Interneta, web-a guk ezagutzen dugun bezela, web mota -- hizketan ari garen gauzak -- 5,000 egun baino gutxiago ditu. Beraz guk ikusi ditugun gertaera guztiak, hasteko, adibidez, satelite bidez lurraren irudiak, ordura arte gerta zitekeenik imaginatzen ez genuena -- gauza guzi hauek gure bizitzetan, gure aurrean ditugun gauzen oparotasun hau, gure portatilaren edo ordenagailuaren aurrean eserita. Era honetako gauzen ugalmena datorrena eta amaierarik ez duena, harrigarria izanik ere ez gaitu harritzen Benetan harrigarria da guzi hau hemen izatea (Parreak) 5,000 egunetan, hau guzia etorri zaigu Eta badakit duela 10 urte, esan izango banizue guzti hau zetorrela, hori ezinezkoa zela esango zenidatela. Soilik ez dagoelako eredu ekonomikorik hau posible egingo duenik. Eta esango banizueke dohainik izango zela, esango zenuten, zera -- zu ametsetan ari zara. Zu Californiar utopiko bat zara. Gehiegizko optimista bat. Eta hala ere hemen da.
Dakigun beste gauza zera da, orain dela hamar urte, Wired bera ere hortaz hizketan ari zela ikusi nuenean, uste genuen telebista baino hobea izango zela. Hura zen eredua; hura zen denek ziotenaren arabera zetorkiguna. Eta gertatu dena ez da uste genuena. Lehenik eta behin, ezinezkoa zenez, ez da izan uste zen bezela. Eta beraz nire ustez ikasten ari garen gauzetako bat -- hortaz pentsatzen baduzue, Wikipedia bezela, soilik ezinezkoa zen gauza bat da. Teorian ezinezkoa, baina praktikoki posiblea. Eta ezinezkoak diren gauza guzi hauek hartzen badira, garai hontaz ikasten ari garen gauzetako bat, nere iritziz, azken hamarkadan, zera da, ezinezkoan sinisten ikasi behar dugula. ez bait gaude horretarako prestatuta.
Orduan kuriositatea dut datozen 5,000 egunetan gerta dakigukenaz. Baina horrela gertatu bazen azken 5,000 egunetan, zer gertatuko zaigu datozen 5,000 egunetan ? Beraz, ba dut nik hontaz historiotxo bat, eta planteatzen duena zera da, pentsa dezagun egiten ari garenaz azken 5,000 egunetan gertatu denaz. Ordenagailu guzti horiek, gailu txiki horiek, mugikor guzi horiek, portatil horiek, zerbitzari guziak -- azken batean konexio guzti horiekin makina bakar bat lortzen ari gara. Eta makina bakar bat izanik, gure gailu txikiak makina horren baitan lehiatilak besterik ez dira, baino oinarrian eraikitzen ari garena makina bat da, makina globala.
Eta beraz hortaz pentsatzen hasi nintzen. Eta konturatu nintzen makina honek orain harte eraiki dugun makinarik fidagarriena dirudiela. Ez du matxurarik , gelditu gabe funtzionatzen du. Eta ez dago guk eraikitako beste makinarik hainbeste orduz dabilenik, hainbeste egunez ari denik. 5,000 egun etenik gabe -- sinestu ezina. Eta noski, Internetak 5,000 egun baino gehiago baditu ere -- web-ak 5,000 egun besterik ez ditu Eta horri buruz neurketak egiten saitu nintzen. Zein da makina honen tamaina ? Eta hasi nintzen kalkulatzen zenbat billoi klik egiten diren munduan zear ordenagailu guzietan. Eta erantzuna da 100 billoi klik egiten direla egunero. Eta 55 trilloi esteka daudela munduko web orri guzien artean
Eta orduan beste dimentsio mota batzuetaz pentsatzen hasi nintzen, eta zerrenda azkar bat egin nuen -- eta Chris Jordan ote zen, argazkilaria, zentzua galtzerainoko tamaina duten zenbakietaz hitzegiten zuena ? Ongi, hona horrelako zerrenda bat. Zailak dira esaten, baina billoi bat PC chip daude Interneten, Interneten dauden ordenagailu guziak kontatzen baditugu. Bi milloi email bidaltzen dira segunduko. Zenbaki oso handia beraz. Makina erraldoia da, eta mundu osoko elektrizitatearen ehuneko 5a behar du. Hauek dira ba espezifikazioak, espezifikazio orri bat betetzen ari bazina bezela: 170 quadrilloi transistore, 55 trilloi link, bi megahertzeko habiaduran dijoazen emailak, 31 kilohertz textu motako mezuak, 246 hexabyte datu gordeta. Disko handia alegia. Asko gorde daiteke, memoria -- bederatzi hexabyte RAM. Eta honen gainean dabilen trafikoa zazpi terabyte segunduko habiaduran doa. Brewsterren esanetan Congresuko liburutegiak hogei terabyte omen ditu. Beraz segunduro, Kongresuko Liburutegiaren erdia pasatzen da makina honetatik. Makina galanta..
