Zoritxarrez gure hitzaldiaren 18 minutuak bukatzen direnerako bizirik dauden lau iparramerikar hilda egongo dira jaten duten janariagatik.
Nire izena Jamie Oliver da. 34 urte ditut. Ingalaterrako Essexkoa naiz. eta azken zazpi urte hauetan biziki lan egin dut nire modura, biziak salbatzeko. Ez naiz medikua. Sukaldaria naiz; ez dut tresna garestirik ezta sendagairik ere. Nik informazioa eta heziketa erabiltzen ditut.
Egiatan sinesten dut elikaduraren botereak oinarrizko lekua duela gure etxeetan eta bizitzaren gune hoberenekin erlazionatua dagoela. Ikaragarria, benetan latza da dugun errealitatea. Ipar Amerika: zuek horren gailurrean zaudete Hau da munduko herrialderik gaixoena.
Altxa eskuak mesedez, bertako zenbatek dituzue seme-alabak? Orain zuetariko beste batzuek, non zaudete osaba-izebak? Altxa eskuak zuek ere, osaba-izebak noski! Zuetariko gehienak. Ongi da. Guk, azken lau belaunaldietako helduok seme-alabei, gurea baino bizi-itxaropen motzagoa utziko diegu, euren gurasoen bizi-iraupenarekin alderatuta. Zuen seme alabak zuek baino 10 urte gazteago hilko dira euren testuinguruan sortu dugun elikadura-egoera dela-eta. Gaur egun, areto honetan,Ipar Amerikan alegia,hiru laurdenak gixenegiak edota gehiegizko pisukoak dira, estatistikaren arabera. Agian batzuek ez, baina noizbait izango dira, ez egin dudarik.
Ikusten? Osasunari buruzko estatistikak argiak dira, oso argiak gainera. Bizitza osoa pasatzen dugu heriotzak edota hilketak direla eta erotu beharrean nahi duzuen bezala deitu; egunkari guztien azaletan dator, CNN. Begiratu behean azaltzen den hilketa, Jainkoarren! Egia?
Gorriz agertzen diren horietako bakoitza elikadurarekin zerikusia duen gaixotasun bat da. Edozein medikuk, edozein espezialistak esango dizu hori. Errealitatea: Dietarekin erlazionatutako gaixotasunak dira oraintxe bertan Ipar Amerikan hiltzaile handienak. Hau arazo globala da. Hondamendia da. Munduaren triskantza da. Ingalaterra dator justu zuen atzetik, beti bezala.
Banekien gertu zeudela, baina ez hain gertu. Iraultza behar dugu. Mexikok, Australiak, Alemaniak, Indiak, Txinak, denek dituzte pisu eta osasun arazoak. Erretzean pentsatu. Obesitatea baino askoz ere merkeagoa da. Amerikarrei obesitateak zuen osasun aurrekontuari ehuneko 10 jaten dio, 150 mila milioi dolar urtean. 10 urtetan, bikoiztu egingo da. 300 mila milio dolar urtean. Eta argi hitz egin dezagun, zuek ez duzue diru hori.
Elikadura- iraultza bat hastera etorri naiz hona, eta egiatan honetan sinisten dut. Beharrezkoa da. Orain da une aproposa. Hau une larria da. Zazpi urte pasa ditut hau egiten. Zazpi urtetan zehar Amerikan saiatzen ibili naiz. Orain gaia jorratua dago, uzta jasotzeko garaia da. Arazoaren muinera joan nintzen. Mendebaldeko Virginiara, Amerikan gaixoen dagoen estatura. Edo hala zen aurreko urtean behintzat. Beste bat da aurten, baina hurrengo sasoian lan egingo dugu horretan.
