Hitz egin dezagun mila milioiei buruz. Hitz egin dezagun iraganaldiko eta gaurko mila milioiei buruz. Jakin badakigu 106 mila milioi pertsona inguruan bizi egin direla. Eta badakigu horietako gehienak hilda daudela. Eta badakigu ere bai horietako gehienak Asian bizi direla edo zirela. Eta badakigu ere bai horietako gehienak oso txiroak direla edo zirela -- ez zirela luzaroan bizi. Hitz egin dezagun mila milioiei buruz. Hitz egin dezagun aberastasunaren 195.000 mila milioi dolarrei buruz gaurko munduan. Jakin badakigu aberastasuna horien gehiengoa 1800. urtetik aurrera egin zela. Eta badakigu kantitate horien gehiena, gaur egun, Mendebaldarren eskuetan dagoela. Europarrak, Ipar Amerikarrak, Australasiarrak. Munduko populazioaren %19a gaur egun. Mendebaldarrek aberastasun horren bi heren dute.
Historialari ekonomikoek egoera horri "Dibergentzia Handia" esaten diote. Eta diapositiba hau Dibergentzia Handia-ren sinplifikazio hoberena da. Nik zuei eskain diezazuekedala. Funtsezkoan bi ratio dira biztanle bakoitzeko BPG-rena, hain zuzen ere, biztanle bakoitzeko barne produktu gordina, batezbesteko diru-sartzea. Bata, lerro gorria, britaniarren eta indiarren artean diru-sartzearen ratioa da. Bestea, lerro urdina amerikarren eta txinatarren arteko ratioa da. Eta grafiko honek 1500. urte arte barne hartzen du. Eta hemen ikus dezakezue Divergentzia Handi esponentzial bat dagoela. Hasieran, lerroak elkarren ondoan zeuden. Izan ere, 1500. urtean batezbesteko txinatarra batezbesteko iparamerikarra baino aberatsagoa zen. 1970eko hamarkadara heltzean non grafikoa amaitu zen, batezbesteko britanairra 10 aldiz aberatsagoa da batezbesteko indiar batekin konparatuz. Eta desberdintasun horren zergatia da bizi-kosturen desberdintasunak. Eta hori erosteko gaitasunaren parekotasunean datza. Batezbesteko amerikarra 20 aldiz aberatsagoa da batezbesteko txinatarrekin konparatuta 1970. hamarkadan.
Zergatik? Hau ez da istorio ekonomiko bat soilik. 10 herri horiek hartzen badituzue zeintzuk bihurtu ziren Mendebaldeko inperio 1500. urtean oso herri txikiak ziren -- mundu-azalerako %5a, munduko populazioaren %16a, eta agian aberastasunaren %20a. 1913. urtean 10 herri horiek, gehi Estatu Batuak mundu osoko inperio zabalak kontrolatzen zituzten mundu-azalerako %58a populazioaren ehuneko berbera eta oso zati handia, ia munduko ekoizpenaren hiru laurden. Eta, adi, etekin horien gehiengoa jatorrizko herrietara joan zen, inperioaren hiriburuetara, eta ez jabetza kolonialetara
Baina, inperialismoa ez da erruduna -- pertsona asko egiten saiatu diren arren bi arrazoirengatik. Bata, inperioa haiek egindako originaltasun gutxiagoko gauza zen Mendebaldeak, hain zuzen ere, 1500. urtetik aurrera. Herri guztiek egin zituzten inperioak. Ekialdeko aurretiko inperioak garaitu zituzten mongoliarrak eta otomandarrak, adibidez. Orduan ez dirudi inperioa oso adierazpen handia denik Dibergentzia Handia ulertzeko. Nolanahi ere, gogora ezazue, Dibergentzia Handia 1970. hamarkadan bere maila gorenera heldu zela, deskolonizazioa gertatu ostean, urte dexente gainera. Hau ez da galdera berri bat.
Samuel Johnson, lexikografiko nagusia, bere pertsonaiaren zehar, Rasselas, kontrajartzen zuen bere eleberrian "Rasselas, Abisiniako printzea" 1759. urtean argitaratuta. "Zeren bidez dira Europarrak hain boteretsuak; edo, zergatik haiek Afrika eta Asia erraz bisita dezaketen salerosteko edo menderatzeko, eta afrikarrek eta asiarrek ezin dute europarren kostaldeak indarrez hartu, euren portuetan koloniak jarri eta euren jatorrizko printzeei legeak eman? Haiek itzultzen dituen haize berberak hara eraman ahal izango gaitugu?"
