35,113,091 views • 20:19

Beno, honekin hasiko naiz duela pare bat urte, ekitaldi antolatzaile batek deitu ninduen hitzaldi bat ematera nindoalako deitu zidan, eta esan zidan "Benetan borrokan ari naiz gonbidapenerako zutaz idatzi behar dudanarekin" eta pentsatu nuen " Tira, zein da ba borroka hori?" Eta esan zidan " Ba, hitzegiten ikusi zintudan" eta uste dut ikertzaile deituko zaitudala baina beldur naiz ikertzaile deitzen badizut inor ez dela etorriko aspergarri eta hutsala zarela pentsatuko bait dute" (Barreak) Primeran. Eta esan zidan " Baina zure hitzalditik gustatu zitzaidana zu istorio kontalari bat zarela da beraz, uste dut istorio kontalari deituko zaitudala" Eta noski, nire alderdi akademiko eta inseguruak zion " zer deitu behar nauzula?" Eta berak esan zidan " Istorio kontalari deituko zaitut" Eta nik " Eta zergatik ez iratxo magikoa?" (Barreak) Nik nion " Emaidazu segundu batez hontaz pentsatzeko" Nire kuraia batzen saiatu eta pentsatu nuen, istorio kontalari bat naiz. Ikerlari kualitatiboa naiz istorioak biltzen ditut, hori da egiten dudana. Eta agian istorioak arima duten datuak besterik ez dira. Eta agian istorio kontalari bat baino ez naiz. Beraz esan nion, "Aizu, zergatik ez duzu istorio kontalari ikerlaria naizela esaten?" Eta erantzu zidan, "Jaja.Holakorik ez da esistitzen" (Barreak) Beraz istorio kontalari ikerlaria naiz eta gaur hitz egingo dizuet pertzepzioa zabaltzeaz hitz egiten ari gara beraz zuei hitz egin eta zenbait istorio kontatu nahi dizkizuet nere pertzepzioa oinarritik zabaldu zuen nere ikerketaren zati bati buruz nere bizi eta maitatzeko, lan egin eta guraso izateko era guztiz aldatuz

Eta hemen hasten da nire istorioa. Ikerlari gaztea nintzela, doktoretza ikastaroan lehenengo urtean ikerkuntza irakasle bat izan nuen esan ziguna "Hemen dago kakoa. "Ezin baduzu neurtu, ez da esistitzen." Zurikeritan zebilkidala pentsatzen nuen. " Benetan?" nion nik, eta berak "Erabat" Eta tira, ulertu behar duzue Gizarte langintzan lizentzua naizela, master bat ere badudala, eta nire doktaradutza lortzen ari nintzela, beraz nire karrera guztia bizitza nahaspilotsua dela pentsatzea maite duen pertsonez inguratuta zegoen. Eta ni gehiago naiz "Bizitza nahaspilotsua da, garbitu ezazu, antolatu, eta Bento kaxa batean sartu" estilokoa (Barreak) Eta pentsatu nuen nire bidea topatu nuela betetzen ninduen karrera bat sortzeko. zeren gizarte langintzan esaera handienetako bat lanaren ezerosotasunean murgiltzea da eta nire kasuan, "Kolpe bat eman ezerosotasunari buruan, baztertu zazu eta atera dena bikain" Hori zen nire mantra Beraz oso emozionatuta nengoen Eta pentsatu nuen, badakizu? hau da niretzako karrera egokia zenbait gai nahaspilotsutan interesatua bait nago Baina gai hoiek ez nahaspilotsu bihurtzeko kapaz izan nahi dut Ulertu nahi ditut Gauza hauek arakatu nahi ditut Badakit garrantzitsuak direla eta kodea deszifratu guztiek ikusi dezaten

