Zuetako bakoitzak badu hautapen naturalak inoiz asmatu duen ezaugarri ahaltsuen, arriskutsuen eta subertsiboena. Audio teknologia neuronala den zerbait da, beste pertsona batzuen gogamenak birprogramatzeko. Zuen mintzamenaz ari naiz, jakina, horrek ahalbidetzen baitizue zuen gogameneko pentsamendu bat zuzenean beste norbaiten gogamenean landatzea, eta haiek ere beste hainbeste saiatuko dira egiten zurekin, zuetako inork kirurgiaz baliatu beharrik gabe. Ostera, hitz egiten duzuenean, telemetria moduko zerbait erabiltzen ari zarete zuen telebistaren urrutiko agintearekiko oso diferentea ez dena. Gertatzen dena da, argi infragorrizko pultsuez baliatzen dela tresna, eta zuen hizkuntza pultsuetan oinarritzen dela, baina soinuzko pultsu diskretuetan.
Eta zuen telebistaren barruko konfigurazioa aldatzeko urrutiko agintea erabiltzen duzuen bezalaxe, zuen gustura moldatzeko, beste norbaiten garunaren barruko konfigurazioa aldatzeko erabiltzen duzue zuen hizkuntza, zuen interesetara egokitzeko. Hizkuntzak geneak hizketan dira, nahi dituzten gauzak lortzen. Eta imajina ezazue haurtxo baten harridura-sentimendua lehenbiziko aldiz ohartzen denean, soinu bat egite hutsaz, lor dezakeela gauzak gelan zehar mugitzea magiaz bezala, eta agian baita bere ahoaren barruan ere.
Hizkuntzaren ahalmen subertsiboa antzeman izan da mendetan zehar zentsuran, irakur ez ditzakezuen liburuetan, erabil ez ditzakezuen esaldietan eta esan ez ditzakezuen hitzetan. Azken finean, Bibliako Babelgo Dorrearen istorioa alegia bat da eta ohartarazpen bat hizkuntzaren ahalmenaz. Istorio horren arabera, antzinako gizakiak iritsi ziren pentsatzera, beren hizkuntza elkarlanean jarduteko erabiliz, zeruraino iristeko aukera emango zien dorre bat eraiki zezaketela. Orduan Jainkoak, berari boterea kentzeko saio horrek haserreturik, dorrea eraitsi egin zuen, eta, gero inoiz ez zela berreraikiko bermatzeko, jendea sakabanatu egin zuen, hizkuntza diferenteak emanez -- nahastu egin zituen hizkuntza diferenteak emanez. Eta horrek ironia izugarri bat ekarri zuen: gure hizkuntzak elkarrekin komunikatzea eragozteko existitzen direla. Orain ere, badakigu badirela erabil ez ditzakegun hitzak, esan ez ditzakegun esaldiak, zeren eta hori egiten badugu, gogait eragin, kartzelatu eta baita hil ere gaitzaketela. Eta hori guztia gure ahotetatik irtendako aire-bafada bategatik.
Gure ezaugarri bakar bati buruzko istilu horrek guztiak adierazten digu badela hor azalpen bat merezi duen zerbait. Kontua hauxe da: nola eta zergatik garatu zen ezaugarri garrantzitsu hori, eta zergatik garatu zen gure espeziean soilik? Ezusteko txiki bat dator orain. Izan ere, galdera horri erantzuteko, txinpantzeek tresnak nola erabiltzen dituzten aztertzera jo behar dugu. Txinpantze horiek orain tresnak erabiltzen ari dira eta haiek adimena duten seinaletzat hartzen dugu hori. Baina haiek benetan adimena balute, zergatik erabiltzen dute makila bat, lurretik termitak ateratzeko, pala bat erabili ordez? Eta benetan adimenik badute zergatik hausten dituzte intxaurrak harri batez? Zergatik ez dira denda batera joaten eta beste norbaitek hautsi dituen intxaurren poltsakada bat erosten? Zergatik ez? Esan nahi dut, hori guk egiten dugula.
