Zach Kaplan: Keith eta nik ikerketa talde bat zuzentzen dugu. Ezusteko propietateak dituzten material eta teknologiei buruz ikertzen dugu. Azken hiru urteetan 200 baino gehiago aurkitu ditugu, beraz, geure bilduman bilatu dugu eta 6 interesgarrienak hautatu ditugu TED-en erakusteko. Sei hauetatik erakutsiko dugun lehena eskuetan duzuen gutunazalean dago. GelTech izeneko konpainia batek egin du. Orain, aurrera, ireki ezazue!
Keith Schacht: Ziurtatu bi piezak banatuta daudela. Material honen ezusteko propietatea biguna dela eta aldi berean iman bat dela da. Zach eta ni beti harritu gaitu honen antzerako ezusteko gauzak ikusteak. Denbora asko egon ginen hau zergatik gertatzen den pentsatzen eta orain dela gutxi aurkitu genuen erantzuna: ezusteko zerbait ikusten dugunean horrek gauzak nola funtzionatzen duten ikusteko dugun era aldatzen du. Gel magnetiko hau lehenengo aldiz ikusten ari zaretenez, imanak gogorrak izan behar direla ulertzen baduzue, orduan hau ikusteak harritu egiten zaituzte eta imanen funtzionatzeko eraren ulermena aldatzen du.
ZK: Eta garrantzitsua da esuzteko propietateak zeintzuk diren ulertzea. Benetan honek dituen inplikazio eta posibilitateak ezagutzean, egunero erabiltzeko funtzioak aurkitzea erabilgarria dela pentsatu genuen. Hala, lehenengo ideia armairuen ateetan erabiltzea da. Armairuaren aldeetan gel hau zabaltzen bada, bat-batean ixterakoan ez dute zaratarik egingo, eta, gainera, imanek armairuak itxita mantenduko dituzte. Imajinatu material bera zapatilen zoruetan jarrita. Badakizue! Honela burdindegira joan zinatekeen eta metal xafla horietako bat erosi, armairuaren atzeko aldean zintzilikatu eta zure zapatak pegatu ahal izango zenituzke apala erabili ordez. Nik benetan gustoko dut ideia hau. (Barreak) Nire apartamentua eta nire armairua ikusiko bazenute, ziur nago jakingo zenutela zergatik. Desastre hutsa da.
KS: Ezusteko propietateak eta pare bat aplikazio ikusteak zergatik den inportantea eta zein den bere potentziala ulertzera laguntzen du. Baina aurkitu dugu geure ideiak aurkezteko erak garrantzi handia duela.
ZK: Orain dela 6 hilabete Keith eta nik Los Angeles-en geuden Starbucks-en Roman Coppolarekin kafea hartzen. Bere konpainiak , The Directors Bureau, egiten dituen bideo musikalak eta komertzialak egiten du lan. Hitz egiten geudenean, Romanek esan zigun bera asmatzaile moduko bat dela. Orain zuen eskuetan duzuen gel magnetikoa erakusten ari ginen eta, badakizue! ideia berdinak genituen. Eta bere aurpegian ikusi ahal zen. Roman hunkituta gelditzen da ikustean eta karpeta bat ateratzen du. Irekitzen du eta Keith eta nik barruan begiratzen dugu, eta lan egiten ari den kontzeptu batzuk erakutsi zizkigun. Hau guztia benetan hunkitzen ditu. Eta guk begiratzen ideia horiek guztiak eta pentsatzen "gizon hau harrigarria da". Izan ere, beno, ideiak aurkezteko modua, bere bisioa guztiz desberdina zen gurearekiko. Merkatuan balego bezala erakusten zizun. Aireportura bueltatzean, pentsatzen genuen, beno, zergatik da hain boteretsua? Eta zenbat eta gehiago pentsatu, argiago genuen esperientziaren xehetasun guztiak sentitzen usten zizula telebistan ikusten egongo bazina bezala. Beraz, TED-entzako geure gel magnetikoaren ideiarik gustokoena ekartzea aukeratu genuen eta Roman eta bere taldearekin lan egitea "Directors Bureau"-en etorkizuneko produktu baten iragarkia egiteko.
(Bideoa): Abiadura sentitu nahi duzu? "Ur Abentura Inbentagarriak" desafiatzen zaitu lebitazio magnetikoko txalupa baten gainean korrontean behera botatzera, hain azkar eta hain altu, behera iristean balaztak behar dituela gelditzeko. Aqua Rocket: uda honetan salgai.
KS: Ongi, ideia hau beste hainbat pertsonari erakutsi genien hona etorri baino lehen eta noiz egongo den salgai galdetu ziguten. Beraz esan behar dizuet ez dagoela benetan salgai, ideia bat besterik ez da.
