Beste mundu batera eraman nahi zintuzketet. Eta partekatu nahi nuke 45 urteko maitasun istorio bat, txiroekiko, egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi direnekiko. Heziketa oso elitista, harroputza, garestia jaso nuen Indian, eta hark ia hondatu ninduen. Prest nengoen diplomatiko, irakasle, sendagile izateko -- dena prest zegoen. Garai hartan, ez dut ematen, baino Indiako squash txapeldun nazionala izan nintzen hiru urtez. (Barre-algarak) Mundu osoa zegoen neuretzako prest. Guztia zegoen neure oinetara. Ezin nuen ezer gaizki egin. Eta orduan jakin-minez pentsatu nuen gustatuko litzaidakeela herrixka batera bizitzera joan, bertan lan egin eta nolakoa den ikustea.
Beraz 1965ean, Indiako Bihar lurraldeko gosete handiena deitu zitzaionera joan nintzen, eta gosea ikusi nuen, heriotza, jendea gosez hiltzen, lehenengo aldiz. Hark neure bizitza aldatu zuen. Etxera itzuli nintzen, ene amari esan nion, "Herrixka batean bizi eta lan egin nahi nuke." Ama koman sartu zen. (Barre-algarak) "Zer da hau? Mundu osoa zure eskura dago, lanpostu onenak zure eskura daude, eta herrixka batera joan eta bertan lan egin nahi duzula? Esan nahi dut, zugan zer edo zer gaizki dago?" Esan nion, "Ez, heziketa onena jaso dut. Pentsatu arazi dit. Eta trukean, neure erara, zerbait itzuli nahi nuke." "Zer egin nahi duzu herrixka batean? Lanposturik ez, dirurik ez, segurtasunik ez, etorkizunik ez." Esan nion, "Han bizi eta putzuak zulatu nahi ditut bost urtez." "Putzuak zulatu bost urtez? Indiako eskola eta unibertsitate garestienetara joan zara, eta bost urtez putzuak zulatu nahi dituzula?" Denbora oso luzez ez zidan hitz egin, uste zuelako neure familiari huts egin niola.
Baino orduan, jende oso txiroak dituen ezagutza eta trebetasun txundigarrienak agerian jarri zitzaizkidan, gainazalera sekula ekartzen ez direnak -- sekula modu zabalean identifikatu, errespetatu, erabiltzen ez direnak. Eta pentsatu nuen Oinustuen Unibertsitate bat sortuko nuela -- txiroentzako soilik izango zen unibertsitatea. Txiroek garrantzitsua zela uste zutena islatuko zen unibertsitatean. Herrixka honetara joan nintzen lehenengo aldiz. Zaharrak etorri zitzaizkidan eta esan zidaten, "Poliziarengandik ihesi zatoz?" Esan nien, "Ez." (Barre-algarak) "Zure azterketan huts egin duzu?" Esan nien, "Ez." "Ez duzu gobernuaren lanpostu bat eskuratu?" Esan nien, "Ez." "Zer egiten duzu hemen? Zergatik zaude hemen? Indiako hezkuntza sistemak Paris eta New Delhi eta Zurich-era begiratzera bultzatzen zaitu; zer egiten duzu herrixka honetan? Ba al dago esaten ez diguzun zer edo zer gaizki zurekiko?" Esan nien, "Ez, unibertsitate bat sortu nahi dut txiroentzako soilik. Txiroek garrantzitsua dela uste dutena islatuko litzateke unibertsitatean."
Hala zaharrek aholku zuhur eta sakon batzuk eman zizkidaten. Esan zidaten, "Mesedez, ez ekarri gradu bat eta titulua duen inor zure unibertsitatera." Horregatik Indiako unibertsitate bakarra da non, Doktoretza edo Master bat izan ezkero, etortzeko desgaituta zaudena. Desastre bat izan behar duzu, porrot egindakoa, baztertua gure unibertsitatera etortzeko. Zure eskuekin lan egin behar duzu. Lanaren duintasuna izan behar duzu. Komunitateari eskaintzeko trebetasun bat daukazula erakutsi behar duzu eta komunitateari zerbitzu bat eskaini. Hala sortu genuen Oinustuen Unibertsitatea, eta profesionaltasuna birdefinitu genuen.