Beraz, konexioarekin hasi nintzen Zeren, 10 urtez gizate langitzan jardun bazara gauza batetaz jabetzen zara eta da konexioa dela gu hemen egotearen arrazoia horrek ematen dio helburu eta zentzua gure bizitzari Hortaz doa guztia. Ez dio inporta, ze arlotan lan egiten duen jendearekin hitzegiten duzun gizarte-justizia, adimen-osasun edo abusu eta utzikerian, dakiguna da konexioa dela eta konektatuta sentitzeko gaitasunagatik -neurobiologikoki horrela eratuta bait gaude- gaudela hemen. Beraz pentsatu nuen, badakizu? Konexiotik hasiko naiz Ezaguna zaizue egoera hau: Zure nagusiak zure lana ebaluatzen du eta ikaragarri ondo egiten dituzun 37 gauza aipatzen dizkizu eta - "hazteko aukera" bat (Barreak) eta zuk hazteko aukera hortan besterik ezin duzu pentatu, ezta? Tira, itxuraz nire lanari ere horixe gertatu zitzaion zeren, jendeari maitasunaz galdetzen diozunean bihotz urratuez hitzegiten dizute jendeari pertenentziari buruz galdetzen diozunean bere esperientzia jasangaitzenak kontatuko dizkizute bazterketari buruz Eta jendeari konexioaz galdetzen diozunean kontatzen dituzten istoriak deskonexioari buruzkoak dira

Beraz oso azkar- ikerketan hasi eta sei astetara izenik gabeko zera horrekin egin nuen topo korapilotik askatu gabeko konexio bat aurretik sekula ulertu edo ikusi ez nuena Berez ikerketa bertan behera utzi eta pentsatu nuen, hau zer den ulertu beharra daukat. Lotsa zela nabarmendu zen Eta lotsa oso errez uler daiteke: deskonexioari zaion beldurra. Bada nigan zerbait besteek ezagutu edo ikusten badute konexioa jasotzeko ez-duin egingo nauena Horri buruz esan dezakedana da unibertsala dela, denok daukagu Lotsa ezagutzen ez duten pertsonek ez daukate giza enpatia eta konexiorako ahalmenik Inork ez du hortaz hitzegin nahi eta orduan eta gutxiago hitzegin hortaz, orduan eta gehiago daukazu Lotsa honek oinarri bat badu "Ez naiz behar bezain ona" hori denok ezagutzen dugun sentimendua " Ez naiz behar bezain trinkoa. Ez naiz behar bezain argala behar bezain aberatsa, ederra, dotorea, ez naute behar bezala promozionatu" Guzti honen oinarrian bulnerabilitate jasanezina zegoen konexioa gertatu ahal izateko gure burua ikusgai, benetan eta sakonki ikusgai jartzea beharrezkoa delako ideia

Eta badakizue zer sentitzen dudan bulnerabilitatari buruz. Gorroto dut. Beraz pentsaatu nuen, hau da nire aukera. nere neurtzeko makilarekin garaituko dut. Sartzera noa, gauzak nola funtzionatzen duen ulertuko dut urte bat iragango dut, eta erabat dekonstruituko dut lotsa, bulnerabilidadeak nola lan egiten duen ulertuko dut, eta bera baino azkarragoa izango naiz. Beraz prest nengoen, eta benetan emozionatuta. Dakizuen bezela, honek ez du ondo bukatuko (Barreak) Badakizue. Gauza asko esan ditzazket lotsari buruz baina beste norbaiten denbora beharko nuke hortarako baina hontara laburtzen dela esan diezazueket eta agian ikerketa hau egiten iragan dudan hamarkada hontan ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena da Nere urte hori sei urteko lanean bilakatu zen milaka istorio ehundaka elkarrizketa luze, talde fokalak, Jendeak bere egunerokoen orriak bidaltzen zizkidan bere istorioak igortzen zizkidan milaka datu sei urtetan eta nolabait ulertzea lortu nuen

nolabiat konprenitu nuen, hau da lotsa honela funtzionatzen du. Liburu bat idatzi nuen, teoria bat argitaratu nuen, baina zerbait ez zebilen ondo eta honokoa zen elkarrizketatutako jendea orokorrean sailkatzen banuen bere burua baloratzeko zeukaten eraren arabera hau zen emaitza alde batetik, balio izatearen sentimendua maitasun eta pertenentzia zentzu indartsua dutenak eta horregatik borrokatzen duen jendea etengabe bere buruari behar bezain onak ote diren galdezka dabilen jendea Aldagai bakarrak bereitzen zituen maitasun eta pertenentzia zentzu sendoa zuen jendea eta horrekin borrokan zebilena eta honokoa zen, maitasun eta pertenentzia zentzu sendoa duen jendeak maitasuna eta pertenentzia merezi dituela uste du Hori da Balio edo merezi dutela uste dute. Eta niretzako, konexioz kanpo uzten gaituen elementuaren alderdirik gogorrena konexio hori merezi ez izatearen beldurra da, pertsonalki eta profesionalki hobeto ulertu behar nuela sentitzen nuen Orduan pena merezi eta balio zutela pentsatuz bizi ziren pertsonen elkarrizketak hartu nituen eta hoiek bakarrik aztertu nituen.

