Diseinu estudio bat dut New York-en. Zazpi urtetik behin itxi egiten dut zenbait experimentu egiteko, lan urte arrunt batean aurrera ateratzeko zailak diren gauzak. Urte hortan ez dugu gure bezeroentzako lanik egiten. Erabat itxita gaude. Eta imagina dezakezuen bezala oso garai ederra eta energetikoa da.
Nire estudioa New York-en ireki nuen nire bi pasioak lotzeko, musika eta diseinua. Eta bideoak eta aukezpen materiala sortu dugu ezagutzen dituzuen musikari askorentzat, Eta ezezagunak zaizkizuen musikari askoz gehiagorentzat. Eta konturatu nintzen, benetan maite ditudan bizitzako beste gauza askorekin bezala, ohitu egiten naizela. Eta, denbora iragan ahala, aspertu egiten naizela. Eta noski, gure kasuan lana beti itxura berdina hartzen hasi zen. Hemen. liburu batean sartuta dagoen kristalezko begi bat. Antzerako ideia hemen, liburu batean sartuta dagoen perfume bat. Beraz urte batez estudioa ixtea erabaki nuen.
Gaur egun gauza jakina da gure bizitzako haserako 25 urteak ikasten ematen ditugula. Gero beste 40 urteko tarte bat dago benetan lan egiteko erreserbatuta. Eta horren amaierari itsatsita 15 urteko erretiroa dugu. Eta pentsatu nuen lagungarri izango zela oinarrian erretiroari bost urte hartu eta lan-urte hoietan tartekatzea. (Txaloak) Nabarmena da hori atsegin dudala. Baina agian garrantzitsuagoa da urte hoietatik ateratzen den lanak empresarengan eta gizartearengan orokorrean , duen eragina, biloba bat edo birentzako onuraz haraindi.
Duela bi urte hitzaldi bat eman zuen TED kide bat dago, Jonathan Haidt, eta hark lana hiru maila ezberdinetan sailkatzen zuen. Eta oso egiazko iruditu zitzaizkidan. Nire lana eginbehar bezala ikusi dezaket. Diruagatik egiten dut. Ostegunerako asteburua besterik ez dut gogoan. Eta seguruenik hobby-ren bat beharko dut oreka-mekanismo bezala. Karrera batean, askoz konprometituago nago. Baina era berean, zenbait momentuta pentsatuko dut hain gogor lan egiteak pena merezi al du? Hirugarrengoan, bokazioan, seguru aski egiten dudana egingo nuke trukean dirurik jasoko ez banu ere.
Ez naiz pertsona erlijiosoa, baina nire izaerak bilatzera narama. Nire lehen urte sabatikoa New York-en pasa nuen. Bigarrenerako ezberdina izango zen zerbaiten bila nenbilen. Europa eta EE.BB. ez zitzaizkidan erakargarri oso ongi ezagutzen nituelako. Beraz Asia Aukeratu nuen. Asian ikusi nituen paisaia ederrenak Sri lanka eta Balin zeuden. Sri Lankan gerrate zibilean zeuden. Beraz Bali aukeratu nuen. Gizarte zoragarria da, eskulanari garrantzia handia ematen diona.