Txinpantzeek hori ez egiteko arrazoia da, psikologoek eta antropologoek ikaskuntza soziala deitzen dutena falta zaiela. Badirudi kopiatuz edo imitatuz edo besterik gabe begiratuz besteengandik ikasteko gaitasuna falta zaiela. Horren ondorioz, ezin dituzte hobetu besteen ideiak edo ikasi besteen hutsegiteetatik -- besteen jakinduriaz baliatu. Eta horrela beti gauza berbera egiten dute behin eta berriz. Joan gintezke milioi bat urte atzera eta itzuli eta txinpantze horiek gauza bera egiten ariko lirateke termitak ateratzeko makilaz eta harri berberekin intxaurrak hausten.
Baliteke horrek harropuzkeria hutsaren itxura izatea. Nola dakigu hori? Gure arbasoak, Homo erectusak, egin zuen gauza berbera delako. Zutik ibiltzen ziren tximino haiek Afrikako sabanan eboluzionatu zuten duela bi milioi urte inguru, eta zuen eskuetara ederki egokitzen diren aizkora bikain horiek egin zituzten. Baina fosilak behatzen baditugu, ikusten dugu aizkora berbera egin zutela behin eta berriz. milioi bat urtean. Fosilen segida jarrituz ikus dezakegu hori. Homo erectusa zenbat denbora bizi izan zen igartzen saiatzen bagara, zenbat belaunaldi iraun zuen, ikusiko dugu gurasoengandik umeetarako 40.000 belaunaldi inguru izan zirela, eta beste indibiduo batzuk begira egon zirenak, eta horietan guztietan aizkora ez zen aldatu. Eta ez dago argi gure ahaide genetiko oso hurbilekoak ziren Neanderthalek ikaskuntza sozialik bazuten ere. Aski segurua da haien tresnak konplikatuagoak zirela Homo erectusarenak baino, baina haiek ere, Neanderthalak Eurasian bizi izan ziren 300.000 urte inguruan, aldaketa txikia izan zutela ikusten da.
Ondo da, beraz horrek adierazten diguna da, esaera zaharrak dioenaren kontra, "tximinoak ikusi, tximinoak egin, " benetako ezustekoa da beste animalia guztiek ezin dutela hori egin -- askorik ez behintzat. Eta irudi honek ere iruzur itxura susmagarria du -- Barnum & Bailey zirkuko zerbaitena.
Baina, konparazio baterako, guk ikas dezakegu. Guk ikas dezakegu beste batzuei begiratuz eta haiek egiten dutena kopiatuz edo imitatuz. Eta gero hauta dezakegu, hainbat aukeraren artetik, onena. Balia gaitezke besteen ideiez. Eraiki dezakegu haien jakinduriaren gainean. Eta horren ondorioz gure ideiak metatu egiten dira eta gure teknologia aitzinatu egiten da. Eta egokitzapen kultural metakor horri, antropologoek esaten dioten bezala, ideien metaketa horri, zor zaio zuen eguneroko jardunean eta elkarlanean inguruan duzuen guztia. Esan nahi dut mundua proportzio guztiez haratago aldatu zela duela 1.000 edo 2.000 urte ere. Eta hori guztia gertatu da egokitzapen kultural metakorrari esker. Esertzeko erabiltzen dituzuen aulkiak, areto honetako argiak, nire mikrofonoa, aldean daramatzazuen iPadak eta iPodak, horiek guztiak egokitzapen kultural metakorraren ondorio dira.