ZK: Diseinu hauetako batekin amets egiten dugunean, ziurtatu behar dugu funtzionatzen dutela ikuspuntu tekniko batetik. Beraz, ziztu-bizian azalduko dut hau nola funtzionatzen duen. Hau da iragarkian agertzen den lebitazio magnetikoko taula. Zuek duzuen gela taularen azpiko aldea estal lezake. Hau bi arrazoiengatik da garrantzitsua. Bat, imanaren biguntasuna egiten du taula gainean doanari min ez egitea. Gainera, eskuineko diagraman ikusten den bezala, txirristaren behekaldea elektroimana izan daiteke. Beraz, hau korrikalaria gehiago aldendu dezake behera doan heinean. Erortzen den uraren indarra eta aldenketa hau, egingo lukete txirrista hau merkatuko azkarrena izatea. Horregatik behar da balazta sistema magnetikoa. Txirristaren amaierara ailegatzean, (Barreak) korrikalaria aluminio tutu batetik pasatzen da. Eta Keith-ek segituko du berak azaltzeko zergatik den garrantzitsua ikuspuntu tekniko batetik.
KS: Ziur nago ingeniari guztiek dakitela aluminioa, metal bat izanda, ez dela magnetikoa. Baina ezuzteko zerbait gertatzen da iman bat aluminio tutu batetik erortzen uzten dugunean. Esperimentu azkar bat prestatu dugu azaltzeko. (Barreak) Beno, ikusten duzue imana oso mantso erortzen dela. Beno, ez naiz arrazoi fisikoetan sartuko, jakin behar dugun guztia da, imana geroz eta azkarrago erortzean, balaztaketa indarra handiagoa da.
ZK: Ongi, geure hurrengo berrikuntza teknologikoa 3 metroko makil bat da, eta hementxe daukat, neure poltsikoan. (Barreak) Bertsio ezberdinak daude. (Barreak) KS: Batzuk automatikoki irekitzen dira, hauxe bezala. Automatikoki irekitzeko edo iraunkorrak egin daitezke, Zach-ena bezala, edozein luzeera izateko.
ZK: Beno, saltzailearekin hizketan ari ginenean zertan erabiltzen ari diren jakiteko, esan zigun orain armadak erabiltzen duela, horrela bularrean ezkutatuta eraman dezakete eta, aire zabalean daudenean, ireki antena moduan erabiltzeko eta basera seinaleak bidaltzeko. Geure ideietan, bururatu zitzaigun futbol ate bezala erabiltzea, beraz, jokoa amaitzean, kiribildu egiten da eta poltsan zartzen da. (Barreak)
KS: Beno, honen interesgarria da ez zarela ingeniaria izan behar nabaritzeko zergatik den hain interesgarria poltsikoan sartzen den 3 metroko makil bat. (Barreak) Beraz erabaki genuen Chicagoko kaleetara ateratzea eta galdetzea ea zer pentsatzen zuten egin daitekeela honekin.
(Bideoa): Sabaiko haizagailuak garbitu eta nire etxeko armiarma-sareak kenduko nituzke honekin. Bastoi bat egingo nuke. Eskailera bat egingo nuke zuhaitzera igotzeko. Olibentzako makiltxoa. Makil teleskopiko bat, margolariek erabiltzen dutena bezalakoa. Arpoi bat egingo nuke urpean ibiltzeko. Arrainak arin-arin harrapatu daiteke eta orduan kiribildu ekartzeko eta oso erraz egin daiteke, bai. (Barreak)
ZK: Beno, geure hurrengo berrikuntzarako erakusketa bat egingo dugu, beraz boluntario bat behar dugu. Zuk, gizon. Igo zaitez. (Barreak) Igo. Esaiozu zeure izena jendeari.
ZK: Steve da. Ongi, Steve, jarrai nazazu. Zutik mantentzea behar dugu, TED hizkiaren aurrean. Hortxe bertan. Oso ongi. Eta hau eutsi. Zorte on. (Barreak)
KS: Ez, oraindik ez. (Barreak)
ZK: Esan nahiko nuke aurkezpen hau Target-i esker izan dela ahalezko.
KS: Pixka bat gehiago -- hori da, oso ongi. Beno, Zach, etorkizuneko ur pistola borroka bat erakutsiko dugu. (Barreak) Hemen, etor zaitez aurrera. Ongi da, beraz orain hona ikusi -- ez, ez, perfektua da. Deskribatu ikusleei alkandoraren tenperatura. Aurrera.