Nor da profesional bat? Profesional bat da trebetasun, ziurtasun eta sinesmen konbinazioa daukan norbait. Ur-bilatzaile bat profesional bat da. Emagin tradizional bat profesional bat da. Hezur-konpontzaile tradizional bat profesional bat da. Hauek mundu osoan zehar profesionalak dira. Munduan zehar dauden herrixka helezinetan aurkitzen dituzu. Eta pentsatu genuen jende hau gainazalera atera behar zela eta erakutsi beraiek dituzten ezagutza eta trebetasunak unibertsalak direla. Erabili beharra dago, aplikatu beharra dago, kanpoko munduari erakutsi behar zaio -- ezagutza eta trebetasun hauek beharrezkoak direla gaur egun ere.
Beraz unibertsitatearen jarduerak Mahatma Gandhi-ren bizimodua eta lan egiteko modua jarraitzen ditu. Lurzoruan jaten duzu, lurzoruan lo egiten duzu, lurzoruan lan egiten duzu. Ez dago kontraturik, ez idatzizko kontraturik. Neurekin 20 urtez egon zaitezke edo bihar alde egin. Eta inork ezin du hileko 100$ baino gehiago irabazi. Diruagatik bazatoz, ez etorri Oinustuen Unibertsitatera. Lanagatik eta erronkagatik bazatoz, etorriko zara Oinustuen Unibertsitatera. Hor nahi dugu ideia zoroak probatu ditzazun. Edozein ideia duzula, etorri eta probatu. Ez du axola huts egiten baduzu. Kolpatua, min-hartuta, berriz hasten zera. Unibertsitate bakarra da irakaslea ikasle duena eta ikaslea irakasle duena. Eta unibertsitate bakarra da ziurtagiririk ematen ez duguna. Zerbitzu ematen diozun komunitateak ematen dizu ziurtagiria. Ez duzu behar paper bat horman zintzilik injineru zarela erakusteko.
Hala, hori esan nuenean, esan zidaten, "Ondo da erakutsiguzu zer egin daitekeen. Zer egiten ari zara? Hau guztia hutsaren hurrengoa da ezin baduzu praktikan erakutsi." Hala, Oinustuen lehen Unibertsitatea sortu genuen 1986an. 12 arkitekto Oinustuk eraiki zuten irakurtzen eta idaten ez dakitenak, oin karratuko 1,50$etan eraikia. 150 pertsona bizi ziren eta lan egiten zuten bertan. 2002ko Aga Khan arkitektura saria lortu zuten. Baino gero susmoa izan zuten, pentsatu zuten haren atzean arkitekto bat zegoela. Esan nuen, "Bai, aurreproiektua egin zuten, baino arkitekto Oinustuak izan ziren benetan unibertsitatea eraiki zutenak." Bakarrak gara 50.000$eko saria itzuli dugunak, ez zigutelako sinisten, eta pentsatu genuelako Tiloniako arkitekto Oinustuak zalantzan jartzen ari zirela.
Basogintzan aritzen den bati galdetu nion -- boteretsua, paper bidez kualifikatutako aditua -- Esan nion, "Zer eraiki dezakezu leku honetan?" Lurzoruari begiratu eta esan zuen, "Ahaztu. Ezin daiteke. Ez du merezi ere. Urik ez, lurzoru harritsua." Estualdi batean nengoen." Eta esan nuen, "Ondo, herrixkako gizon zaharrarengana joango naiz eta esan, 'Zer hazi beharko nuke leku honetan?'" Isilean begiratu zidan eta esan zuen. "Hau eraiki, hau eraiki, hau ipini, eta ondo irtengo da." Hau da gaur egun duen itxura.
Teilatura joan nintzen, eta emakume guztiek esan zuten, "Alde hemendik. Gizonek alde egin behar dute ez dugulako teknologia hau gizonekin partekatu nahi. Hau teilatua iragazgaiztea da." (Barre-algarak) Jaggery pixka bat [Azukre beltz latza], urens pixka bat [landare bat] eta ez dakidan beste gauza batzuk. Baino benetan ez du isuririk. 1986tik ez du isuririk izan. Teknologia hau, emakumeek ez dute gizonekin partekatuko.