Orain iruzkingile askorentzat, egokitzapen kultural metakorra, edo ikaskuntza soziala, egina da; akabo. Gure espezieak gauzak egin ditzake, beraz, beste inolako espeziek ez bezalako aitzinapena izan dugu. "Bizitzako gauzak" ere egin ditzakegu -- esan dudan bezala, inguruan ditugun gauza guztiak. Baina gertatzen da duela 200.000 urte inguruko uneren batean gure espeziea sortu zenean eta ikaskuntza soziala bereganatu zuenean, hasi zela benetan gure istorioa eta ez gure istorioaren amaiera Zeren eta guk ikaskuntza soziala geureganatu izanak dilema sozial eta ebolutibo bat sortuko zuen, eta hura soluzionatzeak, bidezkoa da esatea, zertuko zuen, gure psikologiaren etorkizuneko bilakaera ez ezik, baita mundu osoaren etorkizuneko bilakaera ere. Eta horretarako garrantzitsuagoa dena, horrek esaten digu zergatik dugun hizkuntza.
Eta dilema agertzeko arrazoia ikaskuntza soziala ikusizko lapurreta izatea da. Nik ikas badezaket zuri begira, ostu ditzaket zure ideiarik onenak, eta balia naiteke zure ahaleginez, zuk haiek garatzeko jarri zenituen denbora eta energia jarri beharrik gabe. Nik ikus badezaket zer beita erabiltzen duzun arrainak harrapatzeko, edo ikus badezaket nola lantzen duzun zure aizkora hobetzeko, edota jarraitzen badizut ezkutuan zure perretxiko-lekura, ni balia naiteke zure ezagutzaz eta jakinduriaz eta trebetasunez, eta agian zuk baino lehen harrapa dezaket arrain hura. Ikaskuntza soziala benetan ikusizko lapurreta da. Eta bereganatu duen edozein espezietan, hobe duzu zure ideia hoberenak ezkutatzea, inork ez diezazun ostu.
Eta horrela duela 200.000 urte inguruko uneren batean, gure espezieak krisi horri aurre egin behar izan zion. Eta benetan bi aukera baizik ez ditugu ikusizko lapurretak ekar ditzakeen gatazkei aurre egiteko. Aukera horietako bat famili talde txikitan banantzea izan zitekeen. Zeren eta orduan gure ideien eta ezagutzen onurak gure ahaideengana soilik joango lirateke. Aukera hori hautatu izan bagenu, duela 200.000 urte inguru uneren batean, seguru asko lehenbiziko Neanderthala Europan duela 40.000 urte sartu zenean bezala biziko ginateke. Eta hori gertatuko zen talde txikietan ideia gutxiago daudelako, berrikuntza gutxiago daudelako. Eta talde txikietan ohikoagoak dira istripuak eta zorigaiztoa, Beraz, bide hori jarraitu izan bagenu, gure bilakabideak oihanera eramango gintuen -- eta ondo laburra izango zen.
Hauta genezakeen beste aukera ideiak partekatzea eta beste batzuekin lankidetzan jardutea ahalbidetuko zigun komunikazio-sistema garatzea zen. Aukera hori hautatzeak esan nahiko zuen edozein gizabanakok irispidean izango zuela ezagutza eta jakinduria metatuzko funts askoz handiago hori, inoiz familia bakartu baten barruan edo pertsona bakar batengan sortuko zena baino. Ondo, bigarren aukera hautatu genuen, eta hizkuntza da emaitza.
Hizkuntza ikusizko lapurretaren krisia konpontzeko garatu zen. Hizkuntza teknologia sozialeko zerbait da, lankidetzaren onurak hobetzeko -- hitzarmenetara iristeko, kontratuak egiteko eta gure jarduerak koordinatzeko. Eta ikus dezakezue garatze-bidean zihoan gizarte bat hizkuntza bereganatzen hasten zena, hizkuntzarik izan gabe, hegorik gabeko txori baten antzekoa izango zela. Hegoek txoriei aire-esfera bat ustiatzeko aukera ematen dieten bezala, hizkuntzak lankidetzaren esfera ustiatzeko aukera ireki zien gizakiei. Eta baieztapen hori segurutzat hartzen dugu, gu hizkuntzarekin hain gustura aurkitzen den espezie bat garelako.
