Ez nago oso ziur danbor bat ikusi nahi izateaz goikeko 9etan. (barreak) Hala ere, harrigarria da aretoa hain betea ikustea eta benetan eskertu behar ditut Herbie Hancock eta bere lagunak aurkezpen honengatik. Gauzarik interesgarrienetako bat, jakina, instrumentuan duen esku zuzen hori, teknologia eta, noski, gazteei entzuteaz esan zuenaren nahasketa da.
Nire lana entzutean datza, noski, eta nire helburua, izatez, jendeari entzuten irakastea da. Hori da nire egiazko helburu bakarra bizitzan. Eta oso erraza dirudi, baina benetan lan oso oso handia da. Zuek badakizuelako, musika pieza bat begiratzen denean -adibidez, nire poltxatxoa irekitzen badut- hemen dugu, espero dut, musika zati bat, orria puntutxo beltzez betetzen duena. Badakizue, irekitzen dut eta musika irakurtzen dut. Beraz, teknikoki hau irakur dezaket. Argibideak segituko ditut: denbora argibideak, dinamikak. Zehatz-mehatz egingo dut esten didana. Eta honela, motza denez, lehenengo bi lerroak joko ditut gutxi gora behera. Oso erraza da. Ez dago gauza zailegirik. Baina esaten dit oso azkarra dela. Danborraren zein tokitan jo behar dudan esaten dit. Makilaren zein parterekin jo behar dudan esaten dit. Dinamika esaten dit Eta esaten dit danborrak ez duela bordoirik. Bordoia jarrita, bordoia kenduta. Beraz, musika zati hau itzultzen badut ideia hau izango dugu. Eta horrela. Nire karrerak 5 urte iraungo zituen. (barreak)
Hala ere, musikari bezala egin behar dudana partituran agertzen ez dena egitea da. Irakasle batengandik ikasteko aukera ez dagoen guzti hori, edo irakaslearekin komentatu gabe geratzen diren aspektu horiek.. Baina gauza horiek dira, hain zuzen, instrumentuarekin ez zaudenean nabaritzen direnak, hain interesgarriak bihurtzen direnak aztertu nahi ditugula danborraren gainazal txiki horretatik. Ongi da: itzulpena ikusi dugu. Orain ikus dezagun interpretazioa. Orain nire karrerak zertxobait gehiago iraungo du! (barreak)
Baina modu batera berdina da begiratu eta gazte bat ikusten badut blusa arrosarekin. Panpinazko hartz bat duela eskutartean, etab, etab. Horrela, nolakoa den, ideia bat jasotzen dut, zer gauza gustatu zaizkiokeen, zein den bere lanbidea igarri, etab, etab. Hala ere, ideia hau hasierako ideia bat baino ez da, denok duguna begiratzen dugunean. Eta interpretatzen ahalegintzen gara, baina hain azalekoa da... Era berean, partitura begiratzen dut, oinarrizko ideia bat dut, neure buruari galdetzen diot zer izan daitekeen teknikoki zaila, edo zer da egin nahi dudan lehenengo gauza. Oinarrizko sentsazioa bakarrik.
Hala ere, hau bakarrik ez da nahikoa. Eta Herbiek esan zuena gogora dakart - mezedez, entzun ezazue, entzun ezazue. Entzun egin behar dugu, geure buruari lehenengo. Adibidez, makila heltzen jotzen badut - makila literalki soltatu gabe - dardara asko sentituko ditut besotik gora. Eta sentitzen nahiz - sinistu ala ez-, oso harrituta, instrumentuarengan eta makilarengan, oso sendoki heltzen ari naizen arren. Gogor heltzen, instrumentutik urrunago sentitzen nahiz era arraroan. Baina nire eskua eta besoa askatzen baditut eta usten badiet euskarri sistema bat izaten, bapatean dinamika gehiago daukat esfortzu txikiagorekin. Askoz gehiago. Eta azkenean sentitzen dut batera nabilela makilarekin eta danborrarekin. Eta azkoz gutxiago egiten ari nahiz.
