Idazle bat naiz Liburuak idaztea nire lanbidea da baina hori baino gehiago ere bai, noski Nire bizitzako maitasun handia eta gauza liluragarria ere bada Eta ez dut hori inoiz aldatuko denik espero Baina, hori esanda, duela gutxi berezia izan den zerbait gertatu da nire bizitzan eta nire karreran nire lanbidearekin nuen harremana aldarazi duen zerbait Gauza berezi hori da duela gutxi liburu bat idatzi nuela, “Eat, Pray, Love” (“Jan, Errezatu, Maitatu”) delako memoria hau idatzi ditudan beste liburuekin alderatuz arrazoiren bategatik munduratu zen eta nazioarteko arrakasta izugarri eta mega-liluragarria lortu duen liburua da Honen emaitza da, edonora joanda jendeak etsita egongo banintz bezala tratatzen nauela Serioski – etsita, etsita! Adibidez, nigana gerturatzen dira, oso arduratuta eta ondorengoa esaten didate “Ez duzu beldurrik, ez diozu beldurrik inoiz arrakasta gainditu ezinari? Ez diozu beldurrik bizitza guztia idazten pasatzeari eta inoiz liburu bat sortzeari inoiz norbaiti interesatuko zaion liburu bat ez sortzeari, inoiz ez?
Beraz, hori lasaigarria da, badakizue Baina okerrago izan liteke, baina oroitzen dut nire gaztaroan, duela 20 urte baino gehiago idazlea izan nahi nuela esaten hasi nintzenean jendeak beldurrean oinarritutako antzeko erreakzioa izan zuela. Jendeak ondorengoa galdetzen zidan “Ez duzu inoiz arrakasta lortuko ez duzun beldurrik? Ez diozu beldurrik ukazioaren umilazioak eraginda hiltzeari? Ez diozu beldurrik bizitza guztia arte honetan lanean pasa eta hortik ezer ez ateratzeari eta amets multzo baten gainean ahoa errauts zaporez beteta hiltzeari? (Algarak) Horrelako zerbait, badakizue
Erantzuna, galdera guzti horien erantzuna motza da, “Bai”. Bai, gauza guzti horien beldur naiz. Eta beti izan naiz Eta gauza askoren beldur naiz jendeak asma ez ditzakeen gauza askori diet beldur Algei esaterako eta beldurra ematen duten beste hainbat gauzari Baina, idazteaz dihardugunean azken aldian pentsatzen aritu naizena, eta nire buruari galdetu diodana, zera da, zergatik? Badakizue, arrazionala da? Logikoa da norbaitek sentizea lan horregatik muduratu dela eta lan horren beldur izatea? Badakizue, eta sormena oinarri duten lanetan gabiltzanon ezaugarria da dirudienez horrek besteen osasun mentalaren inguruan urduritzen gaitu beste lanbide batzuk egiten ez duten moduan, badakizue? Nire aita bezala esaterako, ingeniari kimikoa zen eta ez dut oroitzen behin ere bere ingeniari kimikoko 40 urteko bizitzan inork ingeniari kimiko izateari beldur zion galdetu zionik, badakizue? Hori ez zen gertatzen -- ingeniari kimiko hori, John, zer moduz dabil? Besterik gabe ez zen gertatzen, badakizue? Baina justuak izateko, ingeniari kimikoen taldeak ez du irabazi mendeetan zehar alkoholiko maniatiko-depresibo erreputazioa (Algarak)
Guk idazleok,erreputazio hori dugu, eta ez soilik idazleok, baita mota ezberdinetako sormen munduko jendeak ere mentalki egonkortu gabeak izateko erreputazioa dugu. Eta egin behar duzun guztia zera da, hildakoen zerrenda etsigarria irakurri 20. mendean soilik, sormen bikaina zutenen hildakoen zerrenda gazte eta askotan beren buruaz beste eginda heriotza aurkitu zutenena. Eta suizidatu ez zirenak ere, euren dohaiak ezin kudeatu zenbiltzan. Norman Mailerrek, hil aurretik egin zuen azken elkarrizketan ondorengoa esan zuen “Nire liburu bakoitzak pittin bat gehiago hil nau” Bere lan bizitzaren inguruko azalpen izugarriak, badakizue? Baina norbait horrelako zerbait esaten entzuten dugunean ez ditugu begiak kliskatu ere egiten horrelako gauza asko azken aldian entzun ditugulako eta modu batera barneratu eta taldean ideia hori onartu dugulako da sormena eta sufrimendua batera doazela eta arteak, azkenean, beti eramango gaitu etsipenera.