Baina ohartu behar duzue truke-ekintzarik sinpleenari ekiteak ere hizkuntzaren premia duela. Eta zergatik den hori ikusteko, azter ditzagun bi agertoki gure eboluzioaren hasierakoak. Demagun benetan onak zaretela gezi-muturrak egiten, baina baldarrak zaretela hegan joanarazteko zurezko makila lumadunak egiten. Beste bi pertsona ezagun oso onak dira zurezko makilak egiten, baina traketsak gezi-muturrak egiten. Egingo duzuena da -- pentsa pertsona horietako batek ez duela oraindik hizkuntza bereganatu. Eta demagun bestea ona dela hizkutza-trebetasunetan.
Egun batean egingo duzuena izango da, hartuko duzuela gezi-mutur mordo bat eta joango zaretela ondo hitz egin ez dezakeenarengana, eta gezi-muturrak haren aurrean jarriko dituzuela, gezi bukatuekin trukatu nahi dituzuela zuen gezi-muturrak hari adierazteko asmoz. Baina hark begiratzen dio gezi-muturren pilari eta uste du opari bat direla, hartzen ditu, irribarre egiten du eta badoa. Orduan zuek haren atzetik joaten zarete imintzioka. Istilua sortzen da eta zeuon gezi-muturretako batez zauritzen zaituzte. Ondo da, orain joka dezagun berriro antzespena, eta zuek hiztunarengana hurbilduko zarete. Jartzen dizkiozue gezi-muturrak aurrean eta esaten diozue: "Gezi-mutur hauek trukatu nahi ditugu bukaturiko geziekin. Erdibana egingo dugu" Besteak dio, "Ados. Ondo iruditzen zait. Horixe egingo dugu." Listo.
Behin hizkuntza izanez gero, junta ditzakegu gure ideiak eta lankidetzan jardun hura izan aurretik lor ez genezakeen oparotasuna lortzeko. Eta horregatik aitzinatu da gure espeziea mundu osoan gainerako animaliak zoologikoetan erreja tartean, makalduta dauden bitartean. Horregatik eraikitzen ditugu espazio-ontziak eta katedralak, eta gainerakoak, aldiz, ari dira makilez jo eta jo egurra, termitak ateratzeko. Ederki, hizkuntzaren eta hark ikusizko lapurretaren krisia konpontzeko duen balioaren ikuspegi hori zuzena baldin bada, hura bereganatzen duen espezie orok sormen- eta oparotasun-eztanda bat izango du. Eta horixe da erregistro arkeologikoek erakusten dutena.
Gure arbasoei begiratzen badiezue, Nenderthalei eta Homo erectusei, gure hurbileneko arbasoei, ikusiko duzue haiek munduko eskualde txiki mugatuetan bizi zirela. Baina gure espeziea sortu zenean duela 200.000 urte inguru, handik pixka batera agudo irten ginen Afrikatik eta zabaldu ginen mundu osoan, ia Lurreko habitat guztiak okupatuz. Orain beste espezie batzuk beren geneek egokitzen diren leku mugatuetan bizi diren bezala, ikaskuntza soziala eta hizkuntza baliatuz, guk eralda dezakegu ingurumena gure beharretara egokitzeko. Eta horrela beste animaliek ez bezalako oparotasuna lortu dugu. Hizkuntza benetan inoiz eboluzionatu duen ezaugarririk ahaltsuena da. Hura da dugun ezaugarririk baliagarriena lur berriak eta baliabideak pertsona gehiago eta inoiz hautespen naturalak asmatu ez dituen haien geneak bihurtzeko.
Hizkuntza benetan gure geneen ahotsa da. Hizkuntza garatuz, ordea, zerbait berezia eta are bitxia egin genuen. Munduan zehar barreiatu ahala, milaka hizkuntza diferente garatu genituen. gaur egun, zazpi edo zortzi mila hizkuntza diferente inguru hitz egiten dira munduan. Orain esan dezakezue, ondo da, hori naturala da. Urrundu ahala, gure hizkuntzek ere urruntzera joko dute. Baina benetako puzzlea eta ironia da munduko hizkuntza diferenteen dentsitaterik handiena jendea trinkoen bilduta dagoen lekuetakoa dela.
