Gaur egun aurrean ditugun gabezia kezkagarri guztietatik, nagusiki finantza eta ekonomian pentsatzen dugu, ni gehien kezkatzen nauena elkarrizketa politiko falta da ordea. Gatazka modernoak direna bezala jorratzeko gaitasuna, gatazkaren errora iristea eta aktore nagusiak ulertzea eta haiekin tratatzea. Gu, diplomatikook, estatuen arteko gatazka eta arazoak jorratzeko prestatuta gaude. Eta ziurtatzen dizuet, gure agenda beteta dago. Badago merkataritza, badago desarmea, badaude mugaz gaindiko harremanak.
Baina argazkia aldatzen ari da eta aktore nagusi berriak agertzen ari direla ikusten dugu. Orokorki, “taldeak” deitzen diegu. Ordezkatu ditzakete errealitate sozialak, erlijiosoak, politikoak, ekonomikoak, militarrak. Eta hauekin nola tratatu eztabaidatzen dugu. Konpromezuaren arauak hauek dira: nola hitz egin, noiz hitz egin eta nola aritu beraiekin.
Utzidazue irudi bat erakusten irudikatzen duena 1946tik hona izan diren gatazken izaera. Begira, berdea estatuen arteko gatazka tradizionala da, hauei buruz irakurtzen genuen. Gorria gatazka modernoa da, estatuen barneko gatazkak. Hauek nahiko ezberdinak dira, eta diplomazia modernoaren irismenteik kanpo geratzen dira. Eta aktore nagusi horien nukleoa taldeak dira interes ezberdinen ordezkari direnak estatuen barnean. Eta beren gatazkei aurre egiteko modua azkar zabaltzen da beste herrialde batzuetara. Beraz, nolabai, guztion kontua da.
Beste gauza bat azken urte hauetan ikusi duguna da, gatazka domestiko hauetatik oso gutxi konpondu daitezkeela era militarrean. Agian militarki jorratuz ekin behar zaie, baina ezin dira militarki konpondu. Konponbide politikoak behar dituzte. Eta guk, horregatik, arazo bat dugu, diplomazia tradizionaletik kanpo daudelako. Eta guk estatuok, ez dugu gogorik izaten hauei ekiteko. Gainera, azken hamarkadan, moda jarraitu dugu zeina taldeekin hitz egitea politikoki eta kontzeptualki arriskutsua zen. Irailaren 11 eta gero, gurekin edo gure aurka egon zintezkeen. Txuria edo beltza zen. Eta taldeak askotan terroristatzat hartzen ziren berehala. Eta nork hitz egingo luke terroristekin? Mendebaldea, nire ustez, ahulduta irten da azken hamarkadatik, ez baikenuen taldea ulertu. Denbora gehiago pasa dugu besteekin zergatik ez genuen hitz egin behar nabarmentzen, besteekin nola hitz egin bilatzen baino.
Hala ere, ez naiz naive edo inozoa. Ezin duzu beti guztiekin hitz egin. Eta kasu batzuetan ospa egin behar zenuke. Eta batzuetan esku-hartze militarra beharrezkoa da. Adibidez Libian beharrezkoa izan zela uste dut, eta Afganistanen ere interbentzio miliatarra beharrezkoa zela. Nere herrialdeak segurtasunean sinisten du aliantza militarraren bidezkoa, hori argi dago. Baina oraindik gabezia handia dugu gatazka modernoen trataeran eta hauek ulertzeko moduan.
Ikus dezagun Afganistango kasua. Esku-hartze militar hartatik hamar urte pasa direnean, herrialdea seguru izatetik oso urrun dago. Egoera, zuzenak izateko, oso serioa da. Beste behin, armada beharrezkoa da, baina armada ez da arazo-konpontzailea. Kanpo ministro gisan 2005ean lehen aldiz Afganistanera joan nintzenean ISAF-eko komandantearekin egon ninzten nazioarteko tropak koordinatzen dituen taldea. Eta esan zidan: “Hau militarki irabazi daiteke, ministro jauna. Jarraitu besterik ez dugu egin behar”. Orain, ISAFeko lau komandante bertatik igaro ostean, mezu ezberdin bat entzuten dugu: “Hau ezin da militarki irabazi. Presentzia militarra behar dugu, baina politikara pasa behar dugu. Konponbidea politikaren bidez bakarrik lor dezakegu. Eta ez gara gu izango hau konponduko dugunak; afganiarrek konpondu behar dute". Baina orduan beste prozesu politiko bat behar dute 2001 eta 2002an jorratutako beste prozesu ezberdin bat. Prozesu inklusibo bat behar dute, non gizarte konplikatu honen benetako egiturak haien arazoei aurre egingo dien.