Huntington, Mendebaldeko Virginia. Herri polita. Bertan utzi nuen nire arima, bihotza eta jendea, zuen jendea, hain ohikoak bihurtu diren estatistikak ikusten jarri nahi nuen. Nire ustez, garrantzitsuak diren pertsonak aurkertuko dizkizuet. Zuen jendea, zuen seme-alabak. Argazkikoa nire laguna Brittany da. 16 urte ditu. Beste sei urte besterik ez da biziko bere elikaduraren ondorioz. Sukaldean ikasi ez duen hirugarren belaunaldi iparramerikarra da. Etxean, eskolan, bere amarengandik edo amonarengandik sukaldean ikasi ez duten horietakoa. Sei urte soilik egongo da bizirik. Bere gibel propioa jaten ari da hiltzeraino.
Stacy, Edwards familia. Hau familia normala da. Stacyk ahal duena egiten du, baina bera ere hirugarren belaunaldikoa da eta ez zuen janaria prestatzen ikasi, ez eskolan ezta etxean ere. Familia gizena da. Justinek 12 urte ditu eta ia 160 kilo ditu. Adarra jotzen diote. Jainkoarren! Hau alaba da, Katie, lau urte ditu. Dagoeneko obesitatea du eta oraingoz ez da lehen hezkuntza hasi. Marissa. Bera ongi dago. Neska osasuntsua da. Baina, bere aita, gehiegizko pisua zuena, bere besoetan hil zen. Ondoren, bere bizitzako gizonik garrantzitsuena, osaba gizentasuna zela eta hil zen. Eta orain bere aitabitxia ere gizena da. Ba ... kontua da obesitateak eta elikadura desegokiak ez direla soilik kalte sufritzen dutenentzako baizik eta baita bere lagun, familiak, anai-arrebentzako ere.
Steve apaiza. inspirazio iturri, nire lehenengo laguntzaileetako bat Huntingtonen. Berak arazoa sakonki ezagutzen du. Jendea lurperatu behar du, bai? Eta leporaino dago. Aspertu da bere lagunak, familia eta bere komunitatea lurperatzeaz. Neguan, hirukoiztu egiten da hildakoen kopurua. Horretaz okituta dago. Hau ekidin daitekeen gaixotasuna da. Bizitza hondatzea da. Bide batez, hau duzue lurperatzekoa den hilkutxa. Ez gaude prest honetarako. Ezin dituzte atetik atera ere egin -- eta serio ari naiz -- ezta bertan mugitu ere. Garabia behar dute.
Ongi da, nik triangelu bat bezala ikusten dut, ados? Hau da gure elikadura-ingurunea. Hau ulertu egin behar duzue. Ziurrenik lehendik entzun duzue, baina itzul gaitezen berriz ere. Azken 30 urteetan zehar, Zer gertatu da herrialde honen bihotza galtzeko? Zuzen eta zintzoak izan gaitezen: eguneroko bizitza modernoa.
Has gaitezen kale nagusitik. Janari azkarra herrialde osora zabaldu da, jakina da. Marka handiek indar handia dute, oso indartsuak dira herrialde honetan. Baita supermerkatuak ere. Enpresa handiak. Enpresa handiak. Orain dela 30 urte, janari gehiena bertakoa eta gehienbat freskoa zen. Orain aurrez prestatutakoa da, gehigarriz, beste osagaiez betea. Badakizue istorioa zein den. Anoaren tamaina arazo oso handia da. Etiketen kontua ere arazo ikaragarria da. Etiketak lotsagarriak dira hemen. Beraiek, berain burua arautu nahi dute. Industriak bere buruaren ikuskari izan nahi du. Nola? Giro honetan? Ez dute merezi. Nola esan dezakezu zerbaitek grasa gutxi duela, azukrez beteta badago?
Etxea. Etxearen inguruko arazorik handiena hau da: janari kulturaren jatorri nagusia zen, gure gizartea osatzen zuen. Eta hori bukatu da. Eta badakizue zer? Lanera goazela eta bizitza aldatzen doala, eta bizitzak beti bere eboluzioa duela, holistikoki aztertu behar genuke hori, atzerapausoa eman, eta oreka berriz lortu. Eta ez da gertatzen ari, ez da 30 urtetan pasa. Oso arrunta den egoera erakutsi nahi dizuet oraintxe bertan. Edwards familia.