Hori da gakoa. Eta jakin behar duzue, galdera berbera egin zutela gainerakoek ere -- munduaren gainerakoan bizi direnek -- Ibrahim Muteferrika bezala, ofizial otomandar bat, inprenta sartu zuen gizonak, nahiko berandu, Otomandar Inperioan -- zeinek 1731. urtean argitaratutako liburu batean esan zuen, "Zergatik iraganean hain ahul ziren herri kristauak herri musulmanekin konparatuta hasi dira menperatzen hainbeste lur garai modernoetan baita aurreko garaipenak lortutako armada otomandarrari irabazi ere?" Rasselas ez bezala, Muteferrika-k bazuen erantzuna galdera horretarako, zuzena zen erantzuna. Berak zioen "haiek badauzkatelako legeak eta eskubideak arrazoian oinarrituta." Hau ez da geografia.
Norbaitek pentsa dezake Dibergentzia Handia azal dezakegula geografikoki. Badakigu hori gaizki dagoela, guk XX. mendean bi esperimentu natural nagusi gauzatu genituelako geografiak erakundeak baino garrantzi handiagoa duenentz ikusteko. Guk alemaniar guztiak hartu genituen, gutxi gorabehera bi zatitan banandu, eta ekialdean bizi zirenei komunismoa eman genien, eta ondorioa ikus dezakezue. Oso denboraldi laburrean, Alemaniako Errepublika Demokratikoan bizi zirenek Trabants ekoiztu zituzten, Trabbi-a, munduko auto txarrenetariko bat, Mendebaldeko biztanleek, halere, Mercedes Benz ekoiztu zuten. Oraindik ez banauzue sinesten, guk Koreako Penintsulan ere gauzatu genuen esperimentua. Eta erabaki genuen korear batzuk hartuko genituzkeela gutxi gorabehera leku berekoak eta, adi, funtsezko kultura tradizional berarekin, eta bi zatitan banandu genituen, eta iparraldekoei komunismoa eman genien. Eta ondorioa da are dibergentzia handiagoa oso denboraldi laburrean Alemaniarekin konparatuta. Ez da oso dibergentzia handia mugen soldaduen jantzia kontuan hartuta, baina oso handia beste esparruetan, benetazko dibergentzia handia. Horrek pentsatuarazten dit ez geografia ez izaera nazionala, oso azalpen hedatuak gai honetarako izan arren, azalpen adierazgarriak ez direla.
Ideiak dira. Erakundeak dira. Hau egia izan behar da eskoziar batek esan zuelako. Eta uste dut eskoziar bakarra naizela hemen Edinburgh TED saioan. Orduan azalduko dizuet mundu osoko gizaki argiena eskoziarra zela. Adam Smith -- ez Billy Connolly, ez Sean Connery -- oso argia izan arren benetan. (Algarak) Smith -- eta nik nahi dut zuek joatea eta agurtzea bere estatuaren aurrean Royal Mile-n; oso estatua bikaina da-- Smith, bere liburuan "Herrien aberastasuna" 1776. urtean argitaratuta -- urte hartako gertakaera garrantzitsuena, hain zuzen ere ... (Algarak) Baietz izan. Gure kolonia txikiaren batean arazoak sortu ziren, baina ...
"Badirudi Txina oso denbora luzaroan geldirik egon dela, eta seguraski orain dela denbora dexente oparitasun asko hartu zituela eta horrek badu zerikusirik bere legeen eta erakundeen naturarekin. Baina laudorio hau askoz txikiago izan liteke beste batekin konparatuta, beste lege eta erakunde batzuekin, bere lurzoruaren, klimaren eta kokapenaren natura eskura litekeela." Bai zuzena eta originala dela. Eta orain dela denbora asko esan zuen.
Baina, badakizue, hau da TED entzunaldia, eta erakundeei buruz hitz egiten jarraitzen badut, loak hartuko zaituzte. Orduan hau dena itzuliko dut zuek uler dezakezuen hizkuntza batera. Dei dezagun erabilpen hiltzaileak. Nik azaldu nahi dizuet bazirela 6 eralbilpen hiltzailek zeintzuk Mendelbadea munduaren gainerakoengandik bereizten zuten. Eta zuen sakelako telefonoetako antzekoak dira, oso sinpleak direlako. Ikonoak dira; klikatu besterik ez duzu egin behar. Baina ikonoaren atzetik, oso kode konplexua dago. Gauza bera gertatzen da erakundeekin. Sei dira nik pentsatzen dut sei horiek Dibergentzia Handia azaltzen dutela. Bat, lehia. Bi, iraultza zientifikoa. Hiru, jabetza-eskubideak. Lau, medikuntza modernoa. Bost, kontsumo-gizartea. Eta sei, lanerako etika. Jokua jolas dezakezue ea erabilpenaren bat ahaztu zaidan edo lau erabiletan soilik laburbiltzea baina galduko duzue.