Orduan beste zerbait egin nuen. Ohartu nintzen 100 billoi klik egunean, 55 trilloi link, antzerako zerbait direla gure garunean ditugun sinapsiekin alderatuta Kuatrilloi bat transistore dira gure garunean ditugun neurona kopurua. Orduan hasierako hurbilketa batean, honako hau dugu -- hogei petahertz sinapsi tiro. Noski memoria ikaragarria dela. Baino hurbilketa batean, makina honen tamaina -- eta bera konplexutasuna, gure garunaren parekoak dira Horrela funtzionatzen du gure burmuinak -- nolabait web-aren antzera. Ordea, gure garuna ez da bikoizten bi urtero. Beraz esaten badugu guk egin dugun makina hau giza garunaren baten antzekoa dela, eta zein abiaduran hazten ari den begiratzen badugu, 30 urte barru, sei billoi giza garunen parekoa izango da. Horrela 2040 urterako, makina honen prozamendu gaitasuna gizadi guztiaren prozamendu ahalmen totala gaindituko luke,
datuei eta antzekoei dagokionean . Eta hau da, nere ustez, Ray Kurzweil-ek eta besteek iruditan ziotena gainditzera gindoazela Beraz horri buruz zer ? Ba, hona pare bat gauza. Nik hiru motatako gauza orokorrak ditut Esan nahi dudana da; hiru ondorio hontaz. Lehenengoa, funtsean makina hau egiten ari dena, gorputza hartzea dela -- gorputz bat ematen ari gatzaio. Hori da guk egingo duguna datozen 5,000 egunetan -- makina honi gorputz bat ematera goaz. Eta bigarrengo gauza, bere arkitektura-ren egitura berrantolatzera goaz. Eta hirugarrena, zeharo bere ko-dependienteak bihurtzera goaz.
Goazen hiru gauza hauetaz hitzegitera. Hasteko, gauza guzti hauek gure eskuetan ditugu. Gure ustea da gailu guzti horiek bananduta daudela, baina gauza da, munduko pantaila bakoitza makina horri begira ari dela. Hauek funtsean makina horretako portalak dira. Bigarren gauza da -- batzuek honi "lainoa" deitzen diote, eta honekin nolabait lainoa ikutzen ari gara. Eta nolabait, behar dugun gauza bakarra laino-liburu ('clodbook') bat da. Eta laino-liburuak ez du ezer gordetzen. Kablerik ez du eta beti dago konektatua. Hortaz gauza asko dago. Oso sinplea da, eta oinarrian egiten ari garena makina bera ikutzea da, lainoa ikutzen ari gara eta horrela konputatuko da. Horrela makina konputatzen ari da.
Nolabait esateko, garai bateko konputazio zentralizatuaren ideiaren antzera. Gauza guztiak, kamera guztiak, mikrofonoak, kotxeetako sentsoreak eta gauza guztiak makinara konektatuta daude. Eta gauza guztiak web-ean zehar joango dira. Eta dagoeneko hori ikusten ari gara, adibidez, telefonoetan. Oraingoz telefonoak ez doaz webetik zehar, baina horretan hasiak dira, eta hala izango da. Eta adibidez pentsatu, esate baterako, Google Labs-ek duena esperimentu gisa Google docs-arekin, Google spreadsheets, blah, blah, blah -- gauza guzti hauek web-ean oinarrituak izango dira. Makinatik zehar dabiltza. Eta nik diodana da bit bakoitza web-ak bereganatuko duela. Oraintxe bertan ez da -- lanean egiten dituzuen kalkulu orriak, Word dokumentuak, ez daude web-ean, baina izango dira. Makinaren baitan izango dira. Eta web lenguaia hitz egingo dute. Makinari hitz egingo diote. Web-a zentzu batean, zulo beltz moduko bat litzateke, gauza guztiak xurgatzen dituena. Eta beraz dena izango da web-aren baitan. Elementu bakoitzak, sortzen dugun gailu bakoitzak, bere barnean webarekin konexio modu bat izango du, eta makina honen barruan izango da, horrela gure ingurunea -- nonahi dela - konputazio zentzuan -- gure ingurunea web-a bihurtzen da. Dena konektatua dago.