Beraz, instrumentu honekin denbora behar dudan moduan, denbora behar dut pertsonak interptretatzeko. Ez itzultzea bakarrik, baita interptretatzea ere. Adibidez, musika zati baten konpas batzuk jotzen baditut neure burua tekniko bezala hartzen dut soilik, hau da, perkusioa jotzen duen norbait... eta honela. Musikaritzat hartzen badut neure burua... eta honela. Diferetzia xume bat badago (barreak) pentsatzea merezi duena. (txaloak)
Eta gogoratzen dut, 12 urte nintuenean eta tinbalak eta perkusioa jotzen hasi nintzen, eta nire irakasleak esan zuen: "Beno, nola egingo dugu hau? Badakizu, musika, entzutean datza." "Bai, ados nago. Beraz, non dago arazoa? Eta berak esan zidan: "Beno, nola etzungo duzu hau? Nola entzungo duzu beste hori?" Eta nik esan nuen: "Nola entzuten duzu zuk?" Berak esan zuen: "Uste dut hemendik entzuten dudala." Eta nik esan nuen: "Beno, baita nik ere, uste dut. Baina horretaz aparte nire eskuekin entzuten dut, nire besoekin, masailekin, ilearekin, nire triparekin, nire bularraldearekin, hankekin, etab."
Klase bakoitza danborrak afinatzen hasten genuen -bereziki tinbalak- interbalo txiki baten, honen antzerako... diferentzia txikiekin. Gero gradualki... eta gradualki... eta harrigarria da zeure gorputza irekitzen duzunean eta zeure eskuak dardarak sentitzeko, izatez, diferentzia txiki hori... zeure hatzaren parterik txikienarekin sentitu daiteke, hortxe.
Beraz nik nire eskuak musika aretoaren paretaren kontra jartzen nituen, eta elkarrekin "entzun egiten genituen" instrumentuen soinuak, eta benetan soinuetan arreta jartzen saiatzen ginen belarriaz bakarrik baliatuko bagina baino era askoz zabalagoan. Belarria gauza askorekin alda daiteke, noski. Aretoa, anplifikazioa, instrumentuaren kalitatea, makil mota, etab. etab. Denak ezberdinak dira. Pisu berdina baina soinu mota ezberdina. Eta hori da funtsean garena. Gizakiak gara, baina denok daukagu geure "soinu kolorea", horrela esateagatik, izakera harrigarri hauek egiten dituena, izakerak, zaletazunak, etab.
Hazi nintzenean, Londoneko Royal Academy of Music-en zartzeko audizioak egin nituen eta zera ezan zidaten: "Beno, ez, ez zaitugu onartzen ez dugulako ideiarik musikari 'gor' baten etorkizuna zein izan daitekeen." Eta nik ezin nuen hori onartu. Beraz esan nien: "Beno, ikusi, ezetz esaten badidazue, arrazoi horiengatik ez banauzue onartzen, --soinuen artea interpretatu, ulertu eta maitatzeko gaitasunari kontra eginez-- orduan, nor onartzen duzuen oso oso sakonki aztertu beharko dugu." Eta ondorioz, -behin arazo hau gainditu nuenean eta bigarren audizioa izan ondoren-- onartu egin ninduten. Eta ez hori bakarrik: gertatu zenak guztiz aldatu zuen Erresuma Batuko musika instituzioen rola.
Inoiz ez zuten sarrera eskari bat gaitzetsiko norbaitek besorik edo hankarik ez zuelako. Agian, haizezko musika trensna bat jo ahal izateko euskarri batetan jarri beharko zen instrumentu. Zirkunstatzia bat ere ezingo da erabili sarrera eskari bat errefusatzeko. Eta eskari bakoitza entzun eta frogatu beharko da, eta gero, musika gaitasuneri begira, pertsona onartu edo ez. Honek, ikasle talde interesgarri bat musika instituzio hauetara ailegatzea egin zuen. Eta esan behara dago horietako asko, gaur egun, munduko orkestra profesionaletan ari direla jotzen. Honen gauza interesgarria da, nahiz eta...- (txaloak)- jende hau ez dagoela soilik soinuari lotuta, -gutako gehienok bezala- musika gure eguneroko botika da.