Unibertsitate bakarra da erabat eguzkiz-elektrifikatua. Energia guztia eguzkitik dator. 45 kilowatt sortzeko panelak teilatuan. Eta guztia ibiliko da eguzkiari esker hurrengo 25 urteetan. Eguzkiak argitzen duen bitartean, ez dugu energia arazorik izango. Baino politena da apaiz batek instalatu zuela, apaiz Hindu batek, soilik lehen hezkuntzako zortzi urte egin dituena -- sekula eskolan, sekula unibertsitatean izan gabea. Eguzki energiari buruz gehiago daki munduko beste lekuetan ezagutu dudan inork baino, zinez.
Janaria, Oinustuen Eskolara etortzen bazara, eguzki-energiarekin prestatzen da. Baino eguzki-sukalde hori fabrikatu zuen jendea emakumeak dira, alfabetatu gabeko emakumeak, eguzki-sukalde sofistikatuena fabrikatzen dutenak. Scheffler eguzki-sukalde paraboliko bat da. Tamalez, ia-ia erdi Alemaniarrak dira, hain dira zehatzak. (Barre-algarak) Ez duzu inoiz aurkituko Indiako emakume hain zehatzik. Azken hazbeteraino, sukalde hori egin dezakete. Eta 60 otordu dauzkagu egunean bitan eguzkiarekin prestatuak.
Haginlari bat daukagu -- amona bat da, alfabetatu gabea, haginlaria dena. 7.000 umeren hortzak zaintzen ditu. Oinustuen teknologia: hau 1986koa da -- ez injineruk, ez arkitektok ez zuen honi buruz pentsatu -- baino teilatuetatik euri-ura jasotzen ari gara. Oso ur gutxi galtzen da alferrik. Teilatu guztiak daude konektatuta lur azpian 400.000 litroko tanke batera, eta ez da urik alferrik galtzen. Lau urteko lehortea izaten badugu, ura izango genuke campusean, euri ura jasotzen dugulako.
Umeen ehuneko 60 ez da eskolara joaten, abereak zaindu behar dituztelako -- ardiak, ahuntzak -- etxeko zereginak. Horregatik pentsatu genuen umeentzako gau-eskola bat sortzea. Tiloniako gau-eskolei esker, 75.000 ume baino gehiago pasatu da gau-eskola hauetatik. Umeen erosotasunerako delako; ez da irakaslearen erosotasunerako. Eta zer erakusten dugu eskola hauetan? Demokrazia, herritartasuna, nola neurtu zure lur saila, zer egin behar zenuke atxilotzen bazaituzte, zer egin behar zenuke zure aberea gaixo badago. Hau da gau-eskoletan erakusten duguna. Baino eskola guztiak eguzki-energiarekin argitzen dira.
Bost urtero hauteskunde bat daukagu. Sei eta 14 urte bitarteko umeek prozesu demokratiko batean parte hartzen dute, eta lehen ministro bat hautatzen dute. Lehen ministroak 12 urte ditu. Goizez 20 ahuntz zaintzen ditu, baino lehen ministroa da arratsaldez. Kabinete bat dauka, hezkuntza ministro bat, energia ministro bat, osasun ministro bat. Eta beraiek zaindu eta ikuskatzen dituzte 150 eskola eta 7.000 ume. Munduko Umeen Saria jaso zuen duela bost urte, eta Suediara joan zen. Bere herrixkatik irteten zen lehen aldia. Suedia inoiz ikusi gabe. Gertatzen ari zenarekin ez zegoen batere liluratuta. Eta Suediako Erregina, hor dago, nigana biratu eta esan zidan, "Galdetu diezaiokezu ume honi nondik eskuratu duen konfiantza? 12 urte besterik ez du, eta ez du ezerk liluratu." Eta neskatoa, bere ezkerrean dago, nigana biratu eta erreginari zuzen begiratu zion begietara eta esan zuen, "Mesedez esaiozu lehen ministroa naizela."
Alfabetatze gabeziaren ehunekoa oso handia den tokietan, txotxongiloak erabiltzen ditugu. Txotxongiloak dira gure komunikatzeko era. Hau Jokhim Chacha duzue 300 urte dituena. Neure psikoanalista da. Neure irakaslea da. Neure sendagilea da. Neure abokatua da. Neure emailea da. Diru kopurua handitzen du, neure liskarrak konpontzen ditu. Herrixkan ditudan arazoak konpontzen ditu. Herrixkan tirabira badago, eskolara joateak behera egiten badu eta irakasle eta gurasoaren artean desadostasuna badago, txotxongiloak irakaslea eta gurasoa deitzen ditu herri osoaren aurrera eta esaten du, "Eman bostekoa. Ez zaio eskolara joateari utzi behar." Txotxongilo hauek Munduko Bankuaren txosten birziklatuekin eginak daude.