Saiatuko naiz azaltzen epe laburrean zer adierazi nahi dudan, historialari ekonomiko askoren lana laburbiltzen prozesuan. Lehiak esan nahi du, Europan mila unitate politikoak egon ez ezik 1500. urtean baita unitate horien barruan ere, lehia bat zegoen bai korporazioen artean, bai erregeen artean. Korporazio modernoen arbasoa, Londongo City-aren Korporazia, XII. mendean bazegoen. Hori bezalakoa ez zen Txinan existitzen, non estatu monolitiko bat zegoen gizateriaren bostena osatzen, eta handinahiek azterketa estandarizatua gainditu behar izan zuten, zeinek 3 egun iraun egiten zuen eta oso zaila zen eta karaktere zenbaki handiak buruz ikasi zekarren eta idazlana, Konfuziok idatzitako erara, benetan zaila.
Iraultza zientifikoa desberdina zen Ekialdean lortutako zientziarekin konparatuta modu erabakigarri batzuetan, garrantzitsuena zen metodo esperimentalaren bidez berak gizakiei naturaren kontrola eskaini zien lehen gertatuko ez zen bezala Adibidez: Benjamin Robins-en erabilera ikaragarria balistikaren fisika newtoniarrena. Hau egin eta gero, artilleria bihurtzen da zehatz. Pentsa ezazue zer esan nahi duen horrek Benetako erabilera hiltzailea zen. (Algarak) Bitartean, ez zen iraultza zientifikorik inon ez. Inperio otomandarra ez zegoen Europatik hain urrun, baina ez zegoen iraultza zientifikorik han. Izan ere, haiek Taqi al-Din-aren behatokia lurreratu zuten, arnegua iruditzen zitzaielako Jaungoikoaren adimena ikertzea.
Jabetza eskubideak: aizue, hau ez da demokrazia; hots, legearen araua jabetza pribatu eskubideetan oinarritzen da. Hori da desberdintasuna Ipar eta Hego Amerikaren artean. Ipar Amerikan agertzen bada norbait eskritura publikoaren ondasun-titulua sinatu izan ondoren esaten, "Lan egingo dut doan bost urteren zehar, Zuk jaten besterik ez didazu eman behar," Baina, denboraldia amaitzean, 40 hektarearen jabe bihurtuko zara. Hori da lur-emaitza diapositibaren beheko zatian agertzen dena. Hori ez da posible Hego Amerikan non lurraren jabetasuna esku gutxitan dago elite txikiren eskuetan, konkistatzaileen ondorengoak, hain zuzen ere. Eta hemen Dibergentzia Handia ikus daiteke ondasunen jabetzan gertatzen dena Ipar eta Hego Amerikaren artean Ipar Amerikako landa-populazio gehienek lurra zuten 1900. urterako. Ia inork Hego Amerikan. Hori beste erabilera hiltzaile bat da.
Medikuntza modernoa XIX. mendearen hondarrean hasi zen aurreratzeak lortzen gaixo infekziosoen aurka, zeintzuek pertsona asko hil egiten zituzten. Eta hau beste erabilera hiltzaile bat zen -- aurkako hiltzailea, berak gizakieen bizi-itxaropena bikoiztu egin zuelako eta, sarritan, are gehiago. Hori ere gertatu zen Europako inperioetan. Senegal bezalako lekueetan ere bai, XX. mendearen lehenengo urteetan hasita, osasun publikoan aurreratze galantak suertatu ziren, eta bizi-itxaropena hasi zen igotzen. Eta ez zen gehiago igo herri horien independentzia lortu eta gero. Inperio guzti-guztiak ez ziren txarrak.
Kontsumo-gizartea beharrezkoa da, Industri-Iraultzak helburua izan dezan. Milaka pertsona beharrezkoak dira arropa-tonak janzteko Zuek arroparen bat erosi duzue aurreko hilabetean; Ziurtatzen dut. Hori da kontsumo-gizartea. eta garapen ekonomikoa gehiago sustatzen du aldaketa teknologikoa bera baino. Japonia zen lehenengo ez-Mendabeldeko gizarteak aldaketa hartu zuena. Alternatiba, Mahatma Gandhi-k proposatu zuena zen, txirotasun iraunkorra mantentzea eta instituzionalizatzea. Gaur egungo indiar gutxik desideratzen dute Indiak hartutako bidea Mahatma Gandhi-ren bidea, hain zuzen ere.