(Bideoa) Jamie Oliver: Hitz egin dezagun. Gauza hauek zu eta zure familiaren gorputzean sartzen dira astero-astero. Honek zure haurrak goizago hilko dituela jakinarazi behar dizut. Nola sentitzen zara?
Stacy: Oso triste eta gogogabetua. Baina nahi dut nire haurrek bizitzan arrakasta lortzea eta horrek ez die lagunduko. Beraz, haurrak hiltzen ari naiz.
JO: Bai, hala da. Horretan ari zara. Baina guk hau eten dezakegu. Bai noski. Goazen eskoletara. Benetan espezialista naiz honetan. Ongi, eskolak. Zer da eskola? Nork asmatu zuen? Zein da eskolaren xedea? Eskola asmatu zen guri tresnak emateko, Sortzaileak izateko, gauza zoragarriak egiteko, bizimodua aurrera ateratzeko, eta abar. Baina badakizue zer? Honi lotuta egon da denbora luzez. Bai? Baina eskola ez da behar adina garatu Ipar Amerikako osasun katastrofeari aurre egiteko. Eskolako elikadura da haur gehienek -- 31 milioik egunean --jaten dutena egunean bitan gainera, gosaria eta bazkaria, 180 egun urtean. Horregatik esan daiteke eskolako elikadura oso garrantzitsua dela, egoera aztertuta.
Baina gaizki esaka hasi aurretik, eta ziur nago horren zain zaudetela...
Zerbait esan behar dut, eta hain garrantzitsua da non hurrengo hiru hilabetetan zabaldu eta garatuko deneko esperantzan nagoen Ipar Amerikako bazkari sukaldariok!: zuen enbaxadore-lanak egiteko prest nago. Ez dut langileak ez direnik esan nahi. Egin dezaketen onena egiten dute. Egin dezaketen guztia egiten ari dira. Baina beste batek esandakoa egiten ari dira, eta esandako hori gaizki dago. Kontabilitate-langileek kudeatzen dute sistema; eta ez dago nahikoa jende negozio honetan elikaduraz dakienik. Hor dago arazoa: Janariez ez badakizu eta aurrekontu txikia baduzu, eta txikitagozen badoa, ezin duzu sormenik eduki, ezin duzu gauza ezberdinetan murgildu. Kontularia bazara, paperak besterik betetzen ez dituena, egoera horretan egin dezakezun gauza bakarra zikinkeria merkeagoa erostea da.
Beraz, errealitatea da, zuen haurrek egunero jaten duten janaria janari azkarra dela, aurretik prestatutakoa, ez dago beharrezkoa den janari freskorik inondik ere. Gehigarri kopurua, E zenbakiak, sinestezinak diren osagaiak -- ez dago barazki nahikorik. Patata frijituak barazkiak direla onartzen da. Pizza gosaltzeko. Ez dute ezta baxera dezenterik ere. Labana eta sardexkak? Ez, oso arriskutsuak dira. Guraizeak dituzte ikasgelan, baina labana eta sardexkak? Ez. Eta nire ustez ez baduzu labana edo sardexkarik zure eskolan, oinarrian sistema bultzatzen ari zara, janari azkarraren zerbitzua alegia, eskuz aise heltzen delako. Eta bai, janari azkarra da:pizzak dira, hanburgesak dira, saltxitxak dira, janari horien edozein kantitate da. Osasunean gastatuko dugun ehuneko hamar, obesitatean izango da, eta bikoiztu egingo da. Ez gara gure haurrei irakasten ari. Haurrei elikatzen erakustea ez da eskubide bat, ez lehen hezkuntzan, ezta bigarrenean ere. Ulertzen? Ez diegu elikagaiei buruz irakasten. Horixe ba! Honako hau lehen hezkuntzari buruzko bideo bat da, oso arrunta Ingalaterran.
Bideoa: Nork daki hau zer den?