Orain, RFID-ekin eta horrelakoekin -- edozer teknologia izanik ere, ez zaio benetan axola, zeren gauza guztiak izango dute txertatua bere baitan makinarekiko nolabaiteko konexioa, eta horrela lortzen da, funtsean, "gauzen interneta". Horrela, pentsatu oinetakoak zoladun txipak bezela, eta kotxeak gurpildun txipak bezela. Zeren oinarrian autoen fabrikazioaren kosterik handiena ezartzen zaien inteligentzia eta elektronikan datza, eta ez materialean. Jende asko ari da ekonomia berriaz pentsatzen gorputzik izango ez duen zerbait bezela birtual alternatiboa, eta ondorioz atomoen ekonomia zaharkitua izango genuke. Baina gauza da ekonomia berria bi hauen ezkontza dela, non informazioa txertatzen dugun, gauzen izaera digitala mundu materialean. Hori da gure aurrean dugun norabidea. Hara goaz -- bateratze horretara, atomiko eta digitalaren uztarketara.
Eta honen ondorioetako bat, nik uste dut, momentu honetan dugun media espektroa da -- TV, film, bideo -- azkenean dena euskarri bakarrean bilakatzen da. Eta nahiz eta ezberdintasun ugari izan zentzu batean, gero eta gehiago konpartituko dute elkarren artean. Horrela media-ri dagozkion legeak: kopiatzeak ez duela baliorik. Balioa kopiatu ezin diren gauzetan datza. Momentukoa, autentikotasuna, pertsonalizazioa -- mediak likido izan nahi du; gauzak doainik izatearen arrazoia hauek manipulatu ahal izatea da, ez doan izatearen zentzuan, baizik eta askatasunaren zentzuan. Eta sarearen efektuak agintzen du -- esanaz gehiago baduzu, gehiago jasoko duzu. Lehenengo fax makina erosi zuen pertsona zoro bat zen, zeren ez bait zegoen faxa bidaltzeko inor. Hala ere ebangelari gisa bilakatu zen, besteak bilduz fax makinak eskuratzera ze horrek egiten bait zuen erosketa baliogarriagoa. Horiek dira guk ikusiko ditugunaren efektuak. Adi egon behar da.
Horrela lege hauek media guztietan nolabait zabaltzen doaz. Eta gorputz hartze honen beste gauza badela nolabait nik deitzen diodan McLuhan-en rebertsoa McLuhan-ek zion, "Makinak giza zentzumenen luzapenak dira." Eta nik diodana, "Gizakiak izango dira makinaren zentzuen luzapenak," zentzu konkretu batean. Beraz trilloi bat begi dauzkagu, eta belarri, eta ukimen, gure kamera eta argazki digitalen bitartez.. Eta ikusten dugu Flickr bezelakoetan, edo Photosynth, Microsoft-en programa hau leku turistiko baten ikuspegi batu bat lortzeko turistek ateratako dizkioten milaka argazkietatik. Zentzu batean, makina bera kamara bakoitzaren pixeletatik zehar begira ari da.
Orain, esan nahiko nukeen bigarren gauza berregituratze ideiarena litzateke -- alegia, weba egiten ari dena berregituratzea da. Eta ohartu behar zaituztet, hitzegitera goazen hori da -- Nire ikuspegia emango dizuet entzuten ari zareten hitz batetaz, "web semantikoa" alegia
Beraz lehenik eta behin, ikusi dugun internetaren lehenengo urratsa ordenagailuak estekaz lotzen zituenarena zen. Eta horri deitu genion sarea -- sareen Interneta. Eta ikusi genuen munduko ordenagailu guztiak izanez gero -- eta gogoratzen baduzue, pantaila berde moduko bat zen kursoreekin, eta ez zegoen zeregin handirik, eta bertara konektatu nahi izanez gero, ordenagailu batetik bestera konektatu behar zenuen. Eta egin behar zena, bertan parte hartu nahi izanez gero, informazio paketeak trukatzea zen. Horrela transmititzen ariko zinateke. Kontrolik ez zenuten. Ez zen telefono sistema bat bezela non zuk linearen kontrola duzun -- paketeak trukatu behar zenituen.