KS: Beno, hotza egotearen arrazoia pistola horietan ura ez dagoela da. 3M-k egindako likido bat dago. Guztiz gardena da, ez du usainik, ez kolorerik. Hain segurua da edan daitekeela. (Barreak) Eta hotza sentitzearen arrazoia likido hau ura baino 25 aldiz azkarrago lurruntzen dela da. (Barreak) Ongi da, eskerrik asko parte hartzeagatik. (Barreak)
ZK: Itxaron, itxaron, Steven -- joan aurretik, likido lehorrarekin bete dugu hau, horrela, geldialdian zeure lagunei tiro egin diezaiokezu. SJ: Bikain, eskerrik asko.
KS: Eskerrik asko parte hartzeagatik. Txalo bero bat eman diezaiogun. (Txaloak)
Beraz, zein da likido lehor honen garrantzia? Fluidoaren bertsio zaharrak benetan erabili ziren Cray Superordenagailuan. Beno, honen ezustekoa da Zach eszenatokian ikusleetako norbait buzti dezakeela aparatu elektriko edo liburuak apurtu edo buztitzeaz kezkatu behar izan gabe. Eroalea ez delako funtzionatzen du. Honela, ikus dezakezuenez, zirkuitu inprimatu bat buzti daiteke honekin eta ez litzateke kalterik gertatuko. Beroa kentzeko erabili daiteke. Baina gaur bulego eraikinetan erabiltzen da gehiago-- suak itzaltzeko sistema bezala. Berriro ere, jendearentzat guztiz segurua da. Sua itzaltzen du eta ez du ezer kaltetzen. Baina gure ideiarik gustokoena saskibaloi partidu batean erabiltzea da. Honela, atsedenaldian jokalarien gainean euria egin ahalko luke, jende guztia freskatu, eta, minutu batzuetan lehortu egingo litzateke. Ez luke zorua kaltetuko.
ZK: Geure hurrengo berrikuntza Japoniako konpainia baten eskutik datorkigu. Sekiusi Chemical du izena. I+G-ko ingeniarietako bat plastikoa zurrunagoa egiteko modua bilatzen ari zen. Egiten zuen bitartean, ezusteko zerbait aurkitu zuen. Bideo bat dugu hau erakusteko.
KS: Hemen ikusten duzuenez, ez du bere forma berrezkuratzen. Beno, egiten zuten esperimentu batzuen ezusteko ondorioa zen. Teknikoki "forma mantentzearen propietatea" deitzen da. Beno, pentsa dezagun aluminio xafla baten berdintasunetan. Forma mantentzea normala da metal batean. Aluminio xafla bat tolesten dugu eta forma hori mantentzen du. Aldiz, zaborrontzi bati aldeak presionatu ahal zaizkio eta beti berreskuratzen du bere forma.
ZK: Adibidez, eskumuturra estatzen duen erloju bat egin daiteke belarririk erabili gabe. Urrutiago joanda, tira hauek ehundu egiten badira, otar baten moduan, forma mantentzen duen xafla bat egin daiteke, eta ehun batean jarri ahal izango zen eta mahaia eztaltzen duen picnic mahai-zapi bat egin daiteke, beraz, egun haizetsu batean ez doa dena hegan. Geure hurrengo berrikuntzarako zaila da propietateak bere kabuz ikustea tinta bat delako. Horregatik bideo bat prestatu dugu paperean aplikaturik erakusteko.
KS: Papera tolestean tintaren erresistentzia aldatu egiten da. Beraz, zirkuitu sinple batekin orria zenbat tolesten ari den jakin daiteke. Beno, honen erabilgarritasunean pentsatzeko, pentsatu tinta daukaten gauza guztietan. Txarteletan, zereal kaxetan, mahai jokoetan. Tintarekin jokatzeko modua alda daiteke tinta erabiltzen den edozein tokitan.
ZK: Beraz neure ideiarik gustokoena tinta hau liburu baten aplikatzea da. Honek papelarekin dugun erlazionatzeko era guztiz alda dezake. Marra beltz bat ikus dezakezue alboan eta goian. Liburuaren orriak pasatzean liburuak jakin dezake zein orritan dago orrien makurduraren arabera. Gainera, tolesdura bat egiten bada eskina batean, liburuak berak mezu elektroniko bat bidaltzeko programa daiteke orri horretan dagoen testuarekin.
KS: Geure azken berrikuntzarako Roman eta bere Directors Bureau-ko taldearekin lan egin dugu orain erakutsiko dudan etorkizuneko iragarki bat egiteko.
(Bideoa): Hum! Bai! Usain ona du! Zer nahi duzu? Esne Berria naiz. Nik zuk bezalako usaina nuen. Esneki Inbentagarri-ren "Freskotasun neurgailua". Esnea hondatzen denean kolorez aldatzen duten ontziak. Ez utzi esneak zeure goiza hondatzea.