Haurrak: Patatak. Jamie Oliver: Patatak? Beraz, zure ustez hauek patatak dira? Ba al dakizu hau zer den? Badakizu hau zer den? Haurra: Brokolia?
JO: Eta hau? Gure lagun zaharra. Badakizu zer den hau, maitea? Haurra: Apioa
JO: Ez. Zer uste duzue dela hau? Haurra: Tipula. JO: Tipula? Ez.
Jamie Oliver: Segituan konturatuko zarete: Ba al dakite umeek janaria nondik datorren?
Bideoa: JO: Nork daki hau zer den? Haurra: Uh, udarea? JO: Zer dela uste duzu? Haurra: Ez dakit. JO: Haurrek ez badakite zer diren barazki hauek orduan ez dituzte inoiz jango.
Hau normala da Ingalaterra eta Ipar Amerikan, Ingalaterra eta Ipar Amerika. Badakizue nola konpondu genuen arazoa? Ordu beteko bi saioekin. Gure haurrei elikadurari buruz eraskusten hasi behar dugu eskoletan.
Zerbait azaldu nahi dizuet, Eta honek oso ongi erakusten du zein arazo mota dugun aurrean, hara ba! Esneaz hitz egin nahi dut, sinplea dirudi. Ume guztiek dute esnea hartzeko eskubidea eskolan. Zuen haurrek esnea edango zuten eskolan, gosarian eta bazkarian ezta? Bi botila-esne edango dituzte. Eta gehienek egingo dute dagoeneko. Baina esnea ez da behar bezain ona. Esnearen Kontseiluko norbaitek -- ez gaizki ulertu hau Nik esnea gustuko dut -- baina esnearen Kontseiluko norbaitek seguru aski diru asko ordainduko zion norbaiti koloratzaileak, gozagarriak eta azukrea esnean botata haur gehiagok edaten dutela konturatzeko. Bai horixe!
Eta horrek jarraipena du. Orduan, Sagarraren Kontseilua konturatuko da gozokizko sagarrak eginez gero sagar gehiago jango dituztela. Ulertzen al duzue zer esan nahi dudan? Nire ustez, ez da zaporerik gehitu behar esnean. Ados? Azukrea edonon dago. Badakizkit osagai horien nondik norakoak. Edozertan daude. Esneak ere ezin izan dio ihes egin egungo bizitza modernoaren arazoei. Hor dago gure esnea. Hor dago gure ontzia. Bertan azukre asko dago, ia freskagarri lata batean bezain beste eta egunean bi hartzen dituzte. Utzi adierazten. Har dezagun haur bat, egunean 8 goilarakada azukre hartzen dituena. Hor duzue asteko kopurua eta hor hilabetekoa. Baina bertan jarri dudana lehen hezkuntzako bost urtetako azukrea besterik ez da, esnetik datorrena noski. Nik ez dakit zuei zer iruditzen zaizuen, baina egoera ikusita, munduko edozein epailek, estatistikak eta frogak ikusita, edozein gobernu haurren aurkako gehiegikeriaz errudun joko luke. Hori uste dut nik.
Benetan diotsuet, ona gora igo eta IHESaren edo minbiziaren aurkako sendagaia ekarri nahiko nuke. Eta ziur nago borrokon arituko zinateketela hona igotzeko. Baina guzti hau ekidin daiteke. Horixe da berri ona. Ekidin daitekeen zerbait da. Beraz, pentsa dezagun. Arazo bat dugu, berrabiarazi egin behar dugu. Beraz, nire ikuspegitik, zer egin behar dugu? Hor dago gakoa, ezin da arlo bakarrean lan egin. Egiatan berriz hasi eta sinesgarria den aldaketa lortzeko, aldaketa errealak lortzeko, elkarri begira eta hau esan ahal izango genuke, " 10 urtetan, haurren bizitzen istorioak, zoriontasuna -- eta ez ahaztu, azkarrak dira ongi jaten badute, badakite gehiago biziko direla -- eta hori guztia ezberdina izango da. Bai, ezta?