Musika esaten dut baina soinuaz ari nahiz. Badakizue? Musikari bezala hainbat gauza harrigarri ezagutu ditut: 15 urteko mutiko bat izan dezakezu, erronka handiak gainditu behar dituena, agian bere mugimenduak ezin dituena kontrolatu, agian gorra dena edo itsua dena, etab., etab. Bat batean, gazte hori instrumentutik gertu eseritzen bada, eta marinba baten azpian etzaten bada ere, eta organoaren oso antzerako zerbait jotzen badiozu, -ez dut makil egokirik- baina honelako zerbait. Utz ezadazue aldatzen. Oso sinplea den zerbait... baina berak nik sentituko ez nuen zerbait sentituko luke ni soinuaren gainean nagoelako. Niri soinua alde honetatik ailegatzen zait. Berari erresonatzaileen bitartez ailegatuko litzaioke. Erresonatzailerik ez balego hemen hau izango genuke... beraz hemen dagoen soinua, lehenengo iladetan zaudetenak ezin izango zenuten modu batera sentituko luke. Atzean zaudetenak ere ezingo zenuten sentitu. Gutako bakoitzak, eserita dagoen lekuaren arabera, soinu hau era desberdinean sentitzen du. Eta, noski, soinu honen parte hartzaile izanda, eta hau zein soinu mota egin nahi dudan jakinda abiatuta- adibidez, soinu hau.
Zerbait entzun dezakezue? Horixe da, ez nagoelako ukitzen ere. Baina, hala ere, zerbait gertatzen ari dela antzeman dezakegu. Zuhaitzak mugitzen ikusten ditudanean bezala eta imajinatzen dut zuhaitza soinu xuxurlaria egiten. Ikusten zer esan nahi dudan? Ikus dezakegun edozein gauzari lotuta beti dago soinu bat. Beraz beti dago kaleidoskopio handi bat nondik gauzak atera ditzazkegun.
Honela nire ekitaldi guztiak nik sentitzen dudanean oinarrituta daude guztiz, eta ez musika zati bat ikastean bakarrik, edo beste edozeinen interptretazioa erreproduzitzean, edo musika zati hori azaltzen den CD guztaik analizatuz soinuen bila. Horrek ez zidalako emango hain oinarrizko materiala nik ibilbide guztia sentitu ahal izateko. Beraz, izan daiteke areto batzuetan dinamika hau erabili ahal daitekela. Izan liteke beste aretotan ezinezkoa izatea hau sentitzea eta orduan nire leuntasun maila jotzerako orduan izan beharko luke... Ikusten zer esan nahi dudan? Beraz, soinuaren sarbide eztanda honetan, bereziki pertsona gorren artean, honek ez du musika instituzioak eta gorrentzako musika eskolak soinua tratatzeko duten era aldatu bakarrik. Eta ez bakarrik terapia bezala, baina noski, musika partaide bat izanez gero kasu berdina da. Akustika teknikariak muntatzen duten areto motetan pentsatu behar izatea ere eragin du. Esango nuke munduan oso areto gutxi daudela benetan soinu ona dutenak. Edozer gauza egin daitekeen aretotaz ari naiz. Soinu txiki, leun batetik hain zabala, hain handia, hain harrigarria den zerbaiteraino. Beti dago zerbait- ondo entzun daiteke hemen, txarragoa izan daiteke hor. Oso ona izan daiteke hemen, baina oso txarra han. Agian oso txara han, baina ez oso txarra hor, etab, etab.
Beraz areto bat aurkitzea ia ezinezkoa da, nun imaginatzen duzuna jo dezakezun, zehatz-mehatz, "estetikoki hobetua" izan gabe. Beraz, akustika teknikariak entzumen arazoak dituzten pertsonekin eta soinuaren partaideak direnekin eztabaidan daude. Eta hori oso interesgarria da. Ezin dizuet zehazpenik eman areto hauekin gertatzen ari denaz, baina pertsona talde horri kontsultan ari dira, hainbeste urtetan haietaz honelako gauzak esan eta gero: "Beno, nola sentitu dezakete musika? Gorrak dira." Guk hau bakarrik egiten dugu eta imajinatzen dugu gorra izatea hau dela. Edo honela egiten dugu eta imajinatzen dugu itsua izatea hau dela. Norbait gurpil aulki batean ikusten badugu, suposatzen dugu ezin duela oinez egin. Izan liteke hiru, lau edo bost pausu eman ditzakeela. Hau, haientzat, ibiltzea izan arren. Urte bateko epean, bi pausu gehiago izan daitezke. Beste urte batean, hiru gehiago.