Herrixkak eguzkiz-elektrifikatzeko zentralizatu gabeko, desmitifikatutako hurbilketa honekin, India osoa estali dugu Ladakh-etik Bhutan-eraino -- herrixka guztiak eguzkiz-elektrifikatuta trebatua izan den jendeak egina. Eta Ladakh-era joan ginen, eta emakume honi galdetu genion -- hau, 40 gradu zero azpitik, teilatupetik irten behar duzu, ez dagoelako lekurik, elurtuta zegoen bi aldeetan -- eta emakume honi galdetu genion, "Zein da eguzkiaren elektrizitatetik jaso duzun onura?" Eta minutu batez pentsatu eta esan zuen, "Lehen aldia da neguan neure senarraren aurpegia ikusi dezakedana."
Afganistanera joan nintzen. Indian ikasi genuen irakaspen bat da gizonak trebatzea ezinezkoa dela. (Barre-algarak) Gizonak geldigorrak dira, handinahiak, jokabide konpultsiboa dute, eta guztiek nahi dute ziurtagiri bat. (Barre-algarak) Mundu osoan zehar, joera hau daukazu gizonek ziurtagiria nahi izatearena. Zergatik? Herrixka utzi nahi dutelako hirira joateko, lanpostu bila. Horrela iritsi ginen konponbide bikain batera: amonak trebatu. Zein da komunikatzeko modurik onena gaur egun munduan? Telebista? Ez. Telegrafoa? Ez. Telefonoa? Ez. Esan emakume bati.
Horrela, Afganistanera joan ginen lehengoz, eta hiru emakume aukeratu genituen eta esan genien, "Indiara eraman nahi ditugu." Esan zuten, "Ezinezkoa. Ez dira beraien geletatik ere kanpora joaten, eta Indiara eraman nahi dituzu." Esan nien, "Kontzesio bat egingo dut. Senarrak ere eramango ditut." Horrela, senarrak ere eraman nituen. Emakumeak gizonak baino askoz azkarragoak ziren, noski. Sei hilabetetan, nola trebatzen ditugu emakume hauek? Zeinuen hizkuntza. Ez duzu idatzitako hitza aukeratzen. Ez duzu mintzatutako hitza aukeratzen. Zeinuen hizkuntza erabiltzen duzu. Eta sei hilabetetan eguzki injineru bilakatu daitezke. Itzuli egiten dira eta beraien herrixka eguzkiz-elektrifikatzen dute.
Emakume hau itzuli zen eta lehen herrixka eguzkiz-elektrifikatu zuen, lantegi bat antolatu zuen -- Afganistanen eguzkiz-elektrifikatutako lehen herrixka hiru emakumek egin zuten. Emakume hau ezohiko amona bat da. 55 urte ditu, eta neuretzako 200 etxebizitza eguzkiz-elektrifikatu ditu Afganistanen. Eta ez dira behera erori. Emakume hau Afganistango injinerutza departamentu batera joan eta hitz egin zuen eta departamentu buruari esan zion AC eta DC arteko ezberdintasuna. Berak (gizonak) ez zekien. Hiru emakume horiek beste 27 emakume trebatu dituzte eta 100 herrixka eguzkiz-elektrifikatu dituzte Afganistanen.