Denek honekin ados dirudite. Duela hiru, lau, bost urte hau esatea oso eztabaidagarria zen. Orain denak ados daude. Baina orain, hitz egiteko prestatu garenean, konturatu gara ze gutxi dakigun. Bere garaian ez baikenuen hitz egin. Ez genuen jakin gertatzen zena ulertzen. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak, ICRCak, denekin hitz egiten du, eta hau egiten du neutrala delako. Arrazoi honengatik, besteak beste, erakunde hau da, seguraski, ongien informatuta dagoen aktorea da, gatazka modernoa ulertzeko. Hitz egiten dutelako.
Nire jarrera da ez duzula neutrala izan behar hitz egiteko. Eta ez duzu ados egon behar beste aldekoarekin esertzen zarenean. Eta beti da posible moztea. Baina, hitz egin ezean, ezin da beste aldearekin elkar ulertu. Eta elkar ulertu behar duzun alde horrekin izango duzu, hain zuzen ere ,desadostasunik sakonena. Rabin Lehen Ministroak, Osloko Akordioak sinatu zituenean, esan zuen: “Ez dugu bakea lagunekin egiten, etsaiekin egiten da bakea”. Zaila da, baina beharrezkoa.
Utzidazue urrutiago joaten. Hau Tahrir plaza da. Iraultza martxan da. Arabiar Udaberria udazkenerantz bideratu da eta negurantz doa. Denbora asko, asko iraungo du. Eta nork daki amaierari nola deituko zaion. Ez da hori garrantzitsuena. Inportanteena da, ziurrenik ikusten ari garela Arabiar munduaren historian lehen aldiz, behetik gora egindako iraultza bat, herriaren iraultza. Gizarte-taldeak kaleak hartzen ari dira. Eta Mendebaldean ohartzen gara oso gutxi dakigula gertatzen ari denaz. Ez baitugu inoiz herrialde hauetako herritarrekin hitz egiten. Gobernu gehienek jarraitu egin zituzte lider autoritarioen aginduak talde hauetatik urrun mantentzeko agindua jasoz, terroristak zirelako. Orain, kalera irteten ari direnean eta iraultza demokratikoa txalotzen dugunean, konturatzen gara oso gutxi dakigula beraiei buruz.
Momentu honetan, eztabaidak jarraitzen du: “Hitz egin behar al genuke Anaia Musulmanekin? Hitz egin behar al genuke Hamasekin? Hitz egiten badugu, baliteke guk haiek legitimatzea”. Uste dut okerra dela. Behar den moduan hitz egiten bada, argi uzten da hitz egitea ez dela ados egotea. Eta, nola esan Anaia Musulmanei, esan behar diegun bezala, gutxiengoen eskubideak errespetatu behar dituztela, guk ez baditugu gehiengoen eskubideak errespetatzen? Gehiengoa izatera pasa baitaitezke. Nola libra gaitezke bi aurpegiko jarrera horretarik, demokrazia predikatzen dugun bitartean eta aldi berean ordezkariak diren taldeekin tratatu nahi ez badugu? Nola izango gara noizbait interlokutore? Nire diplomatikoak hezita daude talde hauekin hitz egiteko hezten dira. Baina hainbat modutan hitz egin daiteke. Bereiztu egiten ditugu maila diplomatikoan hitz egitea eta hitz egitea maila politikoan. Hitz egiteak laguntza behar izan dezake edo ez. Hitz egiteak inklusioa ekar dezke edo ez.