Papua Ginea Berriko uhartera joaten bagara, 800 edo 1000 hizkuntza diferente aurkituko ditugu, uharte horretan soilik hitz egiten dituztenak. Uharte horretako zenbait lekutan bizpahiru miliatik behin beste hizkuntza bat aurkituko duzu. Harrigarria badirudi ere, behin topo egin nuen Papuako gizon batekin eta galdetu nion hori egia ote zen. Eta erantzun zidan, "O ez. Hori baino hurbilago daude oraindik elkarrengandik." Eta egia da; uharte horretako zenbait lekutan beste hizkuntza bat aurkituko duzu mila baten barruan. Eta hori egia da halaber ozeanoko zenbait uharte galdutan ere.
Eta, beraz, badirudi gure hizkuntza erabiltzen dugula ez lankidetzan jarduteko, hain zuzen, baizik eta eraztunak marrazteko gure lankidetza-taldeen inguruan eta identitateak ezartzeko, eta agian gure ezagutza eta jakinduria eta trebetasunak babesteko kanpokoen espioitzaren kontra. Eta hori badakigu honako arrazoi honengatik: hizkuntza-talde diferenteak aztertzen ditugunean eta haien kulturekin batera hartzen ditugunean, ikusten dugulako hizkuntza diferenteak izateak taldeen arteko ideia-trukeak moteldu egiten dituela. Teknologien trukeak moteltzen dituzte. Eta geneen trukeak ere moteltzen dituzte. Orain ezin dut zuengatik hitz egin baina badirudi ez dugula sexu-harremanik izaten gurekin hitz egin ezin dutenekin. (Barreak) Orain, gezurtatu egin behar dugu, halere, entzuna dugun baieztapen bat: guk agian izango genituela Neanderthalekin eta Denisovatarrekin nahaste genetiko nardagarri samarrak.
Ondo da, guk dugun bakartzeko, geure baitan biltzeko, joera horrek, itxuraz naturala den joera horrek, aurrez aurre egiten du talka gure mundu modernoarekin. Irudi berezi hori ez da munduaren mapa bat. Facebookeko adiskide-esteken mapa bat da. Eta adiskide-esteka horiek latitudearen eta longitudearen arabera kokatzen dituzunean, munduaren mapa marrazten duzu literalki. Gure mundu modernoa bere buruarekin eta gainerakoekin komunikatzen ari da, inoiz iraganean egin duen baino gehiago. Eta komunikazio horrek, munduan zeharreko konektibitate horrek, globalizazio horrek orain zama bat sorrarazten du. Hizkuntza diferente horiek hesi bat ezartzen baitute, arestian ikusi dugun bezala, ondasunak eta ideiak eta teknologiak eta jakinduria trukatzeko. Eta hesi bat ezartzen diote lankidetzari.
Eta hori ez dugu inon ikusten argiago Europar Batasunean baino, non 27 estatu kideetan 23 hizkuntza ofizial hitz egiten baitira. Europar Batasuna orain mila milioi euro gastatzen ari da urtero 23 hizkuntza horien artean itzulpenak egiten. Hori gutxi gorabehera 1.450 milioi dolar estatubatuar da, itzulpen-kostuetan bakarrik. Pentsa ezazue zeinen zentzugabea den egoera hori. 27 estatu kide horietako 27 gizabanako mahai baten inguruan jartzen badira, beren 23 hizkuntzetan hitz egiten, matematika sinple batzuek esango dizuete 253 itzultzailez osaturiko armada bat behar duzuela, sor daitezkeen bikote guztiei aurre egiteko. Europar Batasunak 2.500 itzultzaileko talde iraunkor bat du. Eta 2007an bakarrik -- eta ziur nago zifra berriagoak izango direla -- ingelesera bakarrik 1,3 milioi orrialde itzuli zituzten.