Afrikara joan ginen, eta gauza bera egin genuen. Emakume guzti hauek mahai batean eserita, zortzi, bederatzi herrialdetakoak, guztiak elkarri hitz egiten, hitz bakarra ulertu gabe, guztiek hizkuntza ezberdina hitz egiten dutelako. Baino beraien gorputz hizkuntza bikaina da. Elkarri hitz egiten ari dira eta eguzki injineruak bihurtzen. Sierra Leonara joan nintzen, eta ministro hau ari zen gidatzen gauaren erdian -- herrixka zeharkatzen du. Atzera itzuli, herrixkara joan eta esaten du, "Bueno zein da istorioa?" Esan zuten, "Bi amona hauek... " "Amonak?" Ministroak ezin zuen sinistu gertatzen ari zena. "Nora joan ziren?" "Indiara joan eta itzuli ziren." Presidentearengana joan zen zuzenean. Esan zion, "Badakizu eguzkiz-elektrifikatutako herrixka bat dagoela Sierra Leonan? Esan zuen, "Ez." Kabinete erdia joan zen hurrengo egunean amonak ikustera. "Zein da istorioa." Deia luzatu zidan eta esan zuen, "Trebatuko dizkidazu 150 amona?" Esan nion, "Ezin dut, Presidente Jauna. Baino beraiek egingo dute. Amonek egingo dute." Hala eraiki zidan lehenengo Oinustuak trebatzeko gunea Sierra Leonan. Eta 150 amona trebatu dituzte Sierra Leonan.
Gambia: Gambian amona bat aukeratzera joan ginen. Herrixka honetara joan ginen. Banekien ze emakume eraman nahi nukeen. Komunitatea elkartu zen eta esan zuten, "Eraman bi emakume hauek." Esan nien, "Ez, emakume hau eraman nahi dut." Esan zuten, "Zergatik? Berak ez daki hizkuntza. Ez duzu ezagutzen." Esan nien, "Gorputz hizkuntza gustatzen zait. Gustuko dut hitz egiteko duen modua." "Senar zaila; ez da posible." Senarra deitu nuen, senarra etorri zen, hesola baino tenteago, politikaria, mugikorra eskuan. "Ezinezkoa." "Zergatik ez?" "Emakumea, begiratu zein ederra den." Esan nion, "Bai, oso ederra da." "Zer gertatzen da Indiako gizon batekin alde egiten badu?" Hori zen bere beldur handiena. Esan nion, "Pozik egongo da. Mugikorrera hots egingo dizu." Amona bat bezala alde egin zuen eta tigrea bezala itzuli zen. Hegazkinetik irten zen eta prentsari hitz egin zion eskarmentu handia balu bezala. Prentsa nazionala gobernatu zuen, eta izarra izan zen. Eta sei hilabete beranduago itzuli nintzenean, esan nuen, "Non dago zure senarra?" "O, nonbaiten. Ez du axola." (Barre-algarak) Istorio arrakastatsua.
Amaituko dut esanez uste dudala konponbideak ez direla kanpoan bilatu behar. Bilatu konponbideak barrenean. Eta entzun jendeari. Beraiek konponbideak dauzkate zure aurrean. Mundu osoan zehar daude. Ez arduratu. Ez entzun Munduko Bankuari, entzun lekuko jendeari. Munduko konponbide guztiak dauzkate.
Mahatma Gandhi-ren aipu batekin bukatuko dut. "Lehenengo ez dizute jaramonik egiten, gero barre egiten dizute, ondoren zure aurka borrokatzen dira, eta orduan irabazi duzu."
You can share this video by copying this HTML to your clipboard and pasting into your blog or web page. This video will play with subtitles.
You either have JavaScript turned off or have an old version of the Adobe Flash Player. To view this rating widget you
need to get the latest Flash player.
If your browser allows only "trusted sites" to execute Javascript, you should add the "googleapis.com" domain to your whitelist to allow our Flash detection to work properly.
Got an idea, question, or debate inspired by this talk? Start a TED Conversation.
Rajasthan-en, India, ez ohiko eskola batek landa emakume eta gizonei -- haietako asko alfabetatu gabeak -- erakusten die beraien herrixketan eguzki-injineru, artisau, haginlari eta sendagile izaten. Oinustuen Unibertsitatea (Barefoot College) deitzen zaio, eta bere sortzaileak, Bunker Roy, nola jarduten duen azaltzen du.
Sanjit “Bunker” Roy is the founder of Barefoot College, which helps rural communities becomes self-sufficient. Full bio »
Translated into Basque by Iñigo Salvador Azurmendi
Reviewed by Alvaro Moya
Comments? Please email the translators above.
17:14 Posted: Dec 2009
Views 478,919 | Comments 136
06:16 Posted: Sep 2011
Views 699,573 | Comments 149
15:30 Posted: Apr 2011
Views 565,572 | Comments 98
Just follow the guidelines outlined under our Creative Commons license.
This comment will be attributed to . Not ? Sign Out.