Zer dute pertsona guzti hauek amankomunean? Bulego materialari adikzio txiki bat diot baina horri beste hitzaldi bat izango litzateke Karpeta bat eta arkatz bat nituen eskuan eta nion, nola deituko dut ikerketa hau? Burura etorri zitzaizkidan lehenengo hitzak "bihotz-betedunak" izan ziren bihotz-betedunak, merezi izatearen zentzu sakon horrekin bizi direnak Beraz hori idatzi nuen karpetaren gainkaldean, eta datuak aztertzen hasi nintzen Hortik hasi nintzen lau egun iraun zituen datu-analisi intentso batean non berreskuratu nituen elkarrizketak, istorioak, inzidenteak Zein da da gaia? Nere senarrak eta umeak herritik aldegin zuten Jackson Pollock estiloko eromenean sartzen bait naiz non idatzi besterik ez dudan egiten nire ikerlari moduan murgilduta Eta hemen da topatu nuena Amankomunean zeukatena kuraia zentzua zen eta kuraia eta ausardia bereizi nahi nituzke minutu batez ""courage", kuraiaren jatorrizko definizioa ingelesera iritsi zenean latinezko "cor" hitzetik zetorren, bihotza eta jatorrizko definizioan hau esan nahi zuen: zein zaren azaltzen duen istorioa bihotz betearekin kontatzea Eta tipo hauek sinpleki, bazuten kuraia inperfektu izateko Konpasioa zuten lehenik bere buruarekin eta ondoren besteekin zintzo izateko zeren, nabarmentzen den bezala, ezin dugu besteekin konpasiorik izan ez badugu gure burua goxotasunez tratatzen Eta azkenik, konexioa zuten eta - hau zen zatirik gogorrena- bere autentizitatearen ondorioz izan beharko luketenari buruzko ideiak baztertzeko desiatzen zeuden benetan zirenak izan ahal izateko eta hori erabat egin beharra daukazu konektatu ahal izateko.

Beste zerbait ere bazuten amankomunean eta hau zen Bulnerabilitatea erabat besarkatzen zuten Sinisten zuten bulnerable egiten zituen horrek berak eder egiten zituela Ez zioten bulnerabilitatea eroso zenik baina ezta jasanezina zenik ere, lotsari buruzko elkarrizketetan entzuten nuen bezala Solik beharrezkoa zela zioten hitzegiten zuten "maite zaitut" lehenik esateko nahiaz inolako garantiarik eskeintzen ez duen zerbait egiteko irrikaz mamografia baten ondoren medikuaren deiaren zai zauden bitartean arnasa hartzeko irrikaz Harreman batean inbertitzeko prest daude ondo edo gaizki aterako den neurtu gabe Hau oinarrizkoa dela uste dute

Nik pertsonalki, traizioa zela uste nuen ikerketari erabateko fideltasuna hitz eman bait nion eta ikerketaren definizioa kontrolatu eta aurresatea da, fenomenoak estudiatzea kontrolatu eta aurresateko arrazoi zehatzagatik eta orain, kontrolatu eta aurresan ahal izateko ekin dudan misioaren emaitza bulnerabilitatearekin bizi behar dela da eta kontrolatu eta aurresateari utzi. Honek krisialdi txiki bat sortu zidan (Barreak) —tira, honen antza gehiago zeukan (Barreak) Bai, antza gehio zeukan Krisialdi deitu nion, nere terapeutak iratzartze espirituala deitzen zion Iratzartze espiritualak krisialdiak baino hobeto ematen du belarrira baina zin egiten dizuet krisialdi bat izan zela. Datu guztiak alde batera utzi eta terapeuta bat bilatu behar nuen Utzidazue zerbait esaten: Nor zaren jakingo duzu zure lagunei deitu eta "Norbait ikusi behar dut" esaten diezunean "Gomendatuko zenidake norbait?" Zeren bost lagunek edo erantzun zidaten "UF!!! Ez nuek zure terapeuta izan nahi" (Barreak) "Zer esan nahi du horrek" nion? eta beraiek " Zera bakarrik esan nahi nuke, badakizu? Ez eraman zure neurtzeko makila zurekin!" "Ados" esan nuen