Eta gaur zuei guztioi egin nahi dizuedan galdera ondorengoa da zuek gustura zaudete ideia horrekin? Gustura sentitzen zarete ideia horrekin? distantzia txikira ikusten duzuelako, badakizue Ni ez naiz gustura sentitzen susmo horrekin. Gorrotagarria dela uste dut Eta arriskutsua dela ere uste dut eta ez dut datorren mendean jarraitzen duela ikusi nahi Gure adimen sormentsuak bizitzea nahi dut.
Eta baietz uste dut nire kasuan oso arriskutsua izango litzateke susmoen bide ilunean sartzea, batez ere gaur egun nire ibilbidean nagoen unea ikusita Zuek badakizue beno, nahiko gaztea naiz, 40 urte inguru ditut soilik. Agian oraindik beste lau hamarkada pasako ditut lanean Oso posiblea da hemendik aurrera idazten dudan oro munduan arrakasta izan zuen liburu horren ondorengo moduan zabaltzea, ezta? zuzenean esan beharko nuke, guztiok hemen lagunak garelako oso posiblea da nire arrakasta handiena pasa izana Ene Jesus, a ze ideia! Badakizue pentsamendu hori dela pertsona bat goizeko bederatzietan ginebra edatera bultzatzen duena eta nik ez dut hori egin nahi. (Barreak) Nahiagoko nuke maite dudan lan hori egiten jarraitu.
Beraz, galdera itzultzen da, nola? Niri iruditzen zait, asko pentsatu ondoren, orain lanean jarraitu behar dudan modua, idazten jarraitzeko, babes psikologikoa duen zerbait sortu behar dudala, ezta? Nire barnean distantzia bat egoteko modua aurkitu behar dut nire idazle izaeraren eta hemendik aurrera idazten dudan guztiaren erreakzioaren aurrean izango dudan ansiedade naturalaren artean. Eta, bitartean aurreko urtean egin nahi nuen horren adibideak bilatzen aritu naiz, eta beste gizarte batzuk begiratzen aritu naiz sortzaileei laguntzeko moduei buruz ideia hobe eta egokiagoak zituzten begiratuz, sormenaren emozio arriskutsuak administratzeko.
Eta bilaketa horrek Grezia eta Erroma zaharrera eraman nau. Beraz mantendu zaitezte nirekin, honek bira osoa emango duelako. Baina, Grezia eta Erroma zaharrean jendeak ez zuen uste sormena gizakitik zetorrenik, bai? Jendeak uste zuen sormena gizakiarengana joaten zen espiritu izugarri bat zela, distantea eta ezezaguna, arrazoi distante eta ezezagunen ondorioz. Grekoek sormen espiritu zoragarri horiei “daimones” deitu zioten Garaiko jendeak uste zuen Sokratesek daimon bat zuela eta jakintasun handiz urrutitik hitz egiten ziola. Erromatarrek ideia bera zuten, baina hauek espirituari “incorporeo jeinua” deitzen zioten. Hori izugarria zen, Erromatarrek ez zutelako uste jeinu bat zerbait majikoa eta jainkotarra zela. Bera bazela uste zuen, bizi zela, literalki, artisten estudioan, Dobby elfo domestikoa izango balitz bezala, eta atera eta inbisible izanik artistarengana joaten zela bere lanarekin eta lanari forma ematen ziola.
Hain bikaina – hortxe dago hortxe hain justu hitz egiten ari naizen tartea— lanaren emaitzatik babesteko egoera psikologikoa. Guztiek zekiten horrela funtzionatzen zuela, ezta? Horrela antzinako artista hainbat gauzetatik babestuta zegoen, esaterako, nartzisismo gehiegi ezta? Zure lana liluragarria bazen ezin zenuen meritu guztia zure gain hartu. Bere ordez, guztiek zekiten jeinu horrek lagundu zintuela. Zure lanak porrot egiten bazuen, ez zen guztiz zure errua, badakizue? Guztiek zekiten zure jeinua nahiko ahula zela. Eta hori da denbora luzez mendebaldeko jendeak pentsatu zuena.
Eta orduan iritxi zen Errenazimendua eta dena aldatu zen, eta izugarrizko ideia handia izan genuen ideia izugarri hori gizakia munduaren erdian jartzea izan zen jainko eta misterio guztien gainean eta ez dago leku gehiago jainkotarretik diktaketa hartzen duten izaki mistikoentzat Gizaki arrazionalaren hastapena, eta jendea sinesten hasi zen sormena gizakitik zetorrela. Eta historian lehen aldiz, artista jeinu bat bezala kontsideratu zen, norbaitek jeinu bat zuela esan beharrean.