Supermerkatuak. Nora joaten zara zintzo-zintzo erostera? Aste bat bai, hurrengoan ere bai. Zenbat diru gastatzen duzu supermerkatuan, zure bizitzan zehar? Gustuko ditugu. Guk nahi duguna saltzen digute. Ados. Asko zor digute, horregatik jarri behar dute janariaren enbaxadore bat supermerkatu bakoitzean. Erosten lagundu behar digute. Janaria prestatzen lagundu behar digute, janari azkar, zaporetsu, garaiko produktuak, lanpetuta dagoen jendearentzat. Hau ez da garestia. Leku batzuetan egiten da, eta beharrezkoa da Ipar Amerika osoan zehar egitea azkar, laster. Marka handiek, janarien marka handiek, elikatzeko hezkuntza jarri behar dute beraien negozioen muinean. Badakit errazagoa dela esatea egitea baino. Hau da etorkizuna eta egiteko modu bakarra da.
Janari azkarraren industria dakizuenez oso lehiakorra da. Sekretu eta tratu ugari eduki ditut janari azkarreko jatetxeekin. Badakit nola egiten duten. Esan nahi dudana da zaletu gaituztela , azukrea, gatza, koipea, eta abarren dosi horietara eta denentzat atsegina da. Ez al da horrela? Beraz, jende honek koponbidearen parte izan behar du. Baina horretarako gobernuak lanean jarri behar ditugu, jatetxe industria eta janari azkarraren hornitzaileekin batera, bost, sei, zazpi urteren buruan horrelako koipe, azukre eta janari ez diren osagaien zaletasuna gal dezagun.
Gainera, marka handietara bueltatuz: Etiketak, lehenago esan dut, izugarrizko iruzurra dira eta konpondu beharko da hori ere. OK, eskolen txanda: Bistan da: eskolei esker, urteko 180 egun horietan, 4 urte zoragarri horietatik, 18, 20, 24 urte arte, beharrezkoa duten janaria prestatzen zaie elikagai egoki, fresko eta bertako ekoizleena dena. OK? Beharrezkoa da arautegi berria zuen seme-alaben elikadura egokiari buruzkoa. Zer deritzozue horri?
Egoera ikusita, oso garrantzitsua da Ipar Amerikako haur bakoitzak eskolaketa amaitzean 10 errezeta prestatzen jakitea, bere bizia salbatuko dioten errezetak alegia. Bizitzarako trebetasunak.
Honek esan nahi du, direla ikasleak edo guraso gazteak, gai izan daitezela sukaldearen oinarriak erabiltzen, bizi diren garaiko atzeraldiak, krisiak ez duelarik axola. Jakiak prestatzeko gai bazara diruak ez du hainbeste garrantzirik izango. Janaria prestatzen balin badakizu, denborak ez du inporta. Lantokian: ez dugu honetaz gehiegi hitz egin. Bada garaia, enpresen erantzunkizunari buruz hitz egiteko eta euren langileei benetan eskaintzen dietena begiratzeko. Langile horiek dira Ipar Amerikako haurren aita-amak. Marissaren aita bere eskuetan hil zen, eta uste dut oso pozik egongo litzatekeela Amerikako enpresek langileak behar bezala elikatuko balituzte. Dudarik gabe, ez lirateke kanpoan geratu behar. Bueltatu gaitezen etxera.