2008ko Irailean iritsi nintzen hara, eta berehalaxe hasi nintzen lanean. Tokiak berak iradokitzen dizun inspirazio zoragarria zetorkidan. Edonola, behar izan nuen lehenengo gauza eltxoak uxatzeko tipografia izan zen zeren ikaragarri molestatzen ninduten. Eta gero nire etxea inguratzen zuten eta nire goizeko ibilaldietan erasotzen ninduten txakur basati guztiak uxatzeko eraren bat bilatu behar nuen. Beraz kamixeta serie bat sortu genuen 99 erretraturekin. Txakur bakoitza kamixeta batean. Mendeku txiki bat izan zen mehatxu mezu pittin batekin. (Barreak) kamixetaren atzekaldean. (Barreak)
New York utzi baino lehen nire estudioa berritu nahi nuela erabaki nuen. Dena norbaiten kargu utzi eta hartara nik ez nuen ezer egin beharko. Beraz altzariak begiratzen hasi eta konturatu nintzen gustatzen zitzaizkidan altzariak ezin nituela ordaindu eta ordain nitzazkeenak, ez nituela gustoko. Beraz, Balin lortu nahi genuen gauza garrantzitsuenetako bat altzariak ziren. Honek, noski, oraindik txakur basatiak ditu bere baitan. Ez dago oraindik amaituta. Eta uste dut lanpara hau sortu zenerako (Barreak) Txakurrekin bakean nengoela. (Barreak)
Kafea hartzeko mahai hau ere egin nuen. Hemen Egon Orain izena du. 330 iparorratz ditu bere baitan. Eta iman bat izkutatzen zuten katiluak egin genituen, honek iparrorratzak erotu egiten ditu beti katilua seinalatuz. Gero aulki berritsu hau dugu, jario dexentea duena. Hortaz gain, Balin meditatzen hasi nintzen. Era berean, erabat konsziente naiz zein aspergarria den beste pertsonen zorionari buruz entzutea. Beraz ez dut hortan sakonduko
Zuetako askok ezagutuko duzue TED kide hau, Danny Gilbert, bere liburua TED liburu elkartearen bitartez lortu nuen. Uste dut lau urte iragan direla irakurri dudan arte, nire urte sabatikoan. Eta asko poztu nintzen liburua garai sabatiko batean idatzi zuela jakin nuenean. Garai sabatikoak bikain aprobetxatzen dakiten pertsona pare bat erakutsiko dizuet.
Hau Ferran Adria da. Askok uste dute une hontan munduko sukaldaririk onena dela Bartzelonatik iparraldera du bere jatetxea, elBulli. Bere jatetxeak urtero zazpi hilabete ematen ditu irekita. Eta bost hilabete itxita sukaldari talde guztiarekin experimentatu ahal izateko. Bere azken zenbakiak harrigarriak dira. Urte guztian zehar, 8.000 pertsona zerbitzatu ditzake Eta 2,2 miloi erretserba-eskaera ditu.
Nire zikloari begiratzen badiot, zazpi lan urte, bat sabatikoa nire denboraren % 12,5-a da Eta nire baina arrakastatsuago diren enpresei begiratzen badiet 3M, 1930. hamarkadatik bere ingeniari guztiei %15-a ematen die nahi dutena egin dezaten. Eta oso arrakasta onak lortu ditu. Zeloa programa hontatik irten zen, era berean, Art Fry-ek paper itsakorrak garatu zituen 3M-ek ematen zion denbora pertsonal horretan Google-k, ezaguna den bezala %20-a ematen die bere software ingenieriei baraien proiektu pertsonalak jarraitu ditzaten.
Hemengo norbaitek izan al du noizbait denbora sabatiko bat? Hemen gaudenon %5-a da hori. Ez dakit ondoan eserita daukazuenaren eskua jasota ikusi duzuen ala ez. Galde iezaiozue arrakastatsua izan zen ala ez. Konturatu naiz etorkizunean egin nahi izango dudana jakiteko erarik hoberena, jadanik hortan aritu den jendearekin hizketa egitea dela, nik neuk buruan irudikatzea baino askoz hobeto.
Urte sabatikoa hartzeko ideia izan nuenean erabakia hartu eta nire agendan ipini nuen. Gero, ahal izan nuen pertsona kopuru zabalenari kontatu nion ondoren kokiltzeko aukerarik ez izateko. (Barreak)
Hasieran, nire lehen urte sabatikoa nahiko desastrea izan zen. Inolako planik gabe bizi behar nuela pentsatu nuen nolabait denbora hutsune hori zoragarri eta liluragarri bilakatuko zela ideiak sortu ahal izateko. Ez zen hala izan. Inolako planik gabe, eskaera txikiei erantzuten nien soilik, ez ziren lan eskaerak, haiei guztiei ezetz esaten nien, beste eskaera txikiak ziren. Japoniako diseinu aldizkarietara gutunak bidali eta horrelako gauzak. Beraz, nire bekadun propioa bihurtu nintzen. (Barreak)
Beraz berehala interesatzen ninduten gauzen zerrenda bat egin nuen, hierarkikoki antolatu, denbora ataletan zatitu eta plangintza bat ezarri nuen, eskolan egin ohi den bezala. Zer dio hemen? Astelehena 8tatik 9tara: istorioak idaztea. 9tatik 10tara: etorkizunari buruz pentsatzea Hori ez zen oso arrakastatsua izan. Eta honela aste guztia. Eta egian esan, lehenego urte sabatikoaren abiapuntu gisa, oso ondo funtzionatu zuen niretzat. Zer atera zen hortik? Diseinuarekiko lotura berriro sentitu nuen. Dibertitu egin nintzen. Finantza aldetik, eta epe luzerako ikuspegiarekin, arrakastatsua izan zen. Kalitatea hobetu genuenez, prezio altuagoak ezarri genituen.