Modu asko daude gaia jorratzeko.. Beraz, baztertu egiten badugu talde berri hauekin hitz egitea albistegietan gailendu egingo direnak datozen urteetan, erradikalizazioa sustatuko dugu, hori da nik uste dudana. Beraien indarkeria ekintzetatik politikara egin behar duten bidea zailagoa egingo dugu. Eta ezin badiegu talde hauei erakutsi demokraziarantz aurrera egiten baduzu, parte hartzerantz mugitzen bazara estatuen arteko era zibilizatu eta normalean beste aldean badaudela sariak. Hemen paradoxa da pasa den hamarkada, seguraski, hamarkada galdua izan dela alor honetan aurre egiteko.
Eta paradoxa da aurreko hamarkadaren aurrekoak etorkizun handikoa zirudiela, eta arrazoi nagusi batengatik gehienbat. Eta arrazoia da Hegoafrikan gertatu zena: Nelson Mandela. Mandela kartzelatik irten zenean 27 urteko kartzelaldia eta gero, bere herriari esan izan balio: “Armak hartzeko garaia da, borroka egiteko garaia”, jarraitua izango zen. Eta uste dut nazioarteko komunitateak esan zukeela: “Ongi da. Borroka egiteko eskubidea dute”. Jakingo duzuen bezala, Mandelak ez zuen hori egin. "Bide Luzea Askatasunerantz" izeneko bere memorietan, idatzi zuen biziraun zuela atxilotua egon zen urte horietan betidanik erabaki zuelako bere zapaltzailea hartzea beste gizaki bat bezala, beste gizaki bat bezala hartzea. Horregatik, elkarrizketa politikoko prozesu bat abiatu zuen ez ahularen estrategia gisa, baizik eta boteretsuaren estrategia bezala. Eta oso sakon mintzatu zen arazo delikatuenak jorratuz egia eta berradiskidetasun prozesu baten bitartez non jendea joaten zen eta hitz egin. Hegoafrikako lagunek jakingo dute oso mingarria izan zela hau.
Beraz, zer ikas dezakegu guzti honetatik? Elkarrizketa ez da erraza, ez pertsonen artean, ez taldeen artean, ez gobernuen artean, baina oso beharrezkoa da. Gatazken konponbide politikoari ekiten badiogu, talde berri hauek ulertuko badigutu behetik gora sortzen ari direnak, guztion eskura dagoen teknologiaren laguntzaz guk, diplomatikook, ezin dugu eserita alferkerian ibili, sinetsiz estatuen arteko harremanak jorratzen ari garela. Konektatu egin behar dugu aldaketa sakon hauekin.
Eta zertan datza benetan elkarrizketak? Elkarrizketa batean sartzen naizenean, benetan espero dut beste aldeak nire ikuspuntua ulertuko duela, besteari helaraziko dizkiodala nire iritzi eta balioak. Ezin dut horrelakorik egin ez baditut seinale batzuk bidaltzen esanaz irekita egongo naizela beste aldekoaren seinaleak entzuteko. Askoz ere trebakuntza gehiago behar dugu hau nola egitean eta askoz ere praktika gehiago honek arazoen ebazpenean nola lagun dezaken. Gure esperientzia propioengatik badakigu batzuetan erraza dela mahaitik altxatzea eta batzuetan borroka egin behar duzu. Eta ez nuke esango egoera guztietan aukera okerra denik. Batzuetan egin behar duzu. Baina estrategia horrek nekez eramango zaitu urrutira. Alternatiba estrategia bat da elkarrizketan oinarritutakoa. Eta nere ustez ikuspuntu hau sendotu behar dugu diplomazia modernoan, ez soilik estatuen artean, baizik eta estatuen barruan ere.
Seinale berri batzuk ikusten ari gara. Ezin izango genukeen inoiz egin mina antipertsonalen aurkako batzarra eta 'cluster' munizioa debekatzen duen batzarra diplomazia modu ezberdinean garatu izan ez bagenu, gizarte zibilarekin engaiatu ez bagina. Eta bat-batean, GKEak ez ziren soilik kaleetan ari beren lemak oihukatzen, baizik eta negoziazioetan sartzen hasi ziren, neurri batean arma hauen biktimen ordezkari zirelako. Eta beraien ezagutza ekarri zuten. Eta interakzio bat egon zen diplomazia eta behetik sortutako boterearen artean. Hori da, beharbada, lehen elementua aldaketa batean. Etorkizunean, sinisten dut, gertaera ezberdin hauek adibide bezala hartu behar genituzke ez dezagun izan diplomazia bat herriarekin eta gizarte zibilarekin loturarik ez duena.