Terapeuta bat bilatu nuen Diana, gure lehen elkarrizketara bihotz betekoak bizi ziren erari buruzko zerrenda eraman nuen, eseri nintzen eta esan zidan " Zer moduz zaude?" eta nik. "Primera nago, oso ondo" esan zidan "Zer gertatzen da?" Terapeutak tratatzen dituen terapeuta bat da guk haiengana jo behar dugu txorakeriak antzematen hobeak bait dira (Barreak) Eta esan nuen " Hauxe da gauza, borrokan ari naiz" Eta berak " Zein da borroka?" Ata nik " Tira, bulnerabilitate arazo bat daukat Eta badakit bulnerabilitatea muina dela beldur eta lotsaren muina balio izateagatiko gure burrukaren muina baina baita ere badirudi sorlekua dela poza eta sormenaren, pertenentzia eta maitasunaren sorlekua eta uste dut arazo bat dudala eta laguntza pixkat behar dut" Eta esan nuen " Baina horixe da dena ez famili kalakarik ez haurtzaroko kakarik" (Barreak) "Estrategia batzu baino ez ditut behar" (Barreak) (Txaloak) Eskerrikasko Eta berak horrela egiten du (Barreak) Eta orduan nik diot " Txarra da, ezta?" Eta berak "Ez da ez txarra ez ona" (Barreak) " Dena besterik ez da" Eta nik " Ene Jainkoa, hau zeharo gogaikarria izango da"

(Barreak)

Eta izan zen, eta ez zen izan Urte bete behar izan nuen Eta badakizue nola zenbait pertsona bulnerabilitatea eta xamurtasuna garrantzitsuak direla ohartu eta errenditu eta bertan murgiltzen diren? A: Hori ez naiz ni B: Horrelakoa den jendearekin ez naiz ibili ere egiten. (Barreak) Neretzako urtebeteko kale borroka izan zen Lehia bat izan zen Bulnerabilitateak bultzatzen zuen, nik bultzada itzultzen nuen Borroka galdu nuen baina seguruaski nire bizitza berreskuratu nuen

Beraz, ikerketara itzuli nintzen Eta pare bat urte eman nituen Bihotz-betekoak ulertzen saiatzen, sein diren egiten dituzten aukeraketak eta zer egiten ari garen bulnerabilitatearekin. Zergatik borrokatzen dugu hainbeste horrekin? Ni bakarrik ari al naiz bulnerabilitatearekin borrokan? Ez Hau da ikasi nuena Bulnerabilitatea sorgortzen dugu —deiaren zai gaudenean Barregarria izan zen, Twitter eta Facebook bidez galdetu nuen "Nola definituko zenuke bulnerabilitatea?" "Zerk egiten zaitu bulneragarri?" ordu t´erdian, 150 erantzun nituen Jakin nahi nuen zer zegoen hor kanpoan "Nere senarrari laguntza eskatzeak gaixo nagoelako, eta ezkonberriak gara" "nire senarrarekin sexua praktikatzen hasteak" "nire emaztearekin sexua praktikatzen hasteak" "baztertua izateak", "norbaiti geratzeko eskatzeak" "medikuak dei diezadan itxoiteak" "lanetik kaleratua izateak", "jendea kaleratu beharrak" hau da hizi dugun mundua. Mundu bulnerable batean bizi gara eta bulnerabilitatea maneiatzeko darabilgun eratako bat bulnerabilitatea sorgortzea da

Eta uste dut ebidentzia dagoela ——-eta ez da ebidentzi hau izatearen arrazoi bakarra baina garrantzitsuenetakoa dela uste dut——- EE.BB.ko istorio guztian izan den heldu talderik zorpetuena, lodiena, adiktuena, eta medikatuena gara Arazoa da- eta hontaz ikerketan konturatu nintzen— ezin dituzula emozioak selektiboki sorgortu. Ezin duzu esan, hemen daude gauza txarrak hemen daude bulnerabilitatea, pena, lotsa hemen dago beldurra, hemen dezepzioa Ez ditut sentitu nahi. Zerbeza pare bat edan eta platano eta intxaur opil bat jatera noa (Barreak) Ez ditut sentitu nahi. Eta badakit barre hoiek ezagutza-barreak direla. Zuen bizitzatan arakatzea da nire ofizioa. Jainkoa. (Barreak) Ezin dituzu sentimendu latz hoiek sorgortu afektuak eta emozioak sorgortu gabe. Ezin duzu selektiboki sorgortu Beraz lehenengoak sorgortzean zoriona sorgortzen dugu esker ona sorgortzen dugu zoriona sorgortzen dugu. Eta orduan lur jota sentitzen gara, helburu eta esanahi baten bila hasten gara eta orduan bulnerable sentitzen gara eta orduan, zerbeza pare bat eta platano eta intxaur opil bat hartzen ditugu. Eta benetan ziklo arriskutsua bilakatzen da