Eta esan behar dizuet, hori nire aburuz hutsegite handia izan zela. Badakizue, nire ustez norbaiti, pertsona sinple bati, bera ontzia eta iturria dela eta jatorria eta esentzia, jainkotiar misterio oro, sormenezkoa, ezezaguna dela esatean gizakiaren adimenerako responsabilidade handiegia dela uste dut. Norbaiti eguzkia irenstea eskatzea bezala da. Deformatu eta distortsionatu egiten ditu egoak eta errendeminduaren inguruko itxaropen jasan ezinak sortzen ditu. Nire ustez presio hori gure artistak hiltzen aritu da azken 500 urteetan .
Eta, hori egia bada, eta uste dut egia dela galdera itzultzen da, orain zer? Hau modu desberdinean egin dezakegu? Agian jendearen arteko erlazioa eta sormenaren misioak lehen ulertzen zituzten moduan ulertzera itzuli beharko ginateke. Agian ez. Agian ezin ditugu besterik gabe gizakiak 500 urtetan izan dituen pentsamendu arrazionalaren diskurtsoak 18 minututan ezabatu Eta seguruenik audientzia honetan bada maitagarriak existitzen diren susmo zientifikoak dituenik, maitagarrien zumoa jendeari proiektuetan igurtzen dizkietela eta horrelakoak. Ez dut guztiak nirekin ados egotea lortuko.
Baina azaldu nahi dudan galdera, zergatik ez? da zergarik ez dugu gure modura pentsatuko? Entzun dudan beste edozeren beste zentzu bait du zoramenezko, ausazko faktore hauek azaltzeko, sormen prozesuaren faktoreak alegia. Sormen prozesu hau, zeozer sortzen saiatu diren guztiek dakiten bezala, ---hau da, hemen gauden guztiok— ez da beti arrazionalki portatzen. Eta gainera, batzuetan guztiz paranormala izan daiteke.
Duela gutxi Rutg Stonen poetisa amerikarr izugarriarekin aurktiu nintzen, jada 90 urte ditu, baina poetisa bat izan da bizitza osoan zehar eta esan zidan, gaztetan Viriginian bizi zenean bera landan lanean ari zenean, poemak sentitu eta entzun egiten zituela esan zuen beregana zuzen zioazen poemak landen gainetik Eta esan zidan airezko tren baten modukoa zela. Eta beragana paisaiatik kontrolik gabe etorriko zela. Eta etortzen sentitzen zuela, lurrak bere hanken azpian mugitzea eragiten baitzuen. Berak bazekien une horretan gauza bat soilik egin behar zuela, eta zera zen, bere hitzetan “deabru baten moduan korrika egitea” Eta korrika egiten zuen etxera bidean eta poemak bere atzetik jarraituko zion. eta paper eta arkatz batez baliatuz paperean harrapatu behar zuen eta azkar egin behar izaten zuen, barnean azaltzen zitzaion hori hartu eta orrialdean arrapatzeko Eta batzuetan ez zen behar bezain azkarra, bera korrika eta korrika arituko zen eta ez zen etxera iritxiko eta poemak arrapatu egingo zuen eta galdu egingo zen betiko paisain zehar aldenduz berak esan bezala “beste poeta” baten bila. Eta berak zioen – ez dut zati hori inoiz ahaztuko- batzuetan, poema galtzear zegoenean etxera korrika ziztu bizian eta paper baten bila eta justu poema bere paretik pasatzen zenean berak arkatza hartzen zuela esku batekin eta beste eskua luzatu egiten zuen eta orduan poema harrapatu, juxtu juxtu. Poema buztanetik harrapatzen zuen, eta atzeraka tiratzen zuen bere gorputzaren barnerantz paperean idazten zuen bitartean. Eta batzuetan, poema bikain eta garbi azaltzen zen paperean baina alderantziz agertzen zen, azken hitza lehenengoa. (Barreak)
Beraz, entzun nuenean pentsatu nuen – ze arraroa, horrela da hain justu nire sormen prozesua. (Barreak)
Hori ez da nire sormen prozesu osoa- Ez naiz tuberia! Inozoa naiz, nik lan egiteko modua zera da, egunero ordu berean esnatu, eta izerditu eta lan egin eta guzti honetatik modu traketsean pasa. Baina oraindik ni, nire txorakerian, ni gauza horrekin marruskatu naiz batzuetan. Eta zuetako asko ere, imajinatzen dut. Badakizue, baditut lan edo ideiak nigana iturri intzo identifikagarria ez den batetik iristen direnak. Eta zer da gauza hori? Eta nola erlaziona gaitezke berekin burua galtzea eragin gabe, baina, gainera, zuzen edo zentzudun matendu gaitezan?