Eta gainera, joan behar dugu diplomazia tradizionaletik haratago egungo biziraupen arazoetaraino, aldaketa klimatikoraino. Nola konponduko dugu aldaketa klimatikoa negoziaketen bitartez, gizarte zibila eta herria soluzioaren parte egiteko gai ez garen bitartean eta ez arazoaren parte bat, baizik eta soluzioarena? Eskatuko du diplomezia prozesu inklusibo bat egun praktikatzen ari garenaren oso ezberdina klimari buruzko negoziazio zailetarantz gerturatzen ari baikara, baina norabait mugitzen ari garenean mobilizazio zabala baino askoz gehiago izan behar luke. Uste dut erabakigarria dela ulertzea, teknologiarengatik eta globalizazioarengatik, behetik gora eratzen diren gizarteak.
Diplomatiko bezala, guk, komunitateen gizarte kapitala ezagutu behar dugu. Zer da petsonen arteko konfidantza eragiten duena, ez bakarrik estatuen artean, baizik eta estatuen barruan ere? Zein da diplomaziaren zilegitasuna diplomatiko bezala burutzen ditugun ebazpenena, ez badira bertan islatzen eta ulertzen gizarteak eratzen dituzten indar ezberdin hauek gaur egun era zabalean "talde" deitzen diegunak?
Alde ona da ez garela indarrik gabeak. Ez ditugu inoiz izan hainbeste komunikatzeko modu, konektatuta egoteko moduak, kanpora heltzeko moduak inklusibo izateko moduak. Diplomatikoaren herraminta kutxa gure komunikazioa indartzeko erabil ditzakegun herraminta ezberdinez beteta dago. Baina arazoa da hamarkada batetik gatozela hau ikutzeko beldurra izan duguna. Orain, espero dut, datozen urteetan zenbait adibide zehatzeko demostratzeko gai garela beldurra desagertzen ari dela eta kuraia har dezakegula elkartasun horretatik gizarte zibilarekin herrialde ezberdinetan beren arazoen ebazpenetan laguntzeko, afganiarren artean, palestinar biztanleriaren barruan, Palestina eta Israelgo herritarren artean.
Eta mugimendu zabal hau ulertzen saiatzen garen bitartean arabiar munduan gertatzen ari dena ez gara indargabeak. Beharrezko gaitasunak hobetu behar ditugu eta hauek erabiltzeko ausardia behar dugu. Nire herrialdean, ikusi dut talde islamisten batzordea eta talde kristauak nola biltzen ziren, ez gobernuaren ekimen baten ondorioz, baizik eta beren iniziatibaz harremanak egin eta hitz egiteko egoera tentsio aldetik nahiko lasai zegoen garaian. Eta tentsioa areagotu zenean, elkarrizketa hori jada egina zutenez abantaila izan zen zenbait arazo konpontzeko garaian.
Gure mendebaldeko gizarte modernoak lehen baino konplexuagoak dira, migrazo garai honetan. Nola ezarri eta eraikiko dugu "Gu" handiago bat gure arazoak jorratzeko gure komunikazio gaitasuna ez badugu hobetzen? Beraz, arrazoi asko dago, eta arrazoi guzti horiengatik, hitz egiteko garaia da eta hitz egin behar genuke.
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Politikan, badirudi intuizioaren aurkakoa dela indarkeria darabilten taldeekin, erradikal eta terroristekin, eta hauek defendatzen dituzten estatuekin elkarrizketak hasteak. Baina Jonas Gahr Støre, Norvegiako Atzerri ministroak eztabaida irekiaren aldeko hitzaldi sinesgarria eskeintzen du. Balore ezberdinak izan arren, elkarrizketa defendatzen du, guztion segurtasuna hobetzen saiatzeko.
Jonas Gahr Støre is the Norwegian Foreign Minister, charged with working for Norway's interests internationally. Full bio »
Translated into Basque by Jagoba Salvador
Reviewed by Lander Arbelaitz
Comments? Please email the translators above.
19:02 Posted: Dec 2011
Views 606,457 | Comments 132
20:38 Posted: Sep 2010
Views 168,609 | Comments 89
18:45 Posted: Oct 2006
Views 230,572 | Comments 50
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.