Eta agian garrantzitsuago dena, lehenengo urte sabatikoaren ondorengo zazpi urteetan egin genuen guztia oinarrian, urte horren inguruko gogoetatik irten zen. Urte sabatiko haren ondorengo zazpi urte haietan burututako pare bat proiektu erakutsiko dizkizuet. Nere baitan nituen pentsakera ildoetako batek zion Uniformetasuna neurriz kanpo baloratzen dela. Gauza guztiak erabat berdinak izan behar horrek enpresa gutxi batzuentzako funtzionatzen du eta beste guztientzako ez
Case de Musica-rentzat identitate bat diseinatzeko eskatu ziguten, Rem Koolhaas-ek sortutako musika-zentrua da, Oporto-n, Portugalen. Eta arkitektura erabiltzen ez zuen identitate bat sortu nahi nuen, baina porrot egin nuen. Zerbaitetaz jabetu nintzen Ren Koolhaas-ek Oportoko hiriarentzat egin zuen aukezpena ikusi ondoren, non esanahi geruza ezberdinen konglomeratuaz aritu zen hizketan. Arkitektura diskurtsotik hizkuntza arruntera itzuli ondoren, ulertu nuen oinarrian logo sortzeaz ari zela. Eta ulertu nuen eraikina bera logo bat zela.
Orduan oso erreza bilakatu zen. Maskara bat ipini genion, tokian bertan sakonki aztertu genuen, alde guztiak miatu genituen mendebala, iparra, hegoa, ekialdea gainetik eta azpitik. Oso era berezian koloreztatu genuen nire lagun batek sortutako software bati esker "Casa de Musica Logo Sortzailea". Eskaner bati konektatua dago. Edozein irudi bertan sartzen duzu, adibidez Beethoven-en irudi hau. Eta softwarea-ak, segundu baten, Casa de Musica Beethoven logoa sortzen du. Eta hori, Beethoven-en poster bat diseinatu behar duzunean oso erabilgarria da, logoan azaltzen den informazio bisuala eta posterreakoa, berdin-berdinak bait dira.
Beraz, beti datoz bat, kontzeptualki, noski. Zappá-ren musika jo behar badute, bere logo propioa sortzen da. edo Philip Glass, edo Lou Reed, edo Chemical Brothers, denek han jo dute, eta bakoitzak bere logoa izan du. Casa de Musica logoak. Berdin funtzionatzen du presidentearekin edo musika zuzendariarekin, bakoitzaren Casa de Musica erretratuak bere negozio-txarteletan azaltzen dira. Benetako orkesta bat dago eraikinaren barruan bizitzen. Identitate gardenagoa dauka. Biratan erabiltzen duten kamioia. Edo12 laguneko orkesta garaikide txikiago bat dago, bere izenburua bertsionatzen da.
Eta erabilgarri suertatu den gauzatako bat izan zen logotipoa har zenezakeela eta bertatik iragarkiak sortu. Donna Toney poster hau bezala, edo Chopin, edo Mozart, edo La Monte Young. Forma har dezakezu eta bertatik tipografia sortu. Azalaren azpian koka dezakezu. Etxearen aurrean egingo den famili ospakizun baten posterra sortu dezakezu, edo "rave" festa batena, edo asteroko programa bat, eta baita hezkuntza zerbitzuak ere.
Bigarren burutazioa. Une horretara arte gehienbat diseinuaren hizkuntza erabiltzen nuen promozioarekin zerikusia zuten helburuetarako, eta ondo sentitzen nintzen. Alde batetik, ez dut ezer saltzearen kontra. Nire gurasoak saltzaileak dira. Baina sentitzen nuen hizkuntza hau ikasten hainbeste denbora igaro ondoren zergatik erabili promoziorako bakarrik? Zerbait gehiago egin liteke. Eta lan multzo oso bat bertatik abiatu zen. Zuetako batzuk dagoeneko ikusi duzue. Zenbait la erakutsi ditut aurreko TED hitzalditan, "Orain arte nire bizitzan ikasi ditudan gauzak" izenburupean. Bi erakutsiko dizkizuet.