Orain gauden bigarren urratsean, ideia, orriak elkar lotzea da. Lehen, hegazkin enpresa baten web gunera joateko, nire ordenagailutik, FTP gune batera joaten nintzen, ondoren, beste hegazkin enpresa bateko ordenagailura joateko. Orain orriak dauzkagu -- unitatea orrietan neurtzen da, eta orri bat beste bati lotzen zaio. Eta hegaldi bat erosi nahiko banu, Hegazkin enpresaren orrira joango nintzateke, bere web gunera, eta orri horretara joaten naiz. Eta partekatzen ari garena linkak dira, orduan esku zabalak izan behar dugu linkak trukatzean. Ez zenuke oztopatu beharko -- norbaitek zu linkatu nahi bazindu, ez zenituzke oztopatu behar; ideia honetan parte hartu beharko zenuke zure orriak irekiaz edonork linkatu ahal izateko. Hori zen bada egiten ari ginena.
Orain hirugarren etapa baten sartzera goaz, eta horretaz ari natzaizue, alegia, oraingoan datuak linkatzen ditugu Nahiz eta ez jakin gauza honek ze izen duen, Nik "makina bakarra" deitzen diot. Baina datuak linkatzen ditugu. Horrela makinaz makina goaz, orritik orrira, eta orain datutik datura. Ezberdintasuna da, orri batetik bestera linkatu beharrean, oraingoan orri bateko ideia batetik beste ideia batetara goazela, eta ez beste orri batetara. Orduan edozein ideia -- edo edozein item, edo edozein izen -- web osoan oinarritua dago. Elementu, ideia edo hitzen mailan ebazten da Bestalde, fisikoki ez ezik, ideia honetara bueltatuz ez da bakarrik birtuala, gauzak irtetzen ari dira. Orduan, informazio gehiago izango da pertsona konkretu bati buruz, pertsona orok izango du ID bakar bat. Denek, gauza bakoitzak, izango du zerbait oso bereizgarria, eta lotuko duena ideia edo gauza horren irudikapenera. Horrela orain berri honetan, hara lotzen naizenean, nere hegaldi berezira lotuko naiz, nire eserlekura. Horrela -- honen adibide bat emateko -- Ni Pacifica-n bizi naiz -- oraintxe Pacifica webean nonbaiten dagoen izen moduko bat da. Web-ak ez daki hura gaur egun hiri bat dela, eta ni bizi naizen hiri berezi bat dela, baina hortaz hitzegiten ariko gara. Badoa zuzenean lotzera -- web-a bere burua irakurtzeko gai izango da eta jakiteko gaur egun leku bat dela, eta horrek inoiz ikusiko balu "Pacifica," jakingo luke baduela leku bat, latitude, longitude, eta populazio kopuru bat.
Hemen daude beraz termino tekniko batzuk, denak hiru letra dutenak, ikusiko dituzue askoz gehiago. Gauza guzti hauek datuen loturei buruzko ideia azaleratzen dute. Emango dizuet adibide bat. Billoi bat gune sozial daude webean. Bertara sartzen garen bakoitzean, esan behar zaio nor zaren, eta nortzuk diren zure lagunak. Zergatik egon behar zara hori egiten? Behin egitea nahikoa litzateke, eta jakin beharko luke zeintzuk diren zure lagunak. Hori da nahi duzuna, zure lagunak identifikatuak izatea, eta datu hauek zurekin doaz Datu guzti hauek transmititu behar lirateke, eta behin egitea nahikoa litzateke eta hori horrela izan behar du. Eta sare guzti hau eduki beharko genuke datu ezberdin guzti horien arteko erlazioei buruz Horra goaz -- gisa honetako jakintza Web semantikoa bat, Web 3.0, grafika global erraldoi bat -- non saiatzen ari gara gauza honi izen bat ezartzen. Baina egiten ari dena datuak zabaltzea da. Irekita egon behar dugu datuak konpartitzera, eta hau pausu askoz handiagoa da zure web orria zabaltzea baino, edo zure ordenagailua. Eta honen inguruan izango diren gauza guzti hauek ez dira orriak bakarrik, gauzak baizik. Deskribatu dugun guztia, gailu edo leku bakoitza, errepresentazio konkretu bat izango da, zuzenean estekatu daiteken ezaugarri berezia bat izango du Horrela lortzen dugu gauzen datu basea. Eta bada laugarren gauza bat lortu ez duguna, eta datozen 10 urtetan edo 5,000 egunetan ikusiko ez duguna, baina uste dut hortara goazela. Eta gauzen Interneta bezela -- non zuzenean lotzen natzaio egazkineko nire jarlekuko gauzetara -- gauza fisiko horiek web-aren parte bilakatzen dira. Eta horrela gauza honen erdian aurkitzen gara objetu guziekin lotutzen gaituen konexio baten bitartez