Eta hizkuntza baldin bada benetan ikusizko lapurretaren krisiaren soluzioa, hizkuntza benetan baldin bada gure lankidetzaren bideratzailea, ideien fluxu eta truke librea sustatzeko, gure espezieak garatu zuen teknologia, gure mundu modernoan, galdera baten aurrean aurkitzen gara. Eta galdera hori da ea mundu moderno, globalizatu honetan merezi duen hizkuntza diferente horiek guztiak izatea.
Bestela esateko, naturak ez du beste egoera bat ezagutzen funtzio baliokideak dituzten tasunak aldi berean mantentzen dituenik. Horietako batek beti bestea desagerrarazten du. Eta ikusten dugu hor estandarizazioranzko nahitanahiezko martxa dela. Gauzak neurtzeko modu asko eta asko daude -- haien pisua eta luzera neurtzeko -- baina sistema metrikoa irabazten ari da. Era asko eta asko daude denbora neurtzeko, baina benetan bitxia den sistema hirurogeitar bat, orduak, minutuak eta segundoak dituena ia unibertsala da munduan zehar. Era asko eta asko daude CDak edo DVDak grabatzeko, baina horiek guztiak ere estandarizatzen ari dira. Eta, seguru asko, beste hainbat ere bururatzen zaizkizue zeuon eguneroko bizitzakoak.
Eta horrela gure mundu modernoa gaur dilema baten aurrean aurkitzen da. Eta hori txinatarrak aurrean duen dilema da, noren hizkuntza da munduan jende gehiagok hitz egiten duena beste edozein hizkuntza baino, eta bere arbelean txinerazko esaldiak itzultzen ari da ingelesera. Eta hori egiteak dakarrena da, lankidetza eta trukea sustatu nahi dugun mundu batean, inoiz baino gehiago gure oparotasun-mailak mantentzeko eta hobetzeko, lankidetzaren mendeko izan daitekeen mundu batean, haren ekintzek iradokitzen digutela ezinbestekoa izan daitekeela gure etorkizuna hizkuntza bakarreko mundu batean izango dugun ideiari aurre egin beharra
Matt Ridley: Mark, galdera bat. Svante-k aurkitu zuen FOXP2 genea, dirudienez hizkuntzarekin erlazionaturik dagoena, Neanderthalek eta guk forma berean partekatu genuela. Ba al dakigu zergatik gainditu genituen Neanderthalak haiek ere hizkuntza baldin bazuten?
Mark pagel: oso galdera ona da hori. Zuetako askok jakingo duzue badela FOXP2 deritzon gene hori eta nola edo hala hizkuntzarekin erlazionaturik dagoen kontrol motor finean parte hartzen duela. Honako arrazoi honegatik ez dut uste Neanderthalek hizkuntza zutenik -- analogia sinple bat dago hor: Ferrariak motorrak dituzten autoak dira. Nire autoak motorra du, baina ez da Ferrari bat. Horri eman dakiokeen erantzun sinplea da geneek soilik, haiek bakarrik, ez dituztela erabat zertzen hizkuntza bezalako oso gauza konplikatuak. FOXP2-az eta Neanderthalez dakiguna da, beren ahoen kontrol motor fina izango zutela agian -- nork daki. baina horrek ez digunahitanahiez adierazten hzikuntza zutela.
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Mark Pagel biologoak jakin-mina eragiten duen teoria bat azaltzen du, gizakiok gure hizkuntza-sistema konplexua zergatik garatu genuen gaitzat harturik. Iradokitzen du hizkuntza "teknologia sozialeko" zerbait dela, antzinako giza tribuei beste tresna ahaltsu bat eskuratzea ahalbidetu ziona: lankidetza
Using biological evolution as a template, Mark Pagel wonders how languages evolve. Full bio ยป
Translated into Basque by Andoni Sagarna
Reviewed by olatz mercader
Comments? Please email the translators above.
17:27 Posted: Sep 2007
Views 762,840 | Comments 101
02:15 Posted: Jun 2008
Views 323,227 | Comments 67
19:52 Posted: Mar 2011
Views 1,825,289 | Comments 327
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.