Azkenik, lanerako etika. Max Weberrek pentsatu zuen ohiko protestanteen jarrera zela. Okerra zen. Edozein kulturak lanerako etika eskura dezake erakundeak badaude lanerako pizgarria sortzeko. Jakin badakigu hau zeren eta gaurko lanerako etika ez den aurrerago protestantea edo Mendebaldeko gertakaria. Izan ere, mendebaldarrek euren lanerako etica galdu dute. Gaur egun, batezbesteko korearrak urtero mila ordu gehiago lan egiten du batezbesteko alemaniarrarekin konparatuta -- mila ordu. Eta hau zati bat besterik ez da gertakari ikaragarri baten zatia, eta hau da Dibergentzia Handiaren amaiera.
Nork du lanerako etika orain? Begira ezazue matematika ezaguera 15 urtetako nerabeena. Nazioarteko ligaren goiko partean azkenengo PISA ikerketaren arabera, Txinaren Shanghai barrutia dago. Shanghairen eta Britain Handiaren eta Estatu Batuen hutsunea U.K.-rena eta U.S.-rena bezain handia da. eta Albania eta Tunisia. Demazuen haiek iPhone-a Kalifornian diseinatu zutela baina Txinan mihiztatuta eta hori dela eta Mendebaldea oraindik lehena da berrikuntza teknologiko esparruan. Oker zarete. Patenteen kopurua kontuan hartuta, ez dago zalantzarik, Ekialdea aurretik doa. Japonia denboraldi batean aurretik joan ez ezik, Hegoaldeko Korea ere hirugarren postura heldu da. eta Txina Alemania gainditzeko zorian dago. Zergatik? Erabilera hiltzaileak deskarga daitezkeelako. Kode zabala da. Edozein gizartek erakunde horiek har ditzake, eta egiten dutenean, haiek lortzen dute mendebaldarrek lortutakoa 1500. urtetik aurrera -- baina azkarrago.
Hau da Birkonbergentzia Handia, eta zuen bizitzen istorio handiena da. Zeren eta nola suertatu ikusten ari zareten. Gure belaunaldia mendebaldarren lehentasunaren amaieraren lekukoa da. Batezbesteko amerikarra 20 aldiz aberatsagoa zen batezbesteko txinatarrarekin konparatuta. Oraintxe bertan 5 aldiz soilik, eta laster 2,5 aldiz.
Orduan 3 galderarekin amaitu nahi dut gerorako mila milioientzat, 2016. urtearen inguruan, noiz Estatu Batuak bere lehentasuna galduko duen lehentasun ekonomikoa Txinaren alde. Lehenengoa da, posiblea da erabilera horiek suntsitzea, eta hori egiteko prozesuan gaude Mendebaldean? Bigarrena, deskargaren sekuentzia garrantzitsua da? Eta agian Afrikak sekuentzia okerra izan liteke? Histori ekonomiko modernoaren ondorio nabaria demokraziarako trantsizioa nahiko gogorra dela jabetza-pribatuen eskubide ziurrak ezarri baino lehen. Kontuz: hori ez liteke ibil. Eta hirugarrena, Txina arrakastatsua izan liteke erabilera hiltzaile hirugarrena jarri ezean? Hori da John Locke-k sistematizatu zuena askatasuna jabetza-pribatuen eskubideetan oinarritzen zela esan zuenean eta legearen babesean ere bai. Hori da oinarria mendebaldeko eredurako gobernu adierazgarriarena, hain zuzen ere. Orain, argazki honek Ai Weiewei artista txinatarraren estudioaren suntsipena aurkezten du Shanghai-n urte honetako hasieran. Berriro aske dago, atxilotu izan ondoren denboraldi batean. Baina ez dut uste berak estudioa berreraiki egin duenik.
Winston Churchill-ek behin zibilizazioa definitu zuen berak emandako hitzaldi batean zorigaiztoko 1938. urtean. Eta uste dut bete-betean asmatzen zuela: "(Zibilizazioak) esan nahi du gizarte bat zibilen iritzian oinarritzen dela. Berak esan nahi du bortizkeria, gudari eta buruzagi despotikoen arauak, gudaren eta kanpamentuen baldintzak, iskanbilak eta tirania, gauza guzti horiek bidea ematen diote parlamentuei non legeak egiten diren, eta menpekotasunik gabeko justizia auzitegietara zeinetan luzaroan lege horiek mantentzen diren. Hori da zibilizazioa -- eta bere lurzoruan hazten da etengabe askatasuna, erosotasuna eta kultura," TED saioetan partehartzaileei gehien interesatzen zaiena. "Zibilizazioa herri batean nagusia denean, berak askoz zabalago eta neketsuago den bizitza eskaintzen die giza-taldeei." Hori guztiz egia da.