Orduan azkenik esan nahi dudana ideia da elkar-dependienteak izango garela. Bera beti izango da hor, eta gertuago izan, eta hobeto. Google-i uzten bazaio, zure bilaketen historiala esango dizu. Eta horri bergira aurkitu dut neronek goizeko 11-etan billatzen dudala gehien. Horrela ni irekia nago, eta horretan transparentea naiz. Eta mundu berri honetan personalizazioak, transparentzia eskatzen du. Hori da prezioa. Erabateko personalizazioa nahi bada, erabat transparentea behar duzu izan. Google. Ez dut nire telefono zenbakia gogoratzen. Google-i galdetzen diot. Iritxi naiz puntu bateraino, hontaz hain dependienteak bihurtu garenez ez naizela gauzak gogoratzen saiatu ere egiten -- Google-en sartuko dut. Errazagoa bait da. Eta garen bezalakoak garelako diogu, '" Beldurgarria !!." Baina pentsatzen badugu beste teknologiengan dugun dependentzian, alfabetoa eta idazketarekiko -- zeharo dependienteak gara, eta hori kultura bihurtu da. Ezin dugu imaginatu geure burua alfabeto eta idazkerarik gabe. Era berean, ez dugu gure burua imaginatuko makina hau hor ez delarik. Eta honekin gertatzen ari dena da nolabait kontzientzia gabeko Inteligentzia Artifiziala da --hontan jakituna den Larry Page-k esaten zidanez, hori lortu nahian ari direla beraiek, eta hortaz ari direla. Baina 6 milloi gizaki googleatzen ari diranean, nork nor bilatzen ? Bi norabidetan. Horrela gu gara weba eta hori da gauza. Makina bera izatera goaz. Horrela datozen 5,000 egunetan -- ez da izango weba edo hobea. Telebista edo hobea izan ez zen bezela. Datozen 5,000 egun -- ez da izango web-a, edo hobea; zerbait desberdina izango da. Nere ustez politagoa. Inteligentzia izango du, naiz eta konzientziarik ez izan. Bainan egiten ari garena aurrikusiko du, zentzu onean. Bigarrenez, askoz ere pertsonalizatuagoa izango da. Ezagutuko gaitu, eta hori ona da. Berriro diot, transparentziaren trukean. Eta hirugarrengoz, leku guztietan egongo da zure ingurunean erabat izango da, eta gu haren erdian izango gara. Eta gailu guzi hauek sarrerak izango dira bertara.
Orduan nik utzi nahi dizuedan ideia bakara da pentsatzen hasi behar dugula hau ez dela web-a edo "zerbait hobea" izango, garapenaren urrats mota berri bat baizik. Globalagoa dirudiena -- esandako guztia kontutan, Makina erraldoia da, oso makina segurua, bare osagaiak baino seguruagoa. Eta pentsa genezake berataz organismo handi bat balitz bezela. Eta systema global bat izango balitz bezela jokatuko dugu, organismo handi bat bezela baino. berarekin elkarreragiten duguna . 'Bera' da. Eta ez dakiz beste nola deitu, 'Bera' ez ezik. Izango dugu hitz egokiagorik. Baina hasi berria den zerbait da Eta berriro diot, ez dudala kontzientziaz hitzegin nahi, bera bakteria txiki moduko bat da, edo volvox bat, hala bait da organismo hori.
Beraz, badugu zer eginnik. Hara nik nola esango nukeen: makina bakarra da, eta web-a da bere Sistema Eragilea. Pantaila guziak berari begira. Bit-ik ez da biziko webetik kanpora. Konpartitzea irabaztea da. Utzi 'Bera'-ri irakur dezan. Makinak irakurtzeko modukoa izango da; makinak irakurri ahal duen zerbait egin nahi duzu. Eta 'Bera' gu gara -- gu gaude 'Bertan' Eskerrak zuen denboragatik. (Txaloak)
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
2007ko EG konferentzian, Kevin Kelly-k estatistika bitxi bat zabaltzen du: "World Wide Web"-ak, guk ezagutzen dugun bezala, 5,000 egun ditu. Orain, Kelly-k galdetzen du, nola aurrikusi dezakegu zer datorkigun datozen 5,000 egunetan ?
Kevin Kelly has been publisher of the Whole Earth Review, exec editor at WIRED, founder of visionary nonprofits, and writer on biology and business and "cool tools." He's admired for his new perspectives on technology and its relevance to history, biology and religion. Full bio ยป
Translated into Basque by Jose Luis Ulazia
Reviewed by Jon Goikolea
Comments? Please email the translators above.
20:00 Posted: Nov 2006
Views 591,872 | Comments 127
16:30 Posted: Oct 2008
Views 181,202 | Comments 12
19:31 Posted: Feb 2008
Views 495,290 | Comments 51
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.