Niretzako, adibide garaikide onena Tom Waits musikariarena da, duela urte batzuk aldizkari baterako elkarrizketatu nuena. Eta honi buruz ari ginen hizketan eta badakizue, Tom, bere bizitzaren zati handienean artista garaikide moderno oinazetsuaren adibide izan da, guztiz barneratuak ditugun sormen inpultso kontrolaezin horiek kontrolatu, erabili eta menderatzen saiatzen.
Baina, ordurako zahartu egin zen, lasaitu, eta egun batean autopistan gidatzen ari zen, Los Angelesen esan zidanez, eta bapatean guztia aldatu zen beretzako Gidatzen ari da eta bat-batean burura etortzen zaion melodia honen soinua entzuten du, bere burura inspirazio moduan etortzen da askotan, ihesbide eta iradokitzaile, eta nahi du, zuek badakizue, polita da eta faltan botatzen du, baina ez du lortzeko aukerarik. Ez du paper zatirik, ez du arkatzik, ez du grabadora bat.
Beraz, ansiedadea handitzen joaten da, “Gauza hau galduko dut, eta orduan kanta honek betiko atsekabetuko nau. Ez naiz behar bezain ona, ezin dut egin" Beldurrak jaten utzi beharrean geratu egin zen. Prozesu mentala geratu zuen eta guztiz berria zen zerbait egin zuen. Zerura begiratu zuen soilik, eta ondorengoa esan zuen “Barkatu, ez duzu gidatzen ari naizela ikusten?” (Barreak) “Kantu bat orain idatzi dezakedala uste duzu? Benetan existitu nahi baduzu, itzuli momentu egokiago batean, zutaz arduratzeko aukera dudanean. Bestela, joan zaitez beste norbait eragoztera. Joan zaitez Leonard Cohen eragoztera”
Eta bere lanerako modua guztiz aldatu zen honen ondoren. Ez lana, askotan ordura arte bezain iluna zen. Baizik eta prozesua, eta hain astuna zen ansiedadea askatua izan zen jeinua hartu zuenean eta bere barnetik atera zuenean, bertan arazoak soilik sortzen zituen, eta askatu egin zuen etorri zen lekura itzuliz, eta orduan konturatu zen ez zuela barneratutako zerbait izan behar, oinazetsua. Kolaboratzaile berezi bat izan zitekeen, bikaina, apartekoa, Tom eta kanpoan zegoen gauza horren arteko harremana, Tom ez zena.
Beraz, istorio hori entzun nuenean hasi zen pittin bat aldatzen nire lan egiteko modua, eta behin salbatu ninduen. Ideia honek salbatu ninduen “Eat, Pray, Love” idatzen ari nintzenean eta zerbaitetan lanean ari zarenean eta funtzionatzen ez duenean eta pentsatzen hasten zarenean desastre bat izango dela eta inoiz idatzi den liburu okerrena izango dela Une horietako batean, desesperazio zulo batean erori nintzen. Ez txarra soilik, inoiz idatzi zen okerrena. Proiektua utzi behar nuela pentsatzen hasi nintzen. Baina Tom aireari hitz egitenez oroitu nuen orduan e ta saiatu egin nintzan. Beraz, burua eskuizkributiktik altsatu nuen eta nire hitzak gelako leku hutsera bidali nituen. Eta ahots gora ondorengoa esan nuen: “Ei zu, gauza, entzun, biok dakigu liburu hau bikaina ez bada ez dela soilik nire errua, ezta? Nire gogo guztiak jartzen ari naizela ikusten baituzu, ez dut ezer gehiago. Beraz, hobea izatea nahi baduzu, azaldu eta tratuaren zure zatia bete behar duzu. Bale. Baina egiten ez baduzu, badakizu, pikutara honekin- Idazten jarraituko dut nire lana delako. Eta gaur hemen egon naizela nire tratuaren zatia betetzeko islatzea nahi dut.” (Algarak)
Zeren (Txaloak) azken finean horrelako zerbait da, bai. duela mende batzuk Afrikar Iparraldeko desertuetan jendea bildu egiten zen musikarekin ilargiaren argitan dantzatzeko eta orduak eta orduak pasatzen zituzten horrela, egunsentiraino. Eta beti ziren izugarriak, dantzariak profesionalak eta izugarriak zirelako ezta? Baina noizean behin, oso gutxitan, zerbait gertatzen zen, eta antzezleet akore bat garrantzitsua egiten zen. Eta nik badakit zuek badakizuela zertaz ari naizen hizketan, guztiok noizbait ikusi duzuelako horrelako zerbait. Denbora geratuko balitz bezala zen, dantzaria portal moduko batetik pasatzen zen eta ez zuen beste mila gauetan egin zuenetik desberdintzen zuen ezer egiten baina guztia lerrokatzen zen. Eta bat-batean, ez zirudien gizaki sinple bat. Argizkatua zegoen barnetik eta azpitik eta guztia argiztatua zegoen jainkotartasunez.