Begira, guzti hau egiten badugu, eta egin dezakegu, erraz lor daiteke. Arduratsua eta era berean komertziala izan zaitezke. Zeharo. Baina etxeetan hasi behar da horrela pentsatzen eta sukaldean aritzea berreskuratu. Ziur! Oinordekotza filosofiatzat hartuta. Niretzat oso erromantikoa da. Horrela pertsona batek beste hiruri janaria prestatzen erakutsiz gero, eta horiek beste hainbeste lagunei erakutsita, 25 aldiz besterik ez litzateke errepikatu beharko, Ipar Amerikako populazio osora iristeko. Erromantikoa, bai, baina garrantzitsuagoa dena da konturatu egin behar garela norbanakoaren esfortzuak aurrerapen handia dakarrela. Galdutakoa berriro lortu behar dugu. Huntingtongo sukaldea: Huntingtonen egin nuen programaren bidez, arrakasta itzela duen ordutegi barruan, akaso lortuko da jende asko sentsibilizatzea jarrerak aldatzeko. Benetan sinisten dut aldaketa gertatuko dela. Huntingtongo sukaldean. Komunitate batekin lan egin nuen. Eskoletan lan egin nuen. Bertako finantzaketa aurkitu nuen zonaldeko eskola guztiak, zaborretik, janari freskora pasatzeko: sei mila bostehun $ eskolako.
Hori da behar dena, hirurogeita bost mila eskolako. Sukaldea 25000 da hilabeteko. Bai? Honekin 5000 pertsona urteko, biztaleriaren ehuneko 10, eta bada jendea. Eta gainera, bertako sukaldariak dira bertako jendeari irakasten. Sukaldaritza klaseak doan, klaseak doan kale nagusian. Hau da gauzatu daitekeen aldaketa erreala. Ipar Amerikan zehar, atzera begira, gauza zoragarri asko daude martxan. Gauza zoragarriak martxan. Aingeruak dabiltza Ipar Amerikan barrena eskoletan gauzak egiten: baserri-eskolak antolatzen, baratzeak, hezkuntza... bada jende bikaina, dagoeneko hori egiten ari dena. Arazoa honakoa da: denek nahi dute hau zabaldu eta hurrengo eskolan egin, eta hurrengoan baina ez dago dirurik. Aditu eta aingeruak azkar antzeman behar ditugu, identifikatu eta baliabideak emanez egiten ari direna zabal dadin, eta ongi dagoen hori zabaldu dadin. Ipar Amerikako enpresek Obama anderea babestu behar dute nahi dituen gauzak egiteko.
Eta begira, badakit arraroa dela pertsona ingeles bat honi buruz hitz egiten aritzea hemen zuen aurrean. Esan dezakedan guztia hau da: Aita naiz, inporta zait eta maite dut herrialde hau. eta egiatan sinisten dut, aldaketa herrialde honetan egin badaiteke, pauso miragarria emango direla munduan zehar. Ipar Amerikak lortzen badu jendeak jarraitu egingo diola uste dut. Oso garrantzitsua da.
Huntingtonen nengoenean, funtzionatzen ez zuten gauzak martxan jartzen saiatzen, zera pentsatu nuen: "makila magiko bat edukiko banu zer egingo nuke? Badakizue zer? Ipar Amerikako boteretsuenetako batzuen aurrean egotea gustatuko litzaidake." Eta hilabete bat beranduago, TEDek deitu eta sari hau eman zidan. Eta hemen nago. Beraz, orain hemen nire nahia. Motel samar noa, dislexikoa naiz eta... Nire desioa da zuen laguntzaren bidez, mugimendu sendo eta iraunkorra sortzea haur guztiak hezteko janari eta elikadurari buruz, familiak berriz ere janaria prestatzen hasteko, eta jendeak gizentasunaren aurka borrokatzeko.
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation, or join one of these:
West Virginiako Huntington hirian gizentasunaren aurka garatu zuen proiektuan bizitako pasarteak kontatuz, Jamie Oliver TED sariaren irabazleak janariaren inguruko ezjakintasunaren kontrako defentsa sutsua egiten du .
Jamie Oliver is transforming the way we feed ourselves, and our children. Full bio ยป
Translated into Basque by Jon del Olmo
Reviewed by Tania Filgueira
Comments? Please email the translators above.
03:18 Posted: Dec 2006
Views 685,337 | Comments 122
20:08 Posted: May 2008
Views 1,430,435 | Comments 368
19:42 Posted: Sep 2008
Views 445,955 | Comments 179
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.