Pentsatu beharrekoak ditugun gauzetatik bat zergatik eta nola sorgortzen dugun da. Eta ez dauka zertan adikzio bat izan beharrik. Egiten dugun beste gauza bat ziurrak ez diren gauzak ziur bihurtzea da. Erlijioa fede eta misterioan oinarritutako sinismena izatetik ziurtasuna izatera pasa da. Zuzen nabil, oker zaude. Ixil zaitez. Hori da guztia. Ziurtasuna soilik Orduan eta beldur gehiago izan, orduan eta bulnerableago izan Horrelakoa da politika gaur egun. Jada ez dago diskurtsorik. Ez dago elkarrizketarik. Erruen leporatzea soilik. Badakizue ikerketak nola definitzen duen erruak leporatzea ? Mina eta ezerosotasuna deskargatzeko era bat Perfekzionatu egiten dugu Nere bizitzak itxura hori izatea gustatuko litzaidake baina ez du funtzionatzen. Zeren eta gantza ipurditik atera eta gure masailetan jartzen dugu (Barreak) Espero dut ehun bat urtean jendeak atzera begiratuko duela eta esan "Uau!!"

(Barreak)

Eta askoz arriskutsuagoa dena gure haurrak perfekzionatzen ditugu. Utzidazue haurrei buruz pentsazen dudana esaten Jaiotzen direnean borrokarako egituratuta daude Eta haurtxo perfektu hoiek besotan hartzen ditugunean gure lana ez da honokoa " Begira iezaiozu, perfektua da! Nire lana perfektu mantentzea da soilik—- 14 urterekin tenis taldean eta 17-rekin Yalen onartuko dutela ziurtatzea." Hori ez da gure lana. Gure lana begiratu eta hau esatea da: "Badakizu? Inperfektua zara, eta borrokarako jaio zara baina maitasuna eta pertenentzia merezi dituzu". Hori da gure lana Erakutsidazue horrela hazitako ume belaunaldi bat eta gaur egun ikusten ditugun arazoak desagertuko lirateke. Sinistu nahi dugu guk egiten dugunak ez duela besteengan eraginik. Hau gure bizitza pertsonalean egiten dugu. Baita enpresa mailan ere—- berdin dio finantza- erreskate bat izan, petrolio-isuri bat edo kargu-kentze bat, guk egiten dugunak besteengan eraginik izango ez duenaren itxura egiten dugu Korporazioei esango nieke, aizue, ez gara hain inozoak Autentiko eta zintzo izan zaitezten behar dugu eta esan " Sentitzen dugu" " Konponduko dugu"

Baina bada beste bide bat, eta honekin uzten zaituztet Hau da aurkitu dudana: Gure burua ikus dezaten uztea sakonki ikus dezaten gure bulnerabilitatearekin ikus gaitzaten bihotz betearekin maitatzea inolako garantiarik ez dagoen arren——- eta hori oso gogorra da guraso bezela, hau ikaragarri gogorra da esker ona eta zoriona praktikatu zenbait unetan ikara sentitzen badugu " Hainbeste maite al zaitzaket?" pentsatzean "Hontaz hainbeste pasiorekin sinetsi al dezaket?" "Honi buruz hain intenso izan al naiteke?" gerta litekeena katastrofizatu ordez, gelditzeko kapazak izan eta esan " Zeharo esker oneko sentitzen naiz hain bulnerable sentitzeak bizirik nagoela esan nahi bait du" Eta azkenik, nire iritziz garrantzitsuena dena: aski garela sinistea Zeren eta lanean hasten garenean "pena merezi dut", "aski naiz" abiapuntu hortatik oihu egiteari utzi eta entzuten hasten gara, zintzoago eta goxoago gara gure ingurukoekin eta zintzoago eta goxoago gara gure buruarekin.

Hau da dudan guztia. Eskerrikasko

(Txaloak).