Hau heldutasun-puntu desberdina duten banana-pareta bat da New York-eko galeria hau inauguratu zen egunean hala zion: "Autokonfidantzak emaitza bikainak sortzen ditu". Hau astebete beranduago da. Bi aste beranduago, hiru aste, lau aste, bost aste. Ikusten duzuenez, autokonfidantza ia itzuli egiten da, baina ez guztiz. Zenbait bisitarik argazkiak bidali zizkidaten. (Barreak)
Ondoren, Amsterdam-eko hiriak plaza bat eman zigun eta zerbait egiteko eskatu. Harlauzak gure pieza txikiarentzat lauki-sare bezela erabili genituen. Banku Zentraleko 250.000. txanpon lortu genituen, tonu ezberdinekin. Bagenituen batzuk oso berriak, dizdiratsuak, ertainak, eta oso zaharrak, ilunak. Eta 100 bolondresen laguntzarekin, astebetez, lore-tipografia hau sortu genuen eta hau zion " Obsesioek nire bizitza okerragoa egiten dute eta nire lana hobea."
Eta noski, ideia zen emaitza oso ederra lortzea eta audientziarengan zalantza sortzea. "Ahal bezainbeste diru hartu beharko nuke?" Edo pieza bere hortan ukitu gabe utzi beharko nuke?" Lanean ari ginela aste hortan, ehun bolondresak han ari zirela plazan bueltaka zebilen bizilagun askok piezarekiko atxikimendua sentitu zuen, gustoko zuten. Lana amaitu eta lehenengo gauean tipo bat azaldu zen plastikozko poltsa handiekin, eta garraia zitzakeen adina txanpon hartu zituen, bizilagunetako batek poliziari deitu zion.
Eta Amsterdamenko poliziak bere zuhurtzia osoz, bertara joan, ikusi eta arte lana babestu nahi izan zuen. Beraz dena erratzarekin bildu eta zainpean ipini zuten poliziaren kuartelean. (Barreak) Usten dut ikusi ditzakezuela, erratza pasatzen ari dira. Hau polizia da, dena paretik kentzen. Beraz, zortzi ordu beranduago lan guztia desagertu zen eta hau zen geratzen zen guztia. (Barreak)
Balin proiektu handiago baten hastapenetan ari gara lanean. Zorionari buruzko filma bat da. Eta bertako txerri batzuei eskatu diegu izenburuak egin ditzaten. Ez ziren behar bezain trebeak. Beraz antzarrari eskatu genion berriro egin zitzan, eta nolabait espero genuen lan dotoreago edo politagoa egingo zuela. Eta uste dut gehiegikerian erori zela. Gehiegi apaindu zuen. Nire estudioa tximuak dituen baso batetatik oso gertu dago. eta tximu-baso hartako tximuek nahiko zoriontsu dirudite. Beraz tipo hauei berriro egiteko eskatu genien. Lan ona egin zuten baina irakurgarritasun problema pare bat izan zituzten. Eta noski, zuk zeuk egiten ez baduzu sekula ez da ondo eginda geldituko.
Filma hontan lanean jardungo dugu datozen bi urteotan. Beraz, bada puskatxo bat. Eta noski, pentsa dezakezue zorionari buruzko filma bat egiteak ez duela benetan penarik merezi, orduan noski beti joan zaitezkete tipo hau ikustera.
Bideoa: (Barreak) Zoriontsu nago bizirik nagoelako Zoriontsu nago bizirik nagoelako. Zoriontsu nago bizirik nagoelako
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Zazpi urteoro, Stefan Sagmeister diseinatzaileak New York-en duen estudio itxi egiten du, bere sormen- ikuspegia berritu eta freskatzeko. Askotan gutxiesten den denbora librearen balioa azaltzen du, eta Bali-n iragandako denborak sortarazitako proiektu berritzaileak erakusten ditu.
Renowned for album covers, posters and his recent book of life lessons, designer Stefan Sagmeister invariably has a slightly different way of looking at things. Full bio »
Translated into Basque by olatz mercader
Reviewed by Manex artola
Comments? Please email the translators above.
04:45 Posted: Sep 2008
Views 417,152 | Comments 36
15:30 Posted: Apr 2007
Views 764,720 | Comments 68
18:55 Posted: Oct 2008
Views 1,111,332 | Comments 162
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.