Gauza hauek oso garrantzitsuak dira erreflexiorako. Beraz elkar entzutean, oso garrantzitsua da guretzat entzute ahalmenak frogan jartzea. Geure gorputzak erresonantzia kaxa bat bezala erabiltzea. Epaiketa geldiaraztea. Niretzat, musika berriekin etengabe nabilen musikari bezala, oso erraza da esatea: "Bai, gustoko dut hori." "Ez, hori ez dut gustoko." Eta honela. Eta konturatu nintzen musika-lan bakoitzari denbora eman behar niela. Agian musika-lan horren eta nire artean ez dago kimika ona. Baina honek ez du esan nahi musika-lan txar bat dela erabakitzeko gaitasuna dudanik. Eta, badakizue? Musikari izatearen gauzarik handienetako bat oso oparoa dela da. Beraz ez dago araurik, ez dago zuzenik, ez dago okerrik, ez dago modu honetara edo beste modu horretara.
Txalo egiteko eskatuko banizue- agian hau egin dezaket. Esaten badizuet: "mezedez, txalo egin trumoi baten soinua egiteko." Denok trumoia esperimentatu dugula suposatzen dut. Ez nahiz soinuaz bakarrik ari, trumoi hori zuen barruan entzutea nahi dut. Eta, mezedez, saia zaitezte hori zuen txaloen bidez sortzen. Saiatu. Saiatu bakarrik, mezedez. (txaloak)
Oso ongi! Elurra. Elura. Noizbehin entzun duzue elurra?
Evelyn Glennie: Orduan utzi txalo egiteari. (barreak) Berriro saiatu. Berriro saiatu. Elurra.
Euria. Ez dago gaizki, ez dago gaizki.
Honetan interesgarria da orain dela gutxi ume talde bateri hau eskatu niela. Orain- imaginazio handia, eskerrikasko. Hala ere, zuetako inor ez da eserlekutik jaiki pentsatzeko: "Ongi da! Nola egin dezaket txalo? Ondo, agian... agian neure bitxiak erabil ditzaket soinu gehiago sortzeko. Agian nire gorputzeko beste atal batzuk erabil ditzaket soinu gehiago egiteko." Zuetako inork ez du era ezberdinean txalokatzen pentsatu zuen eserlekuetan eta bi eskuak erabiltzen ez dena. Musika entzuten dugun era berean, suposatzen dugu dena hemen dagoela. Honela bizitzen dugu musika. Noski ez dela.
Trumoia, trumoia, trumoia bizitzen dugu. Pentsatu, pentsatu, pentsatu. Entzun, entzun, entzun. Orain, zer egin dezakegu trumoiekin? Nire maisua gogoratzen dut. Hasi nintzenean, nire lehenengo klasean nik nire makilekin nengoen, hasteko prest. Eta ez zidan esan: "Ondo, Evelyn, mezedez. Oinak pixka bat aldenduta, besoak 90 graduko angeluan gutxi gora behera, makilak "V" forman gutxi gorabehera, mantendu leku hori hemen, etab. Mezedez, mantendu bizkarra zuzen, etab etab etab." Nik, seguruenik, zurrun eta izoztuta bukatuko nukeen eta ez nintzatekeen izango danborra kolpekatzeko gai, beste gauza askotan pentsatzen egon izango nintzatekeelako. Baina berak esan zidan: "Evelyn, eraman ezazu danbor hau zazpi egunetarako eta datorren astean ikusiko dugu elkar."
