle potentziala izan liteke. Beraz zuen gustukoen TED bideoak gozatu zenitzakete zuen etxerako bidaia luzeetan. Online bizitza. Beraz, posible den ikuspegia dela uste dut.

Beraz, guk egin beharko duguna da mikrotxip txiki bat egokitzea argiztapen potentzialaren gailu bakoitzera. Eta honek elkartuko lituzke bi funtsezko eginkizun: argiztapena eta haririk gabeko datu igorpena. Eta hau da sinbiosia. Nik uste dut lau funtsezko arazoak konpon litzakeela haririk gabeko komunikazioko esparruan. Eta geroan, 14.000 milioi foku gori izan ez ezik, 14.000 milioi Li-Fi ere izango dituzue mundu osoan zehar jarrita — etorkizun garbiago, berdeago baita argiagoa ere eskuratzeko.

Mila esker

(Txaloak)