ZK: Beno, teknologia hau bi gizon hauek garatu zuten -- Illinoiseko Unibertsitateko Ken Suslick eta Neil Rakow irakasleak.
KS: Nola funtzionatzen du: koloreko tintedun matrize bat dago. Eta tinte hauek kolorez aldatzen dute usainen arabera. Honela, bainilaren usaina, ezkerreko laurak marroira alda dezakeela eta eskuineko bat horira, honela matrize honek milaka kolore konbinazio egin ditzazke milaka usain ezberdinak irudikatzeko. Baina esnearen iragarkian bezala, zein usain aurkitu nahi den badakigu, usain hori aurkitzeko tinte zehatza egin dezakegu.
ZK: Hala da. Hori da Suslick irakaslea eta nire artean elkarrizketa sortu zuena. Berak azaldu zizkidan hau ahalbideratzen duten gauzak. Funtzioa ez da janari txarra aurkitzea bakarrik. Bere enpresak inkesta bat egin zuen suhiltzaileen artean larrialdi eszena baten daudenean airea nola analizatzen duten jakiteko. Eta berak ironiaz azaltzen zidan behin eta berriro, suhiltzaileek esaten ziotela larrialdiaren tokira joaten zirela. Alboetara begiratzen zuten. Eta polizia hilik ez bazegoen dena ondo zegoela esan nahi zuen. (Barreak) Hau da, benetako istorioa da. Poliziak kurkuiz moduan erabiltzen zituzten. (Barreak) Baina, benetan, ondorioztatu zuten gizakiak baino hobeto usaindu dezakeen dispositibo bat egin ahal zela, eta honela ea suhiltzaileentzako segurua den esan. Gainera, konpainia bat bultzatzen ari da ChemSensing unibertsitatetik ekipamendu medikoarekin lan egiten dutela. Honela, gaixo batek aparatu batean putz egiten du. Bakterioak, birusak edo birika minbiziaren usaina ere aurkitzean, puntuak aldatu egiten dira eta emaitzak aztertzeko software bat erabili daiteke. Honek era erradikal batean hobetu dezake medikuak gaixoak diagnostikatzeko era. Gaur egun, froga eta hutsegite metodoa erabiltzen dute, baina honek zehatz mehatz esango luke zein den gaixotasuna.
KS: Hauek izan dira gaurko seirak, baina espero dut ikustea zergatik aurkitzen ditugun hain gauza harrigarriak. Seiretako bakoitzak munduan zer den posiblea usten dugunaren ideia aldatu duelako. Hau ikusi aurretik, uste genuen 3 metroko makil bat ezin zela poltsiko batean sartu. Tinta bezalako gauza merke bat ezin zuela sentitu horri bat tolestu dela. Gauza hauetako bakoitzak. Eta gehiago bilatzen ari gara gelditu gabe.
ZK: Keith eta nik gustoko dugun zerbait da. Ziur nago orain bistakoa dela zuentzat, baina atzo nik gogoratu nuen zergatik. Elkarrizketa bat izan nuen Steve Jurveston-ekin beheko solairuan, eskaileren ondoan, eta esaten ari zidan Chris kaxa txiki hori bidali zuenean, barruan zegoen gauzetako bat harea hidrofobikoa zela-- bustitzen ez den harea. Esan zuen berak eta bere semeak harekin jolasten ari zirela. Eta, badakizue! bere semea hipnotizaturik zegoen uretan sartu ahal zuelako eta ateratzerakoan guztiz lehorra zegoen. Aste batzuk geroako, esan zuen, bere semeak jolasten ari zen bere amaren ilearekin eta konturatu zen ur tanta batzuk zeudela ilean. Ilea hartu zuen, Steve begiratu zuen eta esan zuen: "Ikusi, soka hidrofobikoa." (Barreak) Esan nahi dut, istorioa entzun ondoren, hori, benetan, dena laburbiltzen duela nire ustez. Eskerrik asko
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Zach Kaplan-ek eta Keith Schacht-ek material berri eta harrigarri batzuk erakusten dizkigute. Hauen artean iman biguna, usainak detektatzen dituen tinta, likido "lehorra" eta 3 metroko makil harrigarri bat ditugu.
Keith Schacht co-founded Inventables, a hothouse for innovation. More recently he's brought us the JobCoin listings board, the Freshwater Venture entrepreneur map, and Facebook's Grow-a-Gift. Full bio »
Zach Kaplan is the CEO of Inventables, a company that collects and shows off new materials and new ideas (you can see their latest collection on Discovery Channel's new show, "Prototype This!"). Full bio »
Translated into Basque by Martin Segovia
Reviewed by Alvaro Moya
Comments? Please email the translators above.
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.