Eta hau gertazten zenean, garai horietan, jendeak bazekien zer zen, badakizue, eta bere izenez deitzen zuten. Eskuak elkartu eta kantatzen hastzen ziren "Allah, Allah, Allah, Jainkoa, Jainkoa, Jainkoa." Hori da jainkoa badakizue? Datu historiko bitxi bat - Moroek Espainiar hegoaldea inbaditu zutenean, eurekin eraman zuten ohitura hau eta ahoskera aldatu zioten mendeen poderioz, “Allah, Allah, Allah" "Olé, olé, olé,"izatera pasatu zen. Gaur egun zezen plazatan eta dantza flamenkoetan entzuten da. Espainian norbaitek ezinezko edo majikoa den zerbait egiten duenean “Allah, Allah, Allah" a "Olé, olé, olé, bravo" esaten dute, ulertezina, hor dago jainkoaren irudia. Barregarria dena, behar dugulako.
Baina, zati zaila hurrengo goizean iristen da, dantzariarentzat berarentzat, esnatu eta ikusten duenean asteatrea dela eta goizeko 11ak eta jada bera ez dela jainkoaren irudia. Belaunak gaizki dituen gizakia dela soilik ikusten duenean eta agian ez du inoiz lortuko berriro ere maila horretara heltzea. Eta agian inoiz gehiago inork ez du Jainkoaren izena esango birak ematen dituen bitartean, eta zer egingo du bere bizitzan gertatzen den beste guztiarekin? Hau zaila da. Sortzailearen bizitzako adiskidetze mingarrienetako bat da. Baina agian ez luke larritasunez betea egon behar, zuek ez bazenuteke lehenengo pentsatuko ezaugarri izugarrienak zuengandik etorriak direla. Baina agian sinetsiko bazenute iturri imajinaezin baten mailegua dela zure bizitzaren zati bat norbaiti amaitzean entregatu beharrekoa dela. Badakizue, horrela pentsatzen badugu, guztia aldatzen hasten da.
Horrela hasi naiz pentsatzen, eta laster arriskutsu, nire arrakasta arraroaren aurrerapen beldurgarri bezala kaleratuko den nire liburuan azken hilabeteetan lanean aritu naizenean ere horrela pentsatu dut.
Eta nire buruari esan behar diodana benetan urduri jartzen naizenean zera da, ez eduki beldurrik. Ez larritu. Zure lana egin soilik. Jarraitu zure burua aurkezten zure zatia egiteko, dena delakoa izanda. Zure lana dantza egitea bada, egin zure dantza. Jainkotiarra bada, zure kasuan lanean ari den geinu zentzugabeak gauza miragarrirenbat begiztatzen badu, nahiz eta une batean soilik izan zure indarretatik egitne badu Ole! Eta bestela, egin ezazu zure dantza halere. Eta Ole! Zuretzako modu guztietan. Honetan sinesten dut eta erakutsi behar dugula sentitizen dut. Ole! Zuri, modu guztietan, maitasuna edukitzeagatik soilik eta saiatzen jarraitzeko gizaki irmotasuna.
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Elizabeth Gilbertek artisten eta geinuen ezinezko gauzei buruz hausnatzen du eta pertsona bat geinu izan beharrean guztiok geinu bat dugula azaltzen duen ideia defendatzen du. Solasaldi dibertigarri, petsonal eta hunkigarria.
The author of 'Eat, Pray, Love,' Elizabeth Gilbert has thought long and hard about some large topics. Her latest fascination: genius, and how we ruin it. Full bio »
Translated into Basque by Irati Sarasua
Reviewed by Jon Goikolea
Comments? Please email the translators above.
22:52 Posted: Apr 2008
Views 971,694 | Comments 117
19:24 Posted: Jun 2006
Views 16,622,029 | Comments 3011
09:26 Posted: Jun 2011
Views 874,319 | Comments 2392
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.