Zer egin behar nuen? Ez nituen makilak behar, ezin nuen makilik izan. Funtsean danbor hau begiratu behar nuen, nola egina zegoen, zer egiten zuten mihi txiki horiek, zer egiten zuten bordoiak aztertu. Buelta ematea, kaskoarekin experimentatu, larruarekin esperimentatu. Nire gorputzarekin esperimentatzen, bitxiekin esperimentatzen, edozein gauzarekin esperimentatzen. Eta, noski, ubeldurez eta antzerako gauzez betea bueltatu nintzen (barreak) baina, hala ere, esperientzia harriagarria izan zen. Izan ere, nola esperimentatuko dugu hori musika-lan baten bidez? Nola esperimentatuko dugu hori ikasketa liburu batean? Beraz ez ditugu inoiz ikasketa liburu errealik erabiltzen. Honela, adibidez, ikasten dugun gauzetako bat perkusio exekutatzaile bat izatearekin ari garenean, musikari izatearekin ez bezala, kolpe zehatz eta sinpleen segida bat da.
Hori bezalaxe. Eta gero pixka bat azkarrago egiten dugu, eta pixka bat azkarrago, eta pixka bat azkarrago. Eta honela. Zer da musika-lan honek behar duena? Golpe sinpleko erredoblea. Beraz, zergatik ezin dut musika-lan baten ikasketan zehar egin? Eta hori da berak egin zuena. Eta hazi nintzenean, "musika instituzio" deitzen zaionean denbora osos ikasten hazi nintzenean, hau guztia alboratua izan zen. Ikasketa liburuetatik ikasi behar genuen. Eta askotan, galdera, beno, zergatik? Zergatik? Zerekin dago erlazionatuta hau? Musika-lan bat jo behar dut. "Beno, hau zure kontrola hobetuko du" Baina, nola? Zergatik ikasi behar dut hau? Musika-lan batekin erlazionatu behar dut. Badakizue? Zerbain esan behar dut.
Zergatik ari nahiz paradiddleak praktikatzen? Makilaren eta eskuaren kontrolerako, literalki, da bakarrik? Zergatik nago hau egiten? Arrazoi bat izan behar dut, eta arrazioa zera izan behar du: zerbait esatea musikaren bidez. Eta musikaren bidez zerbait esatean, funtsean soinua dela, edozein motatako gauzak transmiti daitezke edozein pertsonari. Baina ez dut zuen emoziotaz ardura artu nahi. Hori zuek areto batera sartzen zaretenearen araberakoa da. Honek zehaztuko du nola entzuten ditugun hainbat gauza. Triste sentitu naiteke, edo zoriontsu, edo asaldatua, edo gozagaitz musika-lan batzuk jotzen ditudanean, baina dut nahi zuek berdina sentitzea. Beraz, kontzert batera zoaztenean, utzi zuen gorputzak irekitzea, utzi zuen gurputzari erresonantzia ganbara izatea. Kontuan izan ez duzuela musikariak esperimentatuko duen berdina sentituko.
Artista posizio txarrenean dago soinu errealarentzako: makila kaxa kolpekatzen duenaren soinua entzuten ari da, edo mazoa egurra kolpekatzen, edo arkua sokan, etab. Edo soinuak sortzen duen arnasketa haize eta metaletan. Gordintasuna esperimentatzen ari dira bertan. Hala ere zerbait hain purua esperimentatzen ari dira benetako soinuaren aurrekoa dela. Mezedez, kontura zaitezte soinuaren bizitzaz kolpea eta gero, edo arnasketaz, emanak izan dira. Soinu horren bidaia esperimentatzen dugu konferentzia honen ibilbide guztia esperimentatu nahi izan nukeen moduan atzo ailegatzearen ordez. Espero dut hainbat gauza trutatu ahal izatea egunean zehar. Eskerrikasko gonbidatzeagatik! (txaloak)
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation, or join one of these:
Hitzaldi harrigarri baten bidez, Evelyn Glennie perkusiojole gorrak erakusten digu musika entzuteak gure tinpanoak kolpekatzea baino askoz gehiago dakarrela.
Percussionist and composer Dame Evelyn Glennie lost nearly all of her hearing by age 12. Rather than isolating her, it has given her a unique connection to her music. Full bio ยป
Translated into Basque by Martin Segovia
Reviewed by Jon Goikolea
Comments? Please email the translators above.
20:43 Posted: Jun 2008
Views 3,642,907 | Comments 492
20:41 Posted: Apr 2008
Views 291,661 | Comments 79
19:11 Posted: Feb 2008
Views 564,411 | Comments 94
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.