Nik ez dut uste mendebaldeko zibilizazioaren beherakada saihestezina denik, historia modu horretan dabilenik uste ez dudalako ziklo-bizi eredu honetan, Thomas Cole-k modu ikaragarrian irudiztatu egin zituen "Inperioaren ibilera" margolanak. Historia ez da horrela. Mendebaldea ez zen horrela igo, eta ez dut uste hori izango denik Mendebaldeko beherakada. Mendebaldeak bat-batean kolapsa liteke, Zibilizazio konplexuek horrela egiten dute, gehienetan, horrela gertatzen delako, kaosaren ertzean. Hori hausnarketa sakonetariko bat da erakunde konplexuen ikerketa historikoaren ondorioz zibilizazioak bezala. Ez, geldi gintezke, nahiz eta zorren zama handia metatu, nahiz eta nabarmen den lanerako etika galdu dugula baita gure xarma historikoa ere. Baina gauza bat argi dago, Aizue, Dibergentzia Handia amaitu egin da.
Bruno Giussani, Niall Jakin nahi dut altxatzen ari den gure munduaren beste zati bati buruz, hots, Hego Amerika. Zein da zure iritzia?
Niall Ferguson: Ondo nik besterik ez dut hitz egiten Ekialdearen agerraldiari buruz; gainarekoen agerraldiari buruz hitz egiten dut, eta han Hego Amerika barnean sartuta dago. Nik behin nire kide bati Harvard-en galdetu nion, "Aizu, Hego Amerika Mendebaldearen zatia al da?" Bera Hego Amerikaren historiaren aditua zen, Erantzun zuen, "Ez dakit, horretaz hausnartu behar izango dut." Horrek zerbait garrantzitsua esaten dizu. Nik uste dut bereziki Brasil ikusten baduzu, baita Txile ere esparru askotan bidea buru zen bizitza ekonomikoaren erakundeak eraldatzeko, gero distiratsua daukatela, benetan. Beraz nire istorioa da Ameriketan gertatutako konbergentziari buruz baita Eurasian ere.
BG: Eta badago iritzia Ipar Amerika eta Europa ez dutela jaramonik egiten joera horietara. Haiek elkarren kezka daukate. Amerikarrek uste dute Europaren ereduak laster desegingo dela. Europarrek, ordea, uste dute amerikarrek laster eztanda egingo dutela. Eta badirudi horretaz kezkatzen garela soilik.
NF: Nik uste dut zerga-krisia Mundu Garatuan oraintxe bertan ikusten duguna -- Atlantikoaren bi aldeetan -- gauza bera dela funtsean modu desberdinak hartu arren kultura politiko desberdinetan oinarrituta. Eta krisi horrek badu bere ikuspegi estrukturala -- eta hein batean demografiarekin badu zerikusirik baita krisi masiboarekin ere, jakina zein palankaz jasotze gehiegiren atzetik zihoala sektor pribatuaren gehiegizko maileguak. Krisi hori arreta handiagoaren fokua izan dena, nirea barne. Nik uste dut epifenomenoa dela. Finantza-krisia, egia esanda, oso fenomeno historiko txikia da. zeinek azkartu egin duen aldaketa nabari hau. Horrek milurteko erdiko mendebaldarren igoera bukatuarazten du. Nik uste dut hori garrantzi handikoa dela.
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Lehenaldiko mendeetan zehar, Mendebaldeko kulturak oso onak izan dira haientzako oparotasuna sortzen. Niall Ferguson historialariak galdetzen du: Zergatik Mendebaldarrak eta ez gainontzekoak?. Berak dozena-erdi ideia nagusi, Mendebaldeko kulturan sortuak, iradokitzen ditu -- 6 erabilera hiltzaileak -- aberastasuna, orekatasuna eta berrikuntza sustatu dituztenak. Eta mende berri honetan, dio, erabilera horiek denon eskuetan daude.
History is a curious thing, and Niall Ferguson investigates not only what happened but why. (Hint: Politics and money explain a lot.) Full bio ยป
Translated into Basque by Alvaro Moya
Reviewed by Tania Filgueira
Comments? Please email the translators above.
18:51 Posted: Sep 2011
Views 602,413 | Comments 336
17:52 Posted: Apr 2008
Views 440,188 | Comments 85
20:23 Posted: Oct 2010
Views 607,